Erreklamazio gutunak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,02 KB

¡

Sarrera


Euskal literatura idatziaren sorrera eta bilakaera ulertzeko, nahitaezkoa da Euskal Herria eta euskara Europako testuinguruan kokatzea. Beraz, ezaugarri ekonomiko, politiko eta sozio-kulturalak hausnartuta, hobeto ulertuko ditugu gure literatura idatziaren ezaugarriak eta bestelako xehetasunak.


Marko historikoa XVI.Mendea


Kultura eta artea


Errenazimendu izenez ezagutzen den aldia Italian sortu zen, eta beste inon baino biziago eta kementsuago abiatu zen bertan; izan ere, erromatarren garaiko aztarnak begi-bistan zituzten, eta mundu klasikoaren gainbeherarekin galdu zenaren kontzientzia bertan izan zen inon baino garbiagoa.

​a

Humanismoa da Errenazimenduak dakarren giza ikuspegi berria. Erdi ArokoTeozentrismotik ihesi, giza adimena eta sormena aintzat hartzeko asmoa eta erabaki sendoa nagusitzen da arteetan eta zientzietan, klasikoen espiritua berreskuratuz.


Inprenta oso garrantzitsua izan zen ideia berriak zabaltzeko, liburuak herritarren eskuetara iristeko bidea eman baitzuen. Gutemberg, Fust eta Schoffer hasi ziren lehen aldiz Alemaniako Mainz hirian, letra-    -moldeez baliatuz inprimatzen, XV. Mendearen erdi aldera.


Erlijioa eta politika


Erreforma ere humanismoaren markoan ulertzen da. Giza adimenaren eta kontzientziaren aldarrikapenak erlijioa bizitzeko eta pertsonalagoa eskatzen du. Elizaren erritoetan itoa zegoen espiritualtasun jatorra berreskuratu nahi da.  Martin Luther eta Joan Kalbin dira Erreforma protestantearen gidari ezagunenak. Ordura arte, inkisizioak babesten zuen Eliza doktrina ofiziala. Zaila zen hortik kanpora mugitzea, zigorraren mehatxua hurbila baitzen.


Joana Albretekoak,Nafarroako erreginak,Frantziako kalbinistekin bat egin zuen eta Erreforma bultzatu bere boterepeko lurraldeetan. Kontua da Erreformak eliza-egitura guztia errotik deuseztatzeko arriskua zekarrela, Aita Santuaren subiranotasuna eta hierarkia ukatzen baitzituen.


HITZ SOLTEAK

XII. Mendea baino lehen agertutako euskal hitz solteek ez dute literatur baliorik, baina euskal lurralde honetan euskaldunak bizi zirela egiaztatzen  dute, eta jakin badakigu, gaur egun baino lurralde zabalagoetan bizi zirela. Hona hemen hiru adibide esanguratsu:

  • Akitanian, Frantziako hegoaldean, badaira K. O. I. Mendean laatinez eta euskaraz idatzitako hilarriak, hainbat euskal izenen (sembe, cison, anderexo, bihox...) eta euskarak lurralde zabalagoa hartzen zuen garaiaren lekukotasuna ematen dutenak, Bizkaiko golkoaren ertzean eta Lleidako Aran bailara artean.

  • X. Mendean, erromantzez idatzitako glosa edo iruzkinen ondoan, badira euskaraz idatzitako banaka batzuk ere.  
    Kukullagako Donemiliagan
    (ikus bideo laburra), prediku-liburu bateko ertzetan idatzitako esaldiak dira hauek:

    • Izioqui dugu (piztu dugu)​

    • Guek ajutuezdugu (guk ez dugu aski)


Garai hartan Errioxan euskaraz  (ikus. Bideoa) ere egiten zela adierazten digute, toponimiak erakusten duenez.

  • XII. Mendean aipagarria da Codex Callixtinus  deritzon erromesen gidan ageri den euskal hiztegitxoa
    .
    Aymeric Picaud
    frantziar erromesak egina da erromesak gidatzeko, eta Euskal Herritik pasatzean oinarrizko gauzak eskatu ahal izateko, nonbait.


ATSOTITZAK

  • Hizkuntza guztietan entzuten dira errefrau edo esaera zaharrak (atsotitzak)
    , eta euskaran ere hala gertatzen da. Atsotitzak literaturaren lehen adierazpen trinkoak dira, bere txikian hizkuntzaz eta herriaz asko esaten dutenak. Eskuizkribuetan eta herriaren oroimenean bizirik iraun dute. 1596an
    Refranes y Sentencias izenarekin argitara emandako bildumak izan zuen gerora ere jarraipenik. Garibai, Isasti, Oihenart eta beste biltzaile askori zor handia dio euskarak berak eta, modu berean, atsotitz edo errefrau horietaz askotan baliatu den euskal literaturak ere.

GUTUNAK

  • Hainbat gutun ageri gira herritarrak euskaraz komunikatzen zirela frogatzen dutenak:

    • Lapurdin Espainiako errege Felipe II.Aren zerbitzura espioi-lanetan zebilen batek idatzitakoa.​

    • San Frantzisko Xabierkoak ere Baztango Azpilikuetan jaiotako bere amari euskaraz idazten omen zion, nahiz eta ez dugun oraindik haren euskarazko eskutitzik ikusteko aukerarik izan.

    • Fray Juan Zumarraga durangarrak Mexikotik bere arrebari idatzitakoa.

Entradas relacionadas: