Errefrakzio indizea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,1 KB

3-

Uhina ingurune batetik hedatzen dabilela, besten ingurunetik banatzen duen gainazalera iristean, uhinen islapena eta errefrakzioa sortzen dira.

Islapena: Uhin batek bi ingurune desberdin bereizten dituen gainazal batekin talka egiten duenean eta jatorrizko ingurunean zehar aurrera eginez itzultzen denean islapena gertatzen da.

Legeak:-Izpi erasotzailea, islatua eta normala plano berean daude.

-Izpi erasotzaileak eta normalak osatzen duten angelua, eraso-angelua, eta izpi islatuak eta normalak osatzen dutena, islapen-angelua, berdinak dira.

Errefrakzioa: Posible da uhin bat bi ingurune desberdin bereizten dituen gainazal batera iristean, uhinak bigarren ingurunean zehar aurrera jotzea, energiaren parte bat eramanez eta hedapen norabidea aldatuz. Kasu horretan errefrakzioa gertatzen da. Uhinen hedapen-abiadura ingurunearen arabera aldatzen da. Uhinaren maiztasuna beti da berdina, baina uhin-luzera aldatu egiten da ingurunearen arabera.

Legeak:-Izpi erasotzailea, errefraktatua eta normala plano bereab daude.

-Eraso-angeluaren (e) sinuaren eta errefrakzio-
Angeluaren (r) sinuaren arteko erlazioa konstantea da, bi inguruneetan uhinak dituen hedapen-abiaduren arteko erlazioaren berdina da. Hau Snell-en legean laburbildu daiteke: sine/sinr=v1/v2

Ingurune bakoitzaren ezaugarri garrantzitsua da errefrakzio-indizea(n). Ingurune baten errefrakzio-indizea, argiak hutsean duen abiaduraren eta ingurune horretan duen hedapen-abiaduraren arteko erlazioa da. N=c/v (c=argiaren abiadura hutsean=8·10^8m/s)

Errefrakzio-indizeak kontuan hartuta snell-en legea berridatz daiteke:

n1·sine=n2·sinr -> sine/sinr=n2/n1

Izpi bat errefrakzio indize txikiagoa duen ingurune betera sartzen denean,  normaletik urruntzen da.

Eraso-angelua handiagotuz, errefrakzio-angelua ere handitu egiten da, eta une batean islapen osoa gertatzen da, hau da, ez dago errefraktatutako izpirik. Fenomeno hau gertatzen den angeluari muga-angelua (L) deritzo. Muga-angelua baina eraso angelu handiagoetarako gertatzen da islapen osoa. SinL=n2/n1


Entradas relacionadas: