Errenazimendua, Humanismoa eta Lirika Klasikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,99 KB
gaia: Errenazimendua eta Klasizismoa
Lehen humanista italiarrek (XIV-XV. mendeetan) kultura eta literatura klasikoak berpiztu zituzten. Berriz ere mundu klasikoko simetria, soiltasuna (xehetasun gutxi), argitasuna eta kanona (neurria) berreskuratu zituzten.
Idazleak: Dante, Petrarka eta Boccaccio.
Humanismoa
Humanismoa: Gizakia arrazoiaren eta hausnarketaren bidez jakintza guztiak menperatzera hel daiteke. Leonardo da Vincik zientzia, filosofia, arte ederrak eta literatura garatu zituen. Literaturako gai nagusiak maitasuna, natura, mitologia klasikoa eta giza portaera dira.
Errenazimendutik Barrokora
XVI. mendearen erdian, Erreforma Protestantearen eta Kontrarreformaren arteko gatazka larritu egiten da. Europar potentziak lehian ari dira. Gerra garai bat ere hasten da XVI. mendearen bigarren erdian. Nazioarteko eta nazio barruko gerra erlijioso eta zibilak daude (Protestantismoa vs Katolizismoa). Aldaketa hauen ondorioz, artistak kanonak jarraitu ordez estilo propioa garatzen hasiko dira (manierismoa), eta horrek Barrokoa jarriko du martxan.
- Errenazimendua: Esperantza, humanismoa eta ideia-askotasuna.
- Barrokoa: Espiritu kritikoa, erlijio-protesta handiagoa, zentsura soziala eta erlijiosoa.
Trecentoko idazle humanistak
- Dante Alighieri (1265-1321): Trecentoko idazlerik ezagunena izan zen. Bere lanak: De vulgari eloquentia (herri-hizkuntzaren erabileraren defentsaz hitz egiten du eta amaitugabea da), De Monarchia (politikan eliza eta estatuaren arteko bereizketari buruzkoa) eta Oturuntza (ideia filosofikoak kontatzen ditu).
- Petrarka (1304-1374): Erdi Aroko joerak utzi eta kultura klasikoak berreskuratu zituzten. Bere lanak: Rerum familiarum (350 gutun), Rerum senilium (120 gutun), Epistolae metricae (hexametroz egindako gutunak), Bucolicum carmen (eglogak), Afrika (latinezko poemak antzinako epika adierazteko), De viris illustribus (klasikoen biografiak), Gogoratzeko gauzen liburuak (eredu klasikoen bilduma) eta Secretum (San Agustinekin izandako elkarrizketari buruzkoa).
- Boccaccio (1313-1375): Prosaz idazten zuen eta gehienetan autodidakta zen.
Quattrocento eta Cinquecento
Quattrocento
XV. mendean Quattrocento deitutakoa garatzen da. Humanisten latinaren aldeko joera hain handia izango da, non burgesia kultua latinez arituko baita.
Cinquecento
XVI. mendean Cinquecento garaia heltzen da eta humanismoa Europa osora zabaltzen da.
Rotterdameko Erasmo (1466-1536)
Prosa filosofikoa eta didaktikoa landu zuen. Alperreko eztabaida erlijiosoak kritikatzen zituen. Bere lan nagusiak:
- Epistolarioa: 300 gutun ditu eta inprentan argitaratuta dago.
- Solasak: Arau zurrunen kritikaz hitz egiten du.
- Eromenaren laudorioa.
Humanismoko intelektualen idazlanetan Montaignek eragingo du aldaketarik sakonena, saiakera generoa sortuz.
Montaigne (1533-1592)
Azken humanista zen eta Euskal Herritik hurbil bizi izan zen.
Olerkigintza lirikoa eta bilakaera
Kontuan hartzekoa: Erdi Aroaren amaieratik Errenazimenduaren amaierara arte, olerkigintza lirikan agertuko da. Hiru gai edo garai nagusi daude: trobalarien lirika, Dolce Stil Novo (Danteren garaia) eta Petrarka eta bere jarraitzaileak.
Olerkigintza lirikoa
Olerkigintza kultoa da, autore ezezagunekin hasieran. Europa mailako olerkigintza da: trobadoreak nazioartekoak dira. Erdi Aroaren amaieran, Petrarkaren estiloa ere nazioartekoa bihurtuko da. Emakumearen irudian bilakaera bat dago; trobadoreek mundu feudal bat islatzen dute. Olerkigintza errealista da.
Dolce Stil Novo
Neurriz gaineko idealizazio bat darama aurrean. Errenazimenduko lirika petrarkista izango da. Errenazimendu hasieran burgesia kultua latinez arituko da.
Sonetoak
Pareko bilakaera bat izango du: Petrarkak orekatu egiten du, modu simetrikoan (ABBA ABBA). Barrokoa, aldiz, guztiz desorekatua da (ABABCDCDEFEGG).
Lirika gortesa
XII. mendean Frantziako hegoaldean, lirika gortesa sortzen da. Olerkariak nobleak (trobadoreak) ziren. Genero ugari landu zituzten:
- Canso: Maitasunezkoa.
- Serventes: Satirikoa eta kritikoa.
- Pastorela: Trobadorearen eta artzain-emakumearen arteko topaketa.
- Planto: Maite den norbaiten heriotzaren pena.
- Tenso: Batek botatzen du eta besteak erantzuten dio.
- Alba: Goizeko maitasuna.
Ausias March (1397-1459)
Maitasun-abestiak, heriotza-abestiak, abesti moralak eta abesti espiritualak idatzi zituen.