Errenazimendua eta Jarduera Fisikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,86 KB

Sarrera: Errenazimendua

Errenazimendua XV. mendean (Quattrocento Florentzian) eta XVI. mendean (Cinquecento Erroman) garatu zen fenomeno kultural bat izan zen. Artista esanguratsuenak Miguel Angel, Rafael eta Leonardo da Vinci dira. Aintzin Aroko kulturaren printzipioak berriro ezartzen dira, humanismoari esker, baina tradizio kristaua ukatu gabe. Proportzioa, simetria eta perspektiba zaintzen dira. Edertasuna orden intelektualarekin erlazionatzen da, proportzioan eta zenbakian oinarritzen delarik. Artistak maila sozial altua dute eta lanak konposatzeko askatasuna dute. Enkargu gehienak goi burgesiak eta nobleziak egingo dituzte, batzuk elizak.

Pinturan arte sinesgarri eta naturalista berpizten da; eskulturan, kanon klasikoak erabiltzen dira eta arkitekturan, erromatar elementu eta teknika erabiltzen dira. Gai mitologikoak berpizten dira. Berritze kulturala bultzatzen duen mugimendua. Gizakia erreferentzia unibertsala da, gauza guztien neurria da. Edertasunaren kanona lortzeko proportzio klasikoaren kanona, naturalismo idealizatua eta harmonia eta oreka behar dira. Optika eta perspektibaren ikerketa egiten da, hasieran geometrikoa edo artifiziala eta gero airetikoa.

Arkitektura Errenazentista. Ezaugarri Orokorrak.

Italiako Arkitektura. Arkitektura Errenazentista: Quattrocento (XV. mendea)

Mundu klasikorako itzulera Florentzian mamitzen da, Mediciren garaian. Esperimentazio eta bilatze aldia da. Garai honetan izen propioak daude: arkitekturan, Filippo Brunelleschi; eskulturan, Donatello; pinturan, Masaccio, eta ikerketa teorikoaren egilea, Leo Battista Alberti.

Arkitekto Nagusienak. FILIPPO BRUNELLESCHI:

Italiako Eskultura. Quattrocento.

L. Ghiberti lehen eskultorea. Brontzez eginiko erliebeetan maisua. Florentziako Bataiategiko ateetako erliebeak. Lehendabiziko ateetan, anatomiaren azterketa sakona. Bigarren ateetan, perspektiban ikusten diren konposizio arkitektoniko klasikoak. Florentziako Bataiategiko Iparraldeko atean Testamendu Berriko 28 eszena garatzen ditu. Paradisuko atean Testamendu Zaharreko eszenak ikus daitezke. Erliebeen intentsitatea gutxitzen joan zen. Sakontasun sentsazioa lortzeaz gain, arkitekturan eta paisaietan perspektibaren erabilera azpimarratzen du.

Donatello (1386-1466). Lehen aldiz eskulturan perspektiba eta gai herrikoiak erabili zituen. Ghibertiren tailerrean ikasia zen, konkor biribileko eta erliebeetako eskultorea izan zen, bai harri eta marmol gainean bai brontzez. Proportzio klasikoak gizakiaren irudikapen erreal eta adierazkorraz bateratu nahi. Haur gazte (David) eta agurrez gain, zaldi gaineko eskultura, Condottiero Gattamelata.

Rafael Sanzio: Atenasko Eskola

"Atenasko eskola" Rafael Sanzio artista italiarrak sortutako pintura errenazentista ospetsua da. 1509 eta 1511 bitartean margotu zen. Rafaelek Julio II Aita Santuaren eskutik bere gelak apaintzeko agindua jasotzen du. Gaiaren arabera zigiluaren gelan filosofia naturalaren (Atenasko Eskola) eta teologia errebelatuaren (Sakramentuaren eztabaida) irudiak elkartzen ditu. Jakinduria klasikoa adierazten duen eszenatoki zabal batean Errenazimentuko pertsonaien ezaugarriez Antzin Aroko filosofoak adierazten dira.

Hasteko, eszena inspirazio erromatarreko tenplu batean kokatzen da, seguraski Bramantek San Pedro basilikarako eginiko proiektuei jarraituz. Pertsonaia guztiak oso ondo zentralizatuta ezartzen dira. Beraz, oreka handiko eta oso harmonikoa den konposaketa lortzen da. Eraikuntza zutabez, estatuez eta baxuerliebez apainduta dago. Eraikuntza arkitektonikoak eta perspektibak garrantzia handia dute. Alde batetik, girotze funtzioa dute, hau da, eszenaren espazioa definitzen dute (gangaren bidez). Bestalde, pertsonaiak taldeka elkartzen dituzte. Platon eta Aristotelesek, pertsonaia nagusienek, elkarrekin hitz egiten dute eta aurrerantz doaz pasabidea egiten dieten irudi multzoen artean. Pertsonaiak era simetrikoan kokatzen dira, erdiko espazioa hutsik utzirik pertsonaia nagusienak hobeto ikus daitezen. Hondoan zerua ikusten da eta argi foko handi batez argiztatuta daude, eraikuntzaren monumentaltasuna azpimarratuz.

Antzin Aroko Jakintsuak adierazten dira, Platon (1) eta Aristoteles (2) buru izanik. Esanguratsuak dira daramatzaten liburuen izenburuak: Platonek Timeo darama eta atzamarraz Ideien Mundua seinalatzen du eta Aristotelesek, berriz, Etika darama eta eskuaz seinalatzen du materiaren mundua, esperientziaren garrantzia adieraziz. Pertsonaien ingurune monumentala ere esanguratsua da: eskuinaldean Apoloren (3) eskultura dago eta ezkerraldean, aldiz, Palas Atenearena (4), pentsamenduaren eta Arteen babesleak. Deigarria da erabilitako ereduek filosofoak adierazten dituztela, Rafaelen artista garaikideak dira. Artista modernoen kategoria Antzin Aroko jakintsuekin konpara daitekeela ziurtatu nahi du. Platon (1) Leonardoren erretratua da. Heraklito (5) Miguel Angel da. Eskuan konpasa duen Euklides (6) Bramante da. Rafaelen (7) autorretratoa dago. Pitagoras (19), ezkerraldean lehen planoan dago. Konposaketa ez da itxia, harmonikoa eta estatikoa baino. Dinamismoa lantzen da. Irudiak okertzen dira. Argia oraindik diafanoa da, baina kolorea gero eta intentsoagoa eta distiratsuagoa da, indartsuagoa, harmonia gutxiagokoa eta veneziarragoa.

Atenasko Eskola antzinate klasikoko filosofo nabarmenen irudikapen bisuala da, eta errenazimenduaren adibide paradigmatikotzat jotzen da arteari eta kulturari dagokienez.

Jarduera Fisikoa eta Kirola

1. Gaia. Jarduera Fisikoa eta Kirolarekin Lotutako Ikasketak

  1. Zer diziplina aztertzen du nagusiki biomekanikak kirol-arloan? A) Giza mugimendua
  2. Hauetako zein ez da jarduera fisikoan erabiltzen den energia-sistema bat? D) Erreserba alkalinoko sistema
  3. Zein profesional da funtsezkoa kirol-talde batean lesioak prebenitzeko eta tratatzeko? D) Fisioterapeuta
  4. Zer alderdi ez da normalean kirol-scout baten analisiaren parte? C) Familia-historia medikoa
  5. Kirol-entrenamenduaren zein printzipiok dakar lan-karga pixkanaka handitzea egoera fisikoa hobetzeko? B) Gainkarga
  6. Oinarrizko zein ezaugarri fisiko ez da zuzenean hobetzen erresistentzia aerobikoaren entrenamenduaren bidez? A) Indarra
  7. Dietako zein osagai da garrantzitsuena muskulua konpontzeko eta hazteko? B) Proteinak
  8. Zertan datza HIIT entrenamendu-metodoa? C) Intentsitate handiko tarteak atsedenaldiekin edo intentsitate baxuarekin.
  9. Nola deitzen zaio gorputza azkar mugitzeko trebetasunari? B) Abiadura
  10. Psikologiaren zein adar bideratzen da kirol-errendimendua eta ongizate fisikoa ulertzera eta hobetzera? C) Kirolaren psikologia

2. Gaia. Oposaketa Ezberdinetako Froga Fisikoak

  1. Noiztik egiten dira oposaketa ezberdinetako frogak? A) XIX. mendetik
  2. Zer ebaluatzen da oposaketetako froga fisikoetan? D) Aukera guztiak
  3. Ertzaina izateko Igeriketa frogan egin behar diren metroak dira: C) 50 m.
  4. Egokitzapenak daude oposaketa ezberdinetako frogetan? A) Bai
  5. Denek dute erresistentzia proba oposaketa ezberdinetako frogetan? D) Denek ertzaintzak izan ezik
  6. Zergatik egiten dira oposaketetako froga fisikoak? C) Oposaketa batzuen gaitasun fisikoak neurtzeko
  7. Zeintzuk dute agilitate zirkuitua oposaketetako frogetan? B) Ertzaintzak, IVEF-ek, eta polizia nazionalak
  8. Oposaketetako froga fisikoak froga teorikoaren ondoren egiten dira? B) Bai
  9. Polizia munizipalak oposaketetako frogetan salto froga du? A) Bai
  10. Zeinek dauka froga fisiko gehien oposaketetan? A) IVEF-ek

3. Gaia. Jarduera Fisiko eta Kirolaren Onurak Zenbait Patologien Aurrean

  1. Jarduera fisikoaren onura zehatzetako bat diabetesa kontrolatzeko? B) Intsulinarekiko sentikortasunaren hobekuntza
  2. Zein da jarduera fisikoaren onura nabarmenetako bat "Osasun mentala eta emozionala"ri buruzko atalean? B) Antsietatea murritzea
  3. Noiz da garrantzitsua ikustea zure mugak? C) Beti
  4. Esan zein ez da zuzena: D) Osasun mentala eta fisikoa konektatzen eta hobetzen dira kirola egiterakoan
  5. Muskulu-eskeleto-aparatuaren gaixotasunari dagokionez, zein hobekuntza dago barruan? B) Osteoartritisa bezalako gaixotasunetan sintomak arintzea
  6. Bihotzeko gaixotasunak eta gaixotasun kardiobaskularren barruan, zein aurrekuntza ematen digu kirolak? A) Odol-zirkulazioa hobetzen du
  7. Jarduera fisikoaren onura orokorren barruan, zeintzuk daude? D) Guztiak ondo
  8. Hipertentsioa izateko arriskua, zein gaixotasunari dagokio? A) Bihotzeko gaixotasunak eta gaixotasun kardiobaskularrak
  9. Zeintzuk dira mortalitate tasa altuena duten lekuak gaixotasun kardiobaskularren aurrean? A) Ceuta eta Melilla
  10. Gorputzaren pisua gehienekoa den gaixotasuna nola deitzen da? A) Gizentasuna

6. Gaia. Elikadura eta Nutrizioa Kirolean

  1. Nola hartzen ditugu nutrienteak? A) Janariaren bidez
  2. Zer ez da nutriente mota bat? C) Lipidoak
  3. Zer ekiditu behar da dieta on bat egiteko? C) Alkohola
  4. Jan behar dugun %50a da… D) Karbohidratoak
  5. Hartu behar dugun %25a da… B) Proteinak
  6. Kirolariek ….. gehiago hartu behar dute: C) Karbohidratoak
  7. Mendira joan baino lehen …. hartu behar dugu: B) Arroza
  8. Beste dieta mota batzuk dira… B) Dieta KETO
  9. Nutrienteak ezinbestekoak dira… A) Gure funtzioak betetzeko
  10. Zer eraman behar da mendira? A) Ura eta barrita energetikoak

10. Gaia. Drogamenpekotasuna: Jarduera Fisikoa eta Kirola Drogamenpekotasunarekin Harremanetan

  1. Zein da drogen aurka borrokatzen dutenen osasuna hobetzeko modu positiboa? C) Kirola egitea eta kiroletan parte hartzea
  2. Zer eragin izan dezake drogazaletasunak osasun fisikoan? B) Organoei egindako kaltea, narriadura kognitiboa eta arnasketa-arazoak
  3. Zeintzuk dira drogazaletasunaren jarduera fisikoaren zenbait onura? B) Endorfinak askatzea, distrakzioa eta egitura positiboa
  4. Nola laguntzen du kirolak drogekin arazoak saihesten? B) Landunak mantenduz eta egoera arriskutsuetatik urrunduz
  5. Zer motatako esku-hartze programek txertatzen dute jarduera fisikoa drogazaletasunaren tratamenduaren zati integral gisa? C) Ariketa gidatuko programak, kirola terapia gisa, talde-entrenamenduak eta jolas-terapia
  6. Zer erronka aipatzen dira droga-mendetasunen tratamenduan jarduera fisikoa txertatzean? A) Hasierako motibaziorik eza, bizimodua aldatzeko erresistentzia eta osasun fisikoko baldintza mugatuak
  7. Zergatik da garrantzitsua kirola egitea eta kiroletan parte hartzea drogen aurkako borrokan? B) Pertsonen osasuna hobetu dezakeelako
  8. Zein da drogazaletasunaren efektu fisiko bat testuaren arabera? C) Organoei egindako kaltea
  9. Zergatik da funtsezkoa jarduera fisikoa droga-mendetasunak berreskuratzeko? D) Buruz eta fisikoki hobeto sentitzen laguntzen duelako
  10. Zein da drogazaletasunari aurre egiteko gomendioa? B) Banakako beharretara egokitutako esku-hartze programak integratzea

Entradas relacionadas: