Erregimen zaharraren krisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,06 KB

CADIZ.KONST:Napoleonek tropa frantsesak Espainia zeharkatzeko baimena lortu zuen Godoyrengandik (Fontainbleau-ko hitzarmena). Frantsesak Penintsula okupatzen hasi. Fernando printzeak, Karlos IV.Aren abdikazioa eta Godoyren destituzioa lortu zituen (Aranjuezeko Matxinada). Karlos IV.Ak koroaren galera ez onartu, arazo dinastikoa sortu zen. Aita semeak Baionan elkartu Napoleonekin familiarteko arazoa konpontzeko. Frantsesek Madril okupatu. Napoleonek bi erregeen abdikazioa lortu eta bere anaia Jose I.A errege izendatu.Baionako abdikazioak eta napoleonen tropek Espainia okupatzen hastea izan ziren Independentzia gerraren eragile zuzenak. 1808ko maiatzaren 2an Madrilen herri-matxinada piztu zen. Frantsesen aurkako matxinadak Espainia osora zabaldu, Independentzia Gerra hasi.3 fase:1.-1808ko maiatzetik azarora, Espainiaren arrakasta nabarmendu, Baileneko guduan frantsesak garaitu.2.-1808ko azarotik 1812.Urtera iraun. Napoleon egoeraz jabetu, harrituta geratu eta Espainiara itzuli. 1809an frantsesek kontrola berreskuratu, Jose I.A Madrilera itzuli. Batzar zentralak, Sevillara eta ondoren Cadizera egin ihes. Frantsesek ezin okupazioa luzaroan mantendu.Gorteak 1810eko irailean Cadizen bildu ziren. Gorteak liberalismoaren arrakasta ekarri zuen, Espainiako lehen iraultza burgesa. Gorteak Cadizen bildu. Gerrak iraun zuen bitartean populazioa handitu egin zen. Bi joera ezberdin diputatuen artean. Liberalak: berrikuntza iraultzaileen aldekoak. Absolutistak: Erregimen zaharraren aldekoak.Lliberalak ziren nagusi. Gorteen helburuak:Espainiar egitura ekonomiko, politiko eta juridikoa aldatzea eta konstituzio bat egitea Espainia monarkia liberal eta parlamentarioa bihurtzeko.


PERTS.AGIRIA:1813an europar koalizazioaren tropak Frantzian sartu eta Napoleonek Fernando VII.Arekin Valencay-ko ituna izenpetu zuen: Fernando VII.Ak Espainiako tronua berreskuratu zuen.Fernandok diputatuez gain, militarren eta herriaren laguntza izan zuen Cadizeko Konstituzioa ezabatzeko eta Napoleonen abdikazioaren berri izan eta, 1814ko maiatzaren 4ko dekretua sinatu. Estatu kolpea eta gero, Erregimen Zaharra berrezarri zen. 3 epealdi:SEIURTEKO ABSOLUTISTA (1814-1820). Liberalen aurkako errepresioa nabarmentzen da. HIRURTEKO LIBERALA (1820-1823). 1820an Rafael Riego, 1812ko Konstituzioaren alde altxatu zen. Behin behineko Gobernu Batzar Aholkulariak hauteskundeetarako deialdia egin eta lehen gobernu liberala osatu. HAMARKADA ABSOLUTISTA (1823-1833). Fernando VII.Ak 1820-1823 urteen bitartean egindako lege guztiak baliogabetu zituen. Espainian Borbondarrak nagusitu, Lege Salikoa ezarri zuten. Fernando hiltzean hasiera eman zioten Lehen Karlistadari.

Espainian 3epealdi hauek ematen ari ziren bitartean Ameriketan bertako kolonien independentzia lortu nahian zebiltzan.1824rako kontinenteko kolonia guztiak independendizatuta zeuden.


MEND.DES: Fernando VII.A hiltzean bere alaba Isabel tronuan utzi, bere ama M.Kristina erregente. Karlos Maria Isidro eta bere jarraitzaileak honen aurka altxatu, Lehen Karlistadari hasiera eman. Gerra Karlista zela eta, Mendizabalek Elizaren ondasunen desamortizazioa abian jarri zuen.Helburu ekonomiko, politiko eta sozialak izan zituen. Isabel tronuan mantentzeko eta liberalismoa ziurtatzeko beharrezkoa zen Gerra Karlista irabaztea. Zor publikoa ezabatzea, Ogasunaren egoera hobetzea eta Espainiako ekonomia sustatzea helburu ekonomikoak ziren. Helburu politikoak: liberalismoa zabaltzea eta Elizari boterea kentzea. Helburu soziala: lurjabe ertainen klase bat sortzea.Ekonomia arloan, Ogasunak hobera egin zuen, ez zen nahi bezainbeste diru atera. Helburu soziala ez zen lortu. Helburu politikoa, Lehen Karlistada irabaztea lortu,liberalismoa mantenduz. Elizak ondorio larriak jasan, klero erregularra ia desagertu, eta klero sekularra Estatuko funtzionario bihurtu.


BURD.L.OROK:Azken urteetan erregimena geroz eta kontserbadoreago bihurtu. Senatuak gobernuari kexak azaldu eta gobernuak senatariak kargutik bota. Militar moderatu batzuk (D’onell) pronuntziamendua egin Vicalvaron, 1854ko iraultzari hasiera eman. Manzanareseko Adierazpena aldarrikatu zuten. Isabel II.Ak aurrerakoiei boterea eskaini zien, Espartero gobernu buru izendatuz eta Biurteko Aurrerakoia hasiz.1854ko iraultzaren emaitza bi buru militarrek jartzea zen: Espartero eta D’onell. 1856ko Konstituzioa idatzi zen, baina ez zen aldarrikatu. Berrikuntza ekonomikoetan, 1855ean Madozek Desamortizazio Orokorrari buruzko legea argitaratu zuen. Jabetza kolektiboko ondasun guztiak salgai jartzen zituen. Desamortizazioaren ondorioz nekazarien egoera ekonomikoa larriagotu egin zen, burgesiak onurak lortu zituen eta Vatikanoarekin arazoak sortu ziren berriro.Gobernu aurrerakoiak aurkako oposizioa izan zuen: karlistena , moderatuena eta ezker erradikalaren presioa. Krisia sakonduz joan zen  eta 1856an O’Donell-ek estatu kolpe bat eman zuen, Espartero jenerala eta alderdi aurrerakoia agintetik baztertuz.


1839 URRIKO L: Fernando VII.Aren erregealdiaren azken urteetan oinordekotza arazoa sortu, erregearen heriotzarekin gerra zibila bilakatu. Isabelek Espainiako tronua heredatu ,Karlos Maria Isidrok ez zuen koroa heredatu. Fernando VII.Ena hiltzean Karlosek koroa erreklamatu zuen. Penintsulako zenbait tokitan Don Karlosen aldeko altxamendu armatuak, zazpi urteko gerra zibila hasiz. Gerra honetan 2 bandok borrokatu: Isabelinoak eta Karlistak. Isabelinoen bandoa, liberalismoaren aldeko indarrak biltzen zituzten, talde sozial ezberdinez osatua zegoen: burgesia, goi aristokrazia, ejertzitoko karguak.Karlistek,absolutismoa defendatu. Europako potentzia absolutisten laguntza morala jaso. Karlistek gerrillen eta ustekabeko erasoen taktika erabili zuten.1833an Zumalakarregik gerrilla taldeen buruzagitza hartu, armada eratu zen. Karlistak bi taldeetan banatu ziren: apostolikoak (gerra jarraitzearen aldekoak) eta transakzionistak (akordio batera iritsi nahi zuten). Bi bandoen arteko desadostasunak konpontzeko, Bergarako Besarkada sinatu zuten Esparterok (liberala) eta Marotok (karlista) 1839an.


1876KO UZT.L: 1868ko Iraultzak Isabel II.Ak tronua galtzea suposatu zuen. 1869ko Konstituzioak sufragio unibertsala aldarrikatu eta hauteskundeak egiten hasi. Karlistek parte hartu euskal probintzietan arrakasta handia lortuz; hurrengo hauteskundeetan, karlistek indarra galdu. Saboiako Amadeok tronua lortu. Karlos VII.A gerrarako deialdia egitera behartu zuen. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa karlisten esku geratu, baina hiriburuak ez. Hiriburua Lizarran kokatuko da.1876an gerra bukatu eta Karlos VII.A erbesteratu. Karlistek politikan parte hartu eskuin muturreko talde bezala. Foruak desagertzean, 1878an Euskal probintziek Kontzertu Ekonomikoa lortu. Honek, autonomia fiskal eta administratiboa suposatu zuen:-Probintzia bakoitzak Estatuari kupo bat ordaindu behar. -Autonomia fiskala mantentzen da baina lehengoarekin konparatuz aldaketa nabaria izango du. Lehen, Estatuari ordaintzen zitzaion dirua oparia zen eta orain derrigorrezkoa.


