Erregimenaren kontrako oposizioa eta 98ko krisia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,33 KB
Nazionalismoak eta erregionalismoak
Kataluniako nazionalismoaren jatorria XIX. mendearen lehen hamarraldietan zabaldutako kultura-adierazpenak izan ziren; Renaixençak katalanaren erabilera sustatu zuen eta kultura eta historia katalana berreskuratzeko lanean jardun zuen.
Unió Catalanista taldeak Manresako Oinarriak deritzenak prestatu zituen. Oinarri haietan, autonomia eta erakunde katalan tradizionalak (Gorteak eta Gobernua) berriro indarrean jartzea proposatu zuten.
Gerrak (Kuba, Filipinak...)
Porrotaren ondorioak
Kubako gerraren ondorioak honako hauek izan ziren:
- Ikuspegi politikotik: Gogoeta eginarazi zien aginteko taldeei; beren jarrera aldatzen saiatu ziren eta neurri berriak proposatu zituzten.
- Ikuspegi militarretik: Agerian gelditu zen gudarosteak ez zuela ahalmen nahikorik. Buruzagi gehiegi zeuden eta kinta-sistema bidegabe bat erabiltzen zuten soldaduak biltzeko (soldaduak biltzeko sistema honetan, diru kantitate jakin bat ordaintzen zuten batzuek ez joateko).
- Ikuspegi ekonomikotik: Kolonien galerarekin batera, Espainiako manufakturek merkatu handiena ere galdu zuten.
Cánovasen sistemaren krisia
Erregenerazionismoa
(1885) Errestaurazioaren kontraesanak larriagotu egin ziren Maria Kristinaren erreginordetzatik aurrera, okerrera egin baitzuen egoera ekonomikoak. Horri guztiari gehitu behar zaizkio 1898ko porrota eta sistema haren bi erreferente politiko nagusien heriotza: Cánovasena 1897an, eta Sagastarena 1903an.
Erregimenak arazo horiei erantzunik ematen ez ziola ikusirik, mugimendu erregenerazionista bat antolatu zen. Joaquín Costa nabarmendu zen.
Irakaskuntza Erakunde Askea (IEA)
Mugimendu erregenerazionistaren ekarpen aipagarrienetakoa Irakaskuntza Erakunde Askea (IEA) izan zen, Francisco Giner de los Riosek 1876an sortua. Erakunde haren bidez, erregeneraziora begirako programa bat sustatu zen, hezkuntza ardatz harturik eta Espainiako intelektual progresistekin lankidetzan. Hezkuntza-sistema laikoa, arrazionalista eta katedra-askatasunean oinarritutakoa proposatu zuen. Bi sexuetako ikasleek ikasgela berean eta ikasgai berak lantzeko eskola bat sortu zuen.