Errealitatearen Teoria: Descartes eta Jainkoaren Existencia
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,55 KB
ERREALITATEAREN TEORIA (METAFISIKA)
LEHENENGO EGIA NABARIA: "COGITO ERGO SUM"
Zalantza metodikoa hain erradikalki eraman zuen, eraikuntza filosofiko sendoa burutu ahal izateko. Descartesek soluzioa zalantzan bertan aurkituko du. "Denetaz duda dezaket, baina dudatzerakoan norbait banaiz; baldintza hori ematen ez bada, ez dago ez dudarik ez ezer".
Lehenengo egia ebidentearen aurkikuntza: "Pentsatzen dut, beraz banaiz" (cogito ergo sum)
- Esaldia intuizio intelektuala da, ebidentzia bat, pentsatzerakoan existitzen naiz.
- Ez zen lehenengo filosofoa horrelako esaldi mota bat adierazterakoan, baina bai, lehenengoa egia nabaria metafisikan ezartzerakoan.
Descartes