Erreklamazio gutunak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,31 KB
KOMEDIA (ANTZERKIA): Tragedia eta komediaren ezaugarri naguasiak: Greziarren Ereduaren Imitazioa bertsoz idatzita abestiak eta musika pertsonai grekoak Grezian bizi dira, izen grekoak, janzkera grekoa Jatorrizko Elementu Bakarra Komedietan Hizkuntza >Latina erromatarrentzat zuzenduta komediografoen meritua: inguru arrotz batean hizkuntza eta psikologia herrikoia izatea, Nola? Pertsonai errealak, gehiegikeriak, keinuketa, hitz-jokoak…AUTOREAK: PLAUTUS; Unbrian jaioa (Erromako iparraldean). Erroman antzepen antolatzailea eta zuzendaria. Idazlea, Grekera ikasi, ospe handikoa. Lana: 150 obretatik 21 dauzkagu (Aulularia, Miles gloriosus…). Contaminatio Teknika: orijinal greko ezberdinak nahastu. Iraupena: Gaur egun arte imitatuz, egokituz, antzeztuz…Meritua: Hizkuntza Herrikoia Isladatzea, freskoa, irudimenes beteta, edukia batzuetan zakarra izan arren. TERENTZIO; Afrikan jaiotako libertoa. Elkarte literario helenizistaren partaidea. Contaminatio erabili zuen, errespetu handiagoz. Burges giroko drama prikologikoak. Eunuko…
POESIA LIRIKOA: Ezaugarri orokorrak: Liraz lagundutako poesia, Carmen/oda= “kontua”, Gaiak: erotismoa, gai bukolikoak, erlijiosoak, elejiakoak… Konpozio mota: epigrama, satira, poema mitologikoak… Genero lirikoa: arau zehatzak, egitura, bertso mota, estrofa. Subjektibitatea; norberaren burua adieraztea. AUTOREAK: KATULO; Veronan jaioa, Galia cisalpina. Familia ahatsukoa, goimailako ikasketak, klodiarekin harremana (lesbia). Obra: 116 olerki ezagutzen ditugu. Gehienak: motzak eta gai erotikoa, satiriko edo elejiakoak. Gai, luzeera eta metrika anitzekoak. Bere lana eta bizitza estu elkartuak. OVIDIO; Familia zaharreko semea. Aitaren desioen aurka literaturara dedikatu zen. Obrak: poema lirikoak> bi taldeetan. A) Erroman egindakoak, enperadorearen babesa zeukanean. Gai erotikoak: Amores, Heroidak…b) Herbesteratuta izan zirenekoak, neurri baten bere lan erotikoek piztu zuten zalapartaren ondoren.
Elejiak: Itsas beltzetik eta tristes. Lamentazioak, enperadoreari zuzendutako barkamenak, lagunen falta… Ovidio erromatar elejagile hoberena agertzen zaigu. HORAZIO; Apulian (Erromako hegoaldean) jaiotako libertoa. Goimailako ikasketak burutu zituen. Mecenas eta enperadorearen babesa lortu zuen. Obra: Odak eta Carmina, lau liburu. Gai ezberdinak: Erromako handitasuna, enperadorearen handitasuna, filosofia epikunea, poema autobiografikoa eta mitologikoak. Idazle “klasikoena” orekagatik.
HISTORIOGRAFIA: Genero literarioa bezala, azkena agertzen izan zen. Maila gorena hartu orduko, beste generoak oso landuta zeuden. Lehenengo historiagile erromatarrak: analistak, urtez urteko eginkizun nabarmenak kontatzen zituen, Grekeraz. Cato, lehengo idazlea latina erabiltzen. AUTOREAK: JULIUS CAESAR; Aristrokata jaiotzez, gizon oso azkarra eta heziketa zabalekoa. Karrera militarra, politikoazein literarioa osatu zuen. Lana: comentarii de Bello Gallico, Comentari de Bello civile. Ezaugarri estilistikoak: 3. Pertsona, hiztegi eta egitura garbiak, deskribapen errealistak, xehetasun etnografikoak, pertsonai historikoen alderdi psikologikoak ikusten ditu. Balorazioa: helburu panfletarioa, baina alderdi estilistiko bikainak. SALUSTUS CRISPUS: Diruduna jaiotzez, politika munduan ibilitakoa (alderdi demokratikoa). Zesarren lagun mina, Afrikako gobernadorea, kargua utzi behar izan zuen korrupzioagatik asko aberastu ondoren. Lan historiko idazteari ekin zion. Lana: Historiae (5 liburutan garaiko historia). De coniutatiane catilinae: honek egindako matxinada errepublikaren azken urteetan, Bellum lugurthinum: Afrika Iparraldeko errege baten kontrako gerra. Errepublikaren desagerpenaren askartuko zuen eginkizuna. Lehen historiagilea. Kutsu dramatikoa: nortasun handiko pertsonaiak, egoeraldiak, drama pertsonala, gizartearen bizioak eta korrupzioa azaldu. Pertsonaien alderdi psikologikoa aztertzen du eta pertsonaiak karakterizatzen ditu. Balio historikoa: lehenengo eskuko iturriak erabiltzen ditu, objetibitate maila handia. Balio literarioa: kutsu arkaikoa (seriotasuna) eta zehaztasuna (pentsamendu sakona). TITO LIVIO; Ab urbe condita lana mardularen egilea. 142 liburutan Erromako historia sorreratik Augusto sasoiaren arte kontatzen du. Errepublikaren aldekoa izan arren, Augustoren bozeramaile bezala aritu zen, enperadorearen ideiak egituratzen. Erromako herriaren handitasuna landatzen du, tradizioko balioak berreskuratzen, aberriarekiko amodio, hiritarren konkordia, erlijiotasuna, arbasoen begirunea. Ez da historiagile zientifikoa, iturriak ez ditu kritikatzen. Historia “bizitzaren maisua da”. Politiko eta psikologo itzela (pertsonaien zergatiak, kezka…) estilo aldetik, maila gorena zeukan. Obra gutxi geratu da. TACITUS; Inperio garaian historiadorea izatea zaila zen, batez ere Errepublika goraipatzen bazen. Tacito dugu sasoi honetako idazle nabarmenetariko bat. Lanak: Germania, Agricola, Historiae… Alderdi artistikoak eta zientifikoak batzen saiatzea da. Iturri guztiak hartu eta kritikatzen ditu. Inportzialitatea gaitzen du pertsonaiak atzeratzerakoan errealitatea deformatuz. Lanaren balio literarioa kontuan hartuta, idazle hoberena dugu. Pertsonaien izaeran sakondu egiten du. Estiloa oso berezia: hitz gutxitan asko adierazten du (laburtasuna), poesia eta sensibilitatez kargatutako prosa dauka.
EPIKA: Poesia Epikoa: Herri gehienen lehenengo agerraldi literarioa. Herri baten oinarri ideologikoa: bellizismoa, aristrokraziaren nagusigoa, aberriaren goraipamena, pentsaketa mitiko-erlijiosoa. Greziar epikaren eragina: hexametro daktilikoa (Homero). Metrika klasikoa: silaba laburra eta luzeen segida. Bertsogintza melodikoa. Hiperbatona zen baliabide estilistiko aipagarriena. AUTOREAK: VIRGILIO; Mantua hirian jaioa. Goimailako ikasketak burutu zituen Erroman. Zesarren diktaduraren ondoren jaioterria bueltatu eta ospea irabazten hasi zen. Augusto enperadorearen babesa lortu zuen. Lanak: Bukolikak, Georgikak (poema didaktikoak nekazaritzari buruz). Eneida: lan gorena. Izpiritu greziarra eta erromatarra ondo batzen dira lan honetan. Enperadorearen oniritsia lortu zuen lan honekin. Homeroari jarraitzen dio lana egituratzerakoan Lliada eta Odisean oinarrituz. Jainkoek parte hartzen dute. Teknika: oso landua, orekatua, baliabide estilistiko finak, kultura handia eta erlijiotasunaren islada. LUKANO; Kordoban jaioa, Senekaren hiloba, adimen aparteko gaztea, Neran enperadoreak babestu zuen, baina bere faborea galdu eta osabarekin batera kondenatua izan zen 26 urte zituela. Lana: Pharsalia. Ponpeio eta Zesarren arteko tira-birak agertzen dira. Lan honetan Zesar pertsonaia gaitzestu eta Ponpeio goraipatzen da. Hona hemen Lukanoren amaieraren arrazoia. Estiloa: erudizioa, barrokismoa, erretorika eta apasionamentoa. Epika historikoa: jainkoak ez dira aipatu ere egiten.
PROSA KLASIKOA: Erromatarrek ez zuten filosofia gustuko, praktikoagoak ziren. Greziako konkistaren ondoren Erroman greziar filosofoen joera eman zen eta ondoren kontserbadore eta intelektualen tira-birak egon ziren. (ustelkeria). Erromako filosofia ez da orijinala. Eskola Filosofikoak: Epikureismo; filosofiaren helburua gizakiari zoriontasuna ematea da. Nola? Beldur ezaz eta arimaren audordiaz minen aurrean. Ekletisizmoa; Greziako korronte ezberdinetan dauden antzekotasunak bilduz. Ordezkaria nabarmenena Zizero. AUTOREA: ZIZERO; Baserri giroko zaldun-familia dirudun kontxerbadorekoa, bizitza osoan abokatu, politika gizon eta idazlea izan zen. Homo novus zen eta kontsularitzaraino iritsi ere bai. Arazo politikoengatik herbesteratua izan zen, dibortziatu, alaba hil eta bera ere hil zuten proskripzioaren ondoren. Lanak: gutunak (“Ad atticum”), hitzaldiak (“In catillinam”), Erretorika-lanak (“Brutus”), Filosofia-liburuak (“de republica”). Gutunak: argitaratzeko idatzi zituen, alderdi pertsonalak eta politikoak nahasten dira, gizon zintzo agertzen zaigu. Hizkuntza estandarra. Hitzaldiak: gaztea zenean estilo handitua eta harrotua erabiltzen zuen, heldutasunean, estilo serioa ideiak sakon adieraziz. Filosofia: elektikoa agertzen zaigu, bere sasoiko eztabaida estoikoak eta epikureoak nahastuz. Lexiko filosofikoaren sortzailea da. Filosofia oratoriaren nahitaezko oinarria zen beretzat.