Erreforma Politikoak eta Municheko Kongresua: Analisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,88 KB

ERREFORMA POLITIKOAK (grafikoa)

Grafiko hau Trantsizioan kokatua dago (1975-1982) eta Frankismoko erregimenak bere egiturak erreformatzeko bidean, Estatuko herritarren iritzia hartzeko erreferenduma antolatu zuen 1976an.

Deskribapena

Sektoretan banatutako grafikoa da, eta erreferendumaren emaitzak ematen ditu. Izaera politikoa du eta 1976ko abenduan izan zen galdeketa. Galdeketaren parte hartzea aztertuz, hautesleen %77,4ak parte hartu zuen eta abstentzioa %22,6koa. Bozak ikusita, %94,2ak aldeko boza eman eta ezezkoa %2,6k. Boza zuriak %3 eta nuloak %0,2.

Interpretazioa

1976an, Adolfo Suarez izendatu zuten gobernuburu. Bere helburua frankismoa legalitatetik abiatuta, demokrazia kontrolagarri batera pasatzea zen. Horretarako, klandestinitatean zeuden alderdi politikoekin kontaktuak izan zituen, eta gorte frankistek Erreforma Politikoko Legea onartzera bultzatu zuen. Lege horrek proposatzen zuen erregimen frankistaren atal batzuk deuseztatuta, sufragio unibertsal bidezko hauteskundeak egin behar zirela.
Frankismoaren alde gehienek legea onartu zuten, koroak prozesuari emandako atxikimenduarengatik eta Suarezek emandako bermeengatik. Hasieran oposizioa legearen kontra atera zen eta alderdiak kontra iritziak azaldu arren, gertakarien zain gelditu ziren. Legearen ondorioak ez zirelako garbi ikusten.
Gobernuak legea onartzeko erreferenduma antolatu zuen 1976an. Oposizio ezkertiarrak abstentzioaren aldeko kanpaina egin zuen (%22,6). Ikusten denez, oposizioak ez zuen lortu bere mezua gizartera hedatzera. EH.an, berriz, abstentzioak kopuru handia lortu zuen.
Oposizioak hausdura demokratikoaren printzipioak aldatu behar izan zituen eta horrela, behin-behineko gobernu baten osaera eta autodeterminazio eskubidea bezalako helburuak alde batera utzi zituzten. Oposizio ezkertiarraren abstentzioaren aldeko hautuak Suarezen gobernua presionatzeko egin zuten, baina ez zuten lortu. Espainiako gizartearen partaidetza hagitz handia izan zen eta Suarezen hautu politikoaren alde atera zen. Baina ez zen hauteskunde aske bat izan, telebista, irrati eta egunkariak baiezkoaren aldeko kanpaina egin zuten non "Habla, pueblo, habla" zen leloa.
Ezezko bozak %2,6 izan ziren eta datu eskas horrek argi adierazi zuen Falange eta bunkerraren indarrek lotura gutxi zutela. Herritarrek boza modu askean eman zutela uste zuten baina manipulazioaren arrastoak nahiko argiak dira.

Ondorioak

Erreferendumak Suarez, erregea eta diktadurako irekieraren aldeko sektoreak indartu zituen. Hemendik aurrera, demokrazia kontrolagarri batera iristeko pausoak azkartu ziren. Oposizioak, berriz, Frankismoaren erreformaren prozesuan parte hartu behar izan zuen.

MUNICHEKO KONGRESUA ERABAKI POLITIKOA, 1962

Sarrera

Testu hau lehen eskuko iturria da, eta izaera politikoa du. Egilea kolektiboa da. Munichen elkartu ziren hainbat alderdi moderatuen ordezkari politikoak izan ziren egileak. Testuak erraten du Espainiar Estatuak zein baldintzan izan beharko zituen Europako Elkarte Ekonomikoan onartua izateko: herritarrek aukeratutako gobernua izatea, giza eskubideak onartzea eta alderdi politikoak sortzeko askatasuna onartzea. Ondorioz, han bildutakoek Frankismoaren demokratizatzea eskatu zuten.

Gertaera hurbilak

Espainia aldaketa sakonak egiten ari zen eta horiek eragin handia zuten gizartean eta ekonomian. Gerraosteko zailtasunen eta autarkiaren porrota eta gero, 1959an abiatutako Egonkortasun Planek Estatuan desarrollismoa ekarri zuen. Langile eskualdeetan, betiko lan baldintzak hobetzeko eta sindikatzeko askatasuna aldarrikatzeko protestak normalak bihurtu ziren.
1962an, greba gogorra izan zen. Asturiaseko meatze eskualdeetan hasi zen eta handik Bizkaia eta Madrilera hedatu zen. 100.000 langile inguruk parte hartu zuten grebetan, horiek erronka latza suposatu zuten diktadurarentzat. Askok pentsatu zuten diktaduraren bukaera hagitz hurbil zegoela eta greba horien atzean alderdi komunista zegoela. Frankismoaren bukaera azkarra izaten ahal zela ikusita, oposizio moderatuak gertakariei aurreratu nahian Municheko biltzarra antolatu zuten.

Gertaera urrunak

Diktadura Frankista 1939an bukatutako Gerra Zibilaren garaipenetik sortu zen. Gerran Frankok buruzagitza militarra, zibila eta politikoa eskuratu zituen.
Altxatuek gerra irabazteak milaka errepublikarren ihesa eragin zuen. Erbesteratuek Frankismoaren kanpoko oposizioa osatu zuten eta Erbesteratutako Gobernu Errepublikanoa mantendu zuten. Munichen parte hartutakoen ordezkari politikoen gehiengoa erbestean bizi zen.
Espainiako Estatuaren barruan, Frankismoak ezarritako errepresio gogorrak aurkaritza ia guztia zapaldu zuen. Frankismoko epaileek zigor handiak ezarri zieten errepublikar galtzaileei. Horren aurrean, landa inguruan gerrillari errepublikarrak aritu ziren borrokan. Hasieran beren kabuz, eta gero, erbesteti, PCEren laguntzarekin. PCEk gerrila erabili nahi zuen II.MG bukatuta, aliatuak Francoren kontrako borrokan murgiltzeko, baina ez zuten deus lortu.
50eko h. hasi ziren lehen protesta sozialak eta lan arlokoak lantegietan. Unibertsitateetan ere ikasleen protestak hasi ziren. Urte horietan, barrualdean PCE izan zen antolakuntza mantendu zuen alderdi bakarra. Komunistak Frankismoaren aparatuetan infiltratu ziren eta enpresetan aritu ziren. Bertzetik, elkartasun nazionalaren aldeko politika etan zuen alderdiak. Horrela, Frankismoarekin kolaboratu zuten hainbat taldeekin hartu emanak eta aliantzak izan zituen.

Ondorioak

Frankoren gobernuak hagitz gaizki hartu zuen Municheko Kongresua. Erregimenaren kontrako oposizio moderatu guztiak parte hartu zutenez eta han bildutakoen artean politiko prestigiotsuak zeudenez, biltzarrak oihartzun handia hartu zuen. Espaiara partaidetako batzuk itzuli zirenean, Francok kartzelara edo erbestera bidali zituen. Gainera, karriketan, errepresioa gehiago gogortu zen.

Entradas relacionadas: