Errege-erregina Katolikoak eta Hispaniar Monarkiaren Bilakaera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,34 KB
Monarkia berri baten sorrera: Errege-erregina Katolikoak
Monarkia berri bat: Elisabeten eta Fernandoren ezkontza 1469an gertatu zen. Elisabet: Enrike IV.a Gaztelako erregearen ondorengoa izan zen eta Gaztelako tronua berenganatu zuen, 1479an gerra zibila irabazi ondoren. Fernando: Aragoiko erregearen semea eta oinordekoa zen; aita hil zenean, Aragoiko tronua jarauntsi zuen.
Monarkia katolikoa edo monarkia hispaniarra
Gaztelako Elisabet I.ak eta Aragoiko Fernando II.ak monarkia konposatu bat osatu zuten. Koroa bakoitzak bere ikur, lege eta mugak mantendu zituen. Politika komunak bi arlotan zentratu ziren: kanpo-politikan eta erlijioan.
Politika erlijiosoa eta Inkizizioa
Errege-erregina katolikoek erlijioaren eremua erabili zuten beren autoritatea indartzeko, batasun erlijiosoko politika bat bultzatuz. Inkizizioa giltzarria izan zen gutxiengo erlijiosoen kontrol, zaintza eta errepresio prozesuan. 1492an, juduak beren erresuma guztietatik kanporatu zituzten, kristautasunera aldatzen ez baziren. Sefardiak, Iberiar Penintsulatik kanporatutako juduak, oso komunitate aktiboak ziren ekonomikoki eta kulturalki.
Granadaren konkistaren ondoren, erresuma horretako mudejarrak kristautzera behartu zituzten; beren fedeari uko egin behar zioten, bestela kanporatu egiten zituzten. Baztertuak izan ziren eta morisko deitzen zieten.
Ofizio Santuaren Auzitegia
Ofizio Santuaren Auzitegiak autofedeetan ezartzen zituen zigorrak, hala nola zigorradak eta sutan erreta hiltzea. Errege-autoritatearen mende zegoenez, kristautuei jazartzeko ez ezik, errepresio politikorako tresna gisa ere erabili zen.
Hispaniar Nagusitasunaren hasiera
Errege-erregina katolikoen barne-politikak, Gaztelako gerra zibilaren amaierak eta Kataluniako jopu eta nobleen arteko gatazken konponketak egonkortasun handia ekarri zioten erregealdiari. Helburu nagusiak hauek izan ziren:
- Loturak indartzea: Merkataritza-harreman handiak zituzten lurraldeekin harremanak estutzea.
- Bakea Portugalekin: 1474 eta 1479 arteko gatazken ondoren bakea mantentzea.
Erreforma erlijiosoen aldia Europan
Eliza Katolikoaren krisia agerikoa zen eta haren prestigioa susmopean zegoen arrazoi hauengatik:
- Erlijiositate pertsonal eta kritikoa.
- Erregeek eliza gehiago kontrolatzen zuten.
- Barkamen-salmentak eta diru-bilketak.
- Ohitura kaltegarriak: botoak ez betetzea, ustelkeria eta aberastasun-gosea.
XVI. mendean, Elizaren kontrako mugimendu oso kritikoa sortu zen.
Erreforma Luteranoa
Martin Lutherrek, Aita Santuaren barkamen-salmentak salatzeko, 95 tesiak argitaratu zituen 1517an. Kristautasun indibidual baten aldeko doktrina garatu zuen, eta Inperio Santuan printze protestante eta katolikoen arteko gatazka piztu zen.
Joan Kalbinoren erreforma
Protestantismo honek ezaugarri erradikalagoak hartu zituen:
- Bibliaren jarraipen zorrotza.
- Predestinazioarekiko sinesmena.
- Apaltasuna eta neurritasuna.
Erreforma Anglikanoa
Erreforma honek eduki doktrinal txikiagoa eta asmo politiko handiagoa izan zuen: Ingalaterrako erregea izango zen Elizaren buru nagusia.
Karlos V.aren inperio unibertsala
Errege-erregina katolikoen bilobak, Karlos Habsburgokoak, inperio handi bat batu zuen bere aiton-amonen jaraunspenei esker:
- Amarengandik (Joana I.a Eroa): Errege-erregina katolikoen jaraunspena (Aragoi eta Gaztela).
- Aitarengandik (Filipe Ederra): Maria Burgundiakoaren (Flandes eta Burgundia) eta Maximiliano Austriakoaren jaraunspena.
Lurralde hauen artean nabarmentzen ziren: Flandes (merkataritzan eta artisautzan oso aberatsa) eta Gaztela (baliabide ekonomiko handiak zituena).
Filipe II.a eta Hispaniar Monarkia
Karlos V.ak abdikatu egin zuen 1556an. Gaztelak zuen garrantziagatik, Filipe II.ak Madril bihurtu zuen hiriburu 1561ean.
Nagusitasuna lortzeko lehia
Sebastian I.a Portugalgo erregea ondorengorik gabe hil zen 1578an. Filipe II.a haren ahaidea zenez, hautagai indartsua zen. Filipek erresuma inbaditu eta aurkaria garaitu zuen. 1580an, Filipe II.a Portugalgo erregetzat onartu zuten. Hispaniar monarkiaren barruan, Portugalgo legeei eta erakundeei eutsi zitzaien.
Kanpo-arazo nagusiak hauek izan ziren:
- Ingalaterra: Protestantea zenez, Ozeano Atlantikoa eta Amerikako lurraldeak menderatzeko lehian sartu zen.
- Flandes: Matxinada bat sortu zen kredo kalbinistaren sarrerarekin.
Erregealdietako matxinada nagusiak
Matxinada esanekotasuna edo ordena ukatzea, edota agintaritzaren aurkako herri-altxamendu edo jazarraldia da. Hauek izan ziren garrantzitsuenak:
- Karlos V.aren erregealdian:
- Komunitateen matxinada (1520-1521).
- Germaniaren matxinadak (1519-1523).
- Filipe II.aren erregealdian:
- Alpujarratako matxinada (1568-1571).
- Aragoiko matxinadak (1541-1542).