1876KONST:Isabel II.A 1868an tronutik kendu zuen “La Gloriosa” iraultzak, geroago Seiurteko Liberalean aldarrikatutako errepublikak ez zuten inongo egonkortasun sozial, ezta politikorik suposatu. Jende asko monarkia borbondarraren alde azaldu zen: Burgesia eta aristokrazia, Eliza katolikoa, eta Herri xehea. Canovasek Alfontso XII.Aren aldeko hitzarmen bat egin zuen, legearen barruan dinastia borbondarraren berrezarkuntza lortzeko. Bere itzulerak berrezarkuntzaren hasiera suposatu zuen. 3 oinarri nagusi:-1876KO KONSTITUZIOA: bere helburua iraupena zen, egonkortasun politikoa lortzea. Horretarako, 1845eko eta 1869ko konstituzioen arteko nahasketa egin zen.-ALDERDI BITASUNA ETA TXANDAKETA: hauteskundeen irabazleak aldez aurretik erabakitzen zirela. Alderdi kontserbadorea eta alderdi liberala ziren hauteskunde garaian txandakatzen zirenak, bata bestearen ondoren gobernatuz. Gainontzeko alderdi guztiak politikatik kanpo gelditu ziren.

-KAZIKISMOA: Arestian, aipatutako alderdi-txandaketa gauzatu ahal izateko, ustelkeriaz baliatu behar ziren.Erregeak gobernua izendatu eta Gobernazio Ministroak aldez aurretik erabakitako diputatuen zerrenda itxiak prestatzen zituen. Ministroak, gobernuarekin batera, Gobernadore Zibilak izendatu eta hauek hauteskundeak manipulatzen zituzten gobernuak nahi zituen emaitzak lortzeko. Nekazariak mehatxatu eta botoak erosten zituzten. Horri eta emaitzak faltsifikatzeari esker, beti aldez aurretik erabakitako alderdia irteten zen garaile.


JOAQUIN C: Berrezarkuntza Seiurteko iraultzailearen ondoren eman zen. 3 epealdi: 1.Alfontso XII.Aren erregealdia 1874-1885. 2.Maria Kristinaren erregeordetza 1885-1902. 3.Alfontso XIII.Aren erregealdia 1902-1923.Berrezarkuntza sistemak 3 oinarri: 1876ko konstituzioa, alderdi bitasuna eta txandaketa eta kazikismoa.Txandaketaren bidez, egonkortasuna lortu zen. Kubako Gerraren ondorioz, egonkortasun hori hautsi. 2 ondorio moral: -1898ko belaunaldia: Azorín, Machado, Unamuno, Baroja, Valle Inclán… Izan ziren belaunaldi hau osatu zutenak. Beraien lanetan pesimismoa eta kritika nagusitu. -“Erregenarcionismo” delakoa: Joaquin Costa-k berrikuntzak eskatu zituen politikan (sistema liberala eraberritzea), ekonomian (azpiegiturak hobetu eta lurjabego egitura aldatzea) eta kulturan (analfabetismoari amaiera).


FED.ECH: Errestaurazioan, bipartidismoak eta txandakatze sistemak egonkortasuna emango zion Espainiako erregimen politikoari, 3.Gerra karlistaren amaierak eta  Kontzertu Ekonomikoek asko lagunduko zuten Euskal Herriko industrial garapenean. Arazoa atzerriko industriaren konpetentzia, Britainia Handiko edo Frantziako industriak mende erdiko aurrerapena zeraman   horregatik, produktuak hobeagoak eta merkeagoak ziren. Egoera honetan neurri librekanbistak eta protekzionistak tartekatzen joan ziren eta une honetan indarrean zegoen 1891ko lege protekzionista, Cánovasen arantzela,  muga-zerga protekzionista, produkzio nazionalari laguntzeko. Atzerriko konpetentziaren kontra eta nekazaritza eta industria babesteko 1891-92an Canovasen arantzela emango da Katalunia, Bizkaia eta Gaztelatik eskatuta. 1893an atzerriko konpetentzia ekiditzeko eta politika proteccionistaren alde “ La Liga Vizcaina de Productores” sortuko da. Egoera hau “ La Liga Vizcaina de Productores” erakundeak, Federico Etxebarriaren bidez ( mitinean ), salatzen du.

Entradas relacionadas: