Erreforma militarra
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 22,92 KB
2.BIHURTEKO ERREFORMISTA(1931-1933)
Azaña buru zu en gobernua, ezkerreko, indar errepublikazaleak, sozialistak eta nazionalistak biltzen zituena, biurteko erreformista izenaz ere ezagutu zen. 1931ko urritik 1933ko irailera bitartean, erreforma egitasmo zabala jarri zuen abian. Arazoak errotik konpontzea eta demokraziaren, kulturaren balioak sustatzea zen erreforma haien helburua.
2.1.NEKAZARITZAREN ERREFORMA
Biurteko erreformistan, erreformei jarraipena eman zitzaien. 1932ko maiatzaren eta irailaren artean onartu zituzten puntu nagusi hau: erreforma latifundioei soilik ezartzea eta erein gabeko lurren behin-behineko okupazioa bideratzea. Erreforma oso mantso jarri zen abian; izan ere, lurjabeak haserre zeuden, lurrak desjabetzeko mehatxua zela eta, baina baita jornalariak ere, lurraren jabetza eskuratzea atzeratzen ari zela ikusita.
2.2.ERLIJIOAREN AUZIA
Erlijioaren auziaren ondorioz, katolikoak eta buruzagi errepublikazaleak elkarrengandik urrundu ziren. 1932n, erlijio erreforma bukatu zen, eta Jesusen lagundia desegin zuten. EAJk, eskuinarekin lankidetzan jarraitu zuen, Elizaren eskubideen aldeko borrokan.
2.3.AUTONOMIAK
a.Estatutu katalana:Alcala Zamorak onespena eman zion 1932an. Kataluniako erakunde autonomikoak indarrean jarri ziren, eta autogobernuaren bidetik abiatu zen; Macia izan zen lehendakari, eta Luis Companys parlamentuko lehendakari.
b.Euskal Estatutua:1932ko autonomia proiektu berria aurkeztu zuten. Nafarroak atzera egin zuelarik, autonomiaren auzia Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko herrialdeetan bakarrik landu zuten. Proiektuak udalerri gehienen babesa izan zuen Arabakoena izan ezik. Estatutua onartzeko herri erreferenduma egin zen. Egoera ezegonkorra medio atzeratu egin zuten Estatutua Gorteetan onesteko prozesua.
c.Galiziar Estatutua:Galiziak ere aldarrikatu zuen autonomia eskubidea, eta, horretarako, estatutu proiektu bat prestatu zuten. Udalek proiektua onatu arren, gerra zibilak atzeratu egin prozesua.
2.4.ERREFORMA MILITARRA
Azañaren egindako erreforma politikoak ondoeza sortu zuen armadan; ondoez, 1932ko abuztuan, horren isla izan zen “Sanjurlada” delako krisi iraultzailea, alegia. Sanjurjo jenerala izan zen iraultza horren protagonista.
Armadaren eta nekazaritzaren erreformen eta Estatutu Katalanaren kontra matxinatu ziren. Gobernuak estatu kolpea emateko saio hura ezereztu eta Sanjurjo atxilotu zuten, heriotza zigorra ezarriz.
2.5.HEZKUNTZAREN ERREFORMA
1931ko Konstituzioaren arabera, nahitaezkoa zen Lehen Hezkuntza, doakoa eta mistoa. Gobernuak ikastetxe asko eraiki zituen, analfabetismoari aurre egiteko. Bigarren hezkuntzan hobekuntzak egin zituzten eta Unibertsitatean ikerketa arloa sustatu zuten.
2.6.AZAÑAREN GOBERNUAREN KRISIA
a.Gizarte gatazkak: 1932an eta 1933an gertatu ziren gizarte gatazkek larritu egin zuten gobernuaren krisia eta hondamena ekarri zuten. Grebak, Llobregateko anarkisten matxinadak, Jesusen Lagundiaren desegitea eta Sanjurjo jeneralaren iraultza izan ziren, gertaera nagusiak. 1933an, Andaluzian, Casas Viejaseko matxinadaren kontra egindako zapalkuntza gogorrak kalte politiko konponezina egin zion Azañari.
b.Eskuinaren berrantolaketa eta biurteko erreformistaren amaiera: Azañak dimisioa eman behar izan zuen 1933ko irailean. Zamora gelditu zen gobernuaren buru, eta, urrian, Martinez Barrio erradikalak hartu zuen agintea. Gorteak desegin zituen, eta hauteskunde orokorrak antolatu. Hauteskunde haietan eman zuten lehen aldiz botoa emakumeek.
3.ESKUINDARREN BIURTEKOA
Eskuin ez errepublikazaleak koalizio handia osatu zuen, CEDArekin eta monarkikoekin. Hauteskundeetan, errepublikazale erradikalak eta CEDA izan ziren garaile, eta ezkeerrak hondamen handia izan zuen. Alejandro Lerrouxen Alderdi Errepublikazale Erradikalak eta CEDAk, Gil Robles buru zuen koalizio konfesional katolikoak, zuten ordezkari gehien gobernuan. Lerrouxek, erreformaren kontrako politika abian jarri zuen, eta aurreko biurtekoan lorpen asko deuseztatu zituzten
3.1.ERREFORMISMOAREN KONTRAKO POLITIKA
a.Militarren auzia: Gobernu erradikalak hartutako neurrien artean, nabarmentzekoa zen 1932ko abuztuan Sanjurjo generalaren estatu kolpea zela eta espetxeratutako militarrei eta monarkikoei amnistia eman ziena.
b.Nekazaritza arloko kontraerreforma: Gobernu erradikalak lehengo jabeei lur batzuk itzuli, eta eragotzi egin zuen nekazariak lurretan finkatzea, horrek guztiak liskarrak areagotu zituen.
c.Autonomien auzia: Katalanek lortu berri zuten autonomiari dagokionez, Madrilgo gobernuak bertan behera utzi zuen Nuriako Estatutua, Generalitata eta parlamentua. Euskal Estatutua 1936an onartu zen, gerra zibilean.
3.2.INDAR POLITIKOEN BERRANTOLATZEA
a.Eskuineko alderdien berrantolatzea: Eskuineko alderdiei dagokienez, JONS eta Espainiako Falangea elkartu egin ziren 1934an. Apirilean, mitin handia eman zuen Gil Roblesek Escorialen, Hitlerrek egiten zituen manifestazioak imitatu nahian. Zatiketa gertatu zen Alderi Errepublikazale Erradikalean, Marcelino Domingok Alderdi Sozialista Erradikala sortu zuelako.
b.Ezkerreko alderdien berrantolatzea: Ezkerreko alderdiei dagokienez, Alderdi Sozial Erradikala eta Ekimen Errepublikazalea alderdiek bat egin zuen, eta horrela sortu zen 1939ko apirilean Ezker Errepublikazalea.
3.3.POLITIKA ESKUINDARRAREN ERRADIKALIZAZIOA
Euskal Herrian, eskuindarren gobernuak enpresaburuen alde egin izanak ondorioak ekarri zituen. EAJk eta Agirrek argi eta garbi salatu zuten gobernuak eta karlistek autonomien kontrako jarrera zutela, eta behin betiko eten zuten karlistekiko lotura.1934an EAJk sendotu egin zuen gobernu eskuindarraren kontrako jarrera, baina ez zien ageriko sotengurik eman ezkerreko alderdiei, antikatoliko eta iraultzaile baitziren
3.4.1934ko URRIKO IRAULTZA
a.Tentsio giroa nagusi: Ezkerraren eta eskuinaren arteko tentsioa areagotuz joan zen. Nekazal langileek greba egin zuen, gobernuak debekatu egin zuen alderdi politikoetan eta sindikatutean izena ematea, eta euskal udalerriek gobernuaren kontrako batzarra egin zuten. Jendetza handia bildu zuen CEDAk manifestazio batean, Covadongan.
1934ko urriko iraultza izan zen Errepublika garaiko gertaera puntual larriena. Iraultzaren gertaleku nagusiak Asturias, Katalunia, eta Euskal Herria izan ziren, Madrilen, aldiz, huts egin zuen.
b.Asturias eta Kataluniako gertaerak: Gobernuan CEDAko hiru ministro sartu ziren, eta, gertaera horrek Errepublika suntsitzea eta faxismoa ezartzea ekar zezakeen beldur, UGTk greba orokorra antolatu zuen. Asturiasen armak hartu zituzten greba hartako partaideek. Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuten, eta, hurrengo egunean, Estatutua eta Generalitat indargabetu zituzten. Matxinadak huts egin zuen.
Afrikako armadak, Francisco Franco buru zuela, Asturiasko meatzariei eraso zien, eta langile alderdien eta elkarteen egoitza asko itxi ziren.
c.Iraultza, Hego euskal Herrian: Euskal Herrian, Alderdi sozialistak eta UGTk greba orokorrarekin bat egin zuten. Langile klase nazionalistak elkartasuna adierazi zion mugimendu hari.
3.5.GOBERNUAREN EGONKORTASUN EZA ETA BIURTEKO
ESKUINDARREN AMAIERA
Gertaeren ondorioz, eskuindarren politika erradikalizatu egin zen. Baina ezkertiarrak elkarrengana hurbiltzen hasi ziren, gobernu eskuindarrari elkarrekin aurre egiteko.
1936ko urtarrilaren 15ean, Fronte popularra sortzeko hitzarmena sinatu zen, eta hartara bildu ziren ezkerreko joera guztiak, anarkismoa izan ezik. Hauteskundeetan, Fronte Popularra atera zen garaile.
4.FRONTE POPULARRA
Ezkertiarrek ezkerreko errepublikazaleen koalizio handi batean bilduta parte hartu zuten 1936ko otsaileko hauteskundeetan; eskuindarrek, berriz, ez zuten haien arteko itunik egin. Fronte popularrak irabazi zituen hauteskundeak, baina eskuina oso hurbil zuela. Beraz, parlamentuan ezkerra gehiengoa izan arren eskuindarrak asko iren. Euskal herrian EAJ eta ezkerreko errepublikazaleak izan ziren garaile. Nafarroan aldiz, eskuin tradizionalista karlista nagusitu zen. Azaña hautatu zuten Errepublikako lehendakari.
4.1.GOBERNUAREN ERREFORMAK ETA GIZARTE GATAZKA
Hauek ziren gobernuaren helburu nagusiak: amnistia, eskuineko gobernuaren zapalkuntzaren biktimentzat; Konstituzioa errespetatzea; zergen erreforma moderatua; eta nekazari txikien langileen baldintzak hobetzea. Kataluiniako Estatutua berri zindarrean jarri zen. 1936ean, iraultza giroa sortu zen, grebak, okupazioak, erasoak etab. Zirela medio.
4.2.ERREPUBLIKAREN KONTRAKO KONSPIRAZIOA
Eskuindarrek Errepublikaren kontra antolatuta konspirazioa prest zegoen. Nafarroa izan zen konspirazioaren gune nagusi. Mola jeneralak konspirazioa bideratzeko bitartekoak eskuratzea lortu zuen. 1936ko Uztailean hasi zen “Altxamendu Nazionala”, Francoren gidaritzapean. Altxamendu horrek gerra zibila ekarri zuen, eta hiru urtez zatituta egon zen herrialdea. Gerrak errepublikasuntsitu eta Franco jeneralaren diktadura ezarri zuen.
GERRA ZIBILA
3.GATAZKA EUSKAL HERRIAN
3.1.HAINBAT INDAR POLITIKO ETA GERRA ZIBILEAN LAU EUSKAL PROBINTZIEK HARTU ZUTEN JARRERA: Gipuzkoan eta Bizkaian, gehiengoa Estatutua betetzearen eta Errepublikaren alde zeuden. Gehiengo hori EAJ alderdiak eta Fronte Popularrak osatzen zuten, koalizioko gobernuan. Landa inguru batzuetan ere, antzinako karlistak batzen zituen taldea zen nagusi. Elkarte honek indar militar garrantzitsu bat zuen alboan.
3.2.LEHEN EUSKAL GOBERNUAREN OSAKETA
1936ko urriaren 7an, EAJk lehen euskal gobernu autonomoa zuzendu zuen, Agirre lehendakari zela.Txanpon propioa sortu zuten, foru polizia edo ertzaintza, eta euskal armada edo euzko gudarostea deiturikoa ere.
Era berean, Euskadiko Herri Auzitegia sortu zuten, matxinatuen delituak eta gerrakoak epaitzeko. Lehen euskal gobernu edo jaurlaritzaren eragina eskasa izan zen.
3.3.GERRA ZIBILAREN ALDIAK
a.Fronte Gipuzkoarra: lehenengo aldi hau gerra piztu zenetik, lehen euskal gobernu edo jaurlaritza sortu arte luzatu zen. Gipuzkoako lurraldeek (Irun, Tolosa, Beasain) erreketen erasoa pairatu behar izan zuten. Matxinatuen tropak Irun hartu zuen. Gipuzkoa Mola jeneralaren esku geratu zen.
Gatazkaren hasieran, errepublikarren defentsa ezkertiarren esku zegoen
b.Legutianoren aurkako erasoa: Gerraren bigarren aldian, botere politikoa eskuz aldatu zen: Defentsa Batzarretatik edo Jaurlaritza osatu berrira. Agirreren gobernuak kontseilaritza nagusiak bere kargu hartu zituen, besteak beste, Defentsa Kontseilaritza.
Kontseilaritza horrek Legutiano (Araba) erasotzeko agindua eman zuen, baina porrot egin zuen.
c.Bilboren gainbehera: Hirugarren eta azken aldia 1937ko apiriletik ekainera bitartekoa izan zen, eta Bizkaiko lurretara mugatu zen.
Euskal gobernuak Bizkaiko lurrak defendatzeko ahalegin guztiak egin zituen, hiriburua babesteko burdinazko gerriko ezaguna sortuz.
Aire eta artilleria bidezko erasoak bateratu zituen lehenengo, eta ondoren infanteriak hartu zuen parte. Otxandio, Durango eta Gernika erori ziren hurrenez hurren, eta ondoren, burdinazko gerrikoari eraso zioten. Frontea desegiteko, Alejandro Goikoetxearen laguntza izan zuten nazionalek. Horri guztiari esker, nazionalak ekainean sartu ziren Bilbon. Euskal armadaren zati handi bat tropa italiarren aurrean errenditu zen. Euskal Herria nazionalisten esku erori zenean, euskal nazionalistak eta sozialistak, erbestera joan ziren, Frantziara.
4.ERREPUBLIKARRAK
4.1.POLITIKAREN BILAKAERA
Gobernu errepublikarra: Gerra zibilean, gobernu errepublikarrak lau aldi izan zituen:
-Casares Quiroga dimisioa aurkeztera eraman zuten. Martinez Barriok ordezkatu zuen, eta berak zeukan Mola jeneralarekin negoziatzeko ardura. Elkarrizketek porrot egin zuten, eta honek ere dimisioa aurkeztu behar izan zuen.
-Jose Giralek gobernu ezkertiar moderatua osatu zuen.
-Largo Caballerok zuzendu zuen gobernu berria Heritarren Fronteko indarrek, euskal nazionalistek eta nazionalista katalanek osatu zuten.
-Gobernu krisia izan zen 1937ko maiatzean, beste gobernu aldaketa bat ekarri zuen. Juan Negrin izan zen gobernuburu berria.
4.2.ALDERDI SOZIALAK ETA KULTURALAK
a.Hezkuntza erreformaren jarraipena: Gerra izan arren, alderdi errepublikarrak hezkuntza erreformekin eta aurreko garaian hasitako alfabetizazio prozesuarekin jarraitu zuen.
5.ALDERDI NAZIONALA
5.1.POLITIKAREN BILAKAERA
Botere guztiak Francisco Franco jeneralaren inguruan bildu ziren.
a.Batzar militarra: Sanjurjo jenerala, altxamenduaren burua, hil egin zen.. Orduan, Batzar militar bat osatu zen eskuhartze militar guztiak gidatzeaz arduratu zena.
1936ko urriaren 1ean, Francisco Franco izendatu zuten Estatuko Gobernuburu.
b.Estatuaren Batzar Teknikoa: Francok gobernu berri baten hazia jarri zuen. Estatuaren Batzar Teknikoak eratu baitzuen. Francoren buruzagitza politikoa indartu egin zen, Espainiako Falange Tradizionalista eta JONSena. Mugimendu Nazionaleko alderdi bakarraren ardatz politikoa osatzen zuen, eta Franco bera zen agintari bakar.
c.Francoren lehen gobernua: 1938ko urtarrilaren 30ean, estatu totalitario berriaren lehen gobernua osatu zuten. Franco bera zen lehendakari eta berak zeuzkan botere guztiak. Zeregin legegilearen helburua Errepublikaren lege erreformistak deuseztatzea zen, baina alderdi politiko eta elkarte sindikal oro legez kanpo uztea, grebarako eskubidea bertan behera uztea, adierazpen askatasuna baliogabetzea, zentsura sendoa ezartzea eta Autonomia Estatutuak ezeztatzea ere.
5.2.ALDERDI SOZIALISTAK ETA KULTURALAK
a.Armada: Armada frankistak milaka boluntario izan zituen, eta herritar ugari indarrez erreklutatu zituzten. Eragiketa miliarrak eraginkorragoak izan ziren.
b.Eliza: Euskal apaizteria izan ezik, gainerako elizgizon espainiar guztiak alderdi nazionalaren alde jarri ziren.
c.Hezkuntza: Hezkuntza Ministerio Nazionala osatu zutenean, hezkuntza erreformari ekin zioten: irakasleak trebatzea, testuak zentsuratzea eta hezkuntza mistoa galarazi eta irakaskuntza pribatua eta erlijiosoa bultzatzea zituen helburu