Errenazimendua eta Filosofia Moderna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,07 KB
B.3 - Errenazimendua
Errenazimendua: Konstantinopla jausi ondoren jakintsu askok Italiara egin zuten alde. Haiek greziar kultura eta jakintza berreskuratzera lagundu zuten, eta hortik unibertsitate eta akademiak sortu ziren. Merkataritzak eta politika berriek ezagutzari ateak irekitzeko aukera eman zuten, eta aberatsek kultura finantziatzen zuten.
Antropozentrismoa
Antropozentrismoa: gizakia erdigunean kokatzen da; zientziaren garapena eta erlijioaren nagusitasunaren jaitsiera eragin zuten aldaketak. Jakintzak aurrerapena ekarri zuen, eta horrek harrotasun eta independentzia sentimenduak piztu zituen. Arrazoia eta askatasuna uztartuz aurrerapena lortu zitekeela defenditu zen. Arrazoia + askatasuna = aurrerapena.
Gizarte eraldaketa
Gizarte eraldaketa: Amerikaren aurkikuntzak merkatuak zabaltzea eta merkataritza asko handitzea eragin zuen (kapitalismoaren sorrera). Era berean, estatu modernoen sorrera nabarmendu zen, eta monarkia absolutuaren garapena ikusi zen.
Erreformaren eragina
Martín Lutero: Elizaren nagusitasuna zalantzan jarri zuen; norberak bere kabuz erlijioa praktikatzea defendatu zuen, elizaren bitartez bakarrik ez /*zeren*/.
Kalbinoa: Kalbinoren arabera, lana eta duintasuna sinbolo garrantzitsuak ziren salbazioarekin lotzeko; patua aurrez idatzita dagoen ideia ere defendatzen zen, hau da, salbazioa eta porrota Jainkoaren borondatearen baitan ikus zitezkeen.
B4 - Descartes eta Hume
Descartes
Descartes-en helburua ezagutza unibertsala lortzea zen, matematikaren ereduan oinarrituta. Horretarako, zalantza metodikoa erabili zuen: zalantzan jartzen zuen guztia faltsua izan zitekeela kontuan hartu zuen, zentzumenek engainatu gaitzaketelako (ametsak eta errealitatea nahasi daitezke) eta, hipotetikoki, genio gaizto batek arrazoia manipulatu zezakeelako. Zalantza horretan egia ziur bat aurkitu zuen: cogito ergo sum (pentsatzen dut, beraz banaiz).
Ezagutza lortzeko Descartesek proposatutako metodo kartesiarrak pausu hauek barne hartzen ditu:
- Ebidentzia: argi eta garbi ikusten dena bakarrik onartu.
- Analisi/intuizioa: konplexua sinpleetan zatitu.
- Sintesia/dedukzioa: sinpleetatik konplexuetara eraiki.
- Berrikuspena: dena egiaztatu eta berrestea.
Ideiak hiru motatakoak direla defendatu zuen: adventizioak (zentzumetatik datozenak), fikziozkoak (irudimenak sortuak) eta inatezkoak (jaiotzetik ditugunak, intuizioz ezagutzen direnak). Descartesen arabera hiru substantzia daude: res cogitans (pentsatzen duen ni), res extensa (mundu fisikoa) eta res infinita edo Jainkoa (perfektoa eta ezin engainatzen gaitzakeena).
Hume
Hume-en arabera, gogoaren eduki guztiak esperientziatik datoz; jaiotzean tabula rasa gara. Bi eduki mota bereizten ditu:
- Inpresioak: zentzumen bidez jasotako pertzepzio biziak.
- Ideiak: inpresioen oroitzapen ahulagoak.
Humeren arabera, ideia batek egiazkoa izateko dagokion inpresioa izan behar du. Substantzien kontzeptuak ez dira ezagutza ziurrak, zeren eta ez direlako zuzenean esperimentatzen. Gauzen ideiak objektuen ezaugarri multzoak besterik ez dira; gure gogoak eraikitzen ditu. Esperientzia da ezagutzaren muga: zentzumenekin esperimentatu ezin dena ez da ezagutza ziurra.
B5 - Metafisika moderna
Metafisika modernoa: Ezagutza metodoak garatzearen eta iraultza zientifikoaren ondorioa. Descartesek adierazi zuen, modu berean, existitzen denaren eta besteen beharraren arteko harremanaren inguruan hausnartu behar dela.
Dualismo ontologikoa: bi errealitate bereizten dira: arima eta gorputza. Arima ez dago materiaren menpe, benetako ni izanik; gorputza aldakorra eta hilkorra da. Bien arteko harremana konplexua da: Descartesen ustez, biak desberdinak dira baina glandula pinealean elkartzen dira eta, hortik, gorputzak arimaren aginduak jasotzen ditu.
Malebranche: ontologismoaren eta okasionalismoaren ikuspegiak hartu zituen: ontologismoa-ren arabera, ideiak Jainkoak emandako argitasunaren ondorio dira, eta arimak bakarrik ez du ideia guztiak sortzeko gaitasunik. Okasionalismoa-ren arabera, Jainkoa da kausa erreal bakarra eta efektu guztien kausa.
B6 - Gizartearen eta boterearen jatorria
B6 - Gizartearen eta boterearen jatorria: Erdi Aroan boterea eliza-buruaren eta estatu-buruaren artean egon zitekeen. Legea askotan dogma edo zuzenbide naturaletan oinarritzen zen. Modernitatean politika gizakien arteko eraikuntza bat bihurtu zen, eta beraz eztabaidagarri eta laikoa izan liteke.
Makiavelo, Hobbes eta Locke
Makiavelo (1469–1527): Makiavelok politika eta morala bereizi zituen. Bere ustez, helburu politikoak lortzeko ez da beti morala dena jarraitu behar; politikaren errealitatea aztertzen zuen eta onartzen zuen askotan ez dela garbi jokatzen. Bere pentsamendua errealismo politikoan oinarritzen da.
Hobbes / Locke:
- Locke-ren arabera, gizakia ez da berez ona edo txarra, baizik eta arrazionala. Gizakiok eskubide naturalak ditugu: bizitza, askatasuna eta jabetza. Kontratu sozialaren bidez herriek botere mugatua ematen diote gobernuari, parlamentu baten bidez aukeratua izan daitekeena. Gobernuak herritarren interesen aurka egiten badu, erresistentzia eskubidea dago: kexatu eta gobernua kentzeko aukera.
Arrazionalismoa eta Enpirismoa
Disertazioa: Arrazionalismoa eta enpirismoa
Filosofian, ezagutzari buruz hitz egiten dugunean bi joera nagusi agertzen dira: arrazionalismoa eta enpirismoa. Biak gauza bera galdetzen dute: nola ezagutzen dugu mundua?
- Arrazionalismoa: Ezagutza arrazoitik datorrela aldarrikatzen du. Arrazionalistek uste dute ideiak jaiotzetik edo arrazoiaren bidez lor daitezkeela, eta zentzumenak ez direla beti fidagarriak (engainatu gaitzakete). Matematikak adibide ona dira: esperimenturik gabe ere egia ezagut daitekeela uste dute. René Descartes arrazionalismoaren ordezkari nagusietako bat izan zen.
- Enpirismoa: Kontrakoa dio: ezagutza esperientziatik dator. Jaiotzean gure burua hutsik dagoela (tabula rasa) eta bizitzan zehar zentzumenetan oinarrituta ikasten dugula esaten du. David Hume enpirismoaren ordezkari nagusia izan zen; hark adierazi zuen pentsamendua eta ideiak esperientziatik datozela.
Bukaerako ondorio gisa, arrazionalismoak arrazoia lehenesten du, eta enpirismoak esperientzia. Bata pentsamenduan oinarritzen da, eta bestea zentzumenetan. Bi ikuspegi hauek oso garrantzitsuak izan dira filosofiaren historian eta elkarrekin lan egin dute ezagutza-teoriak aberasteko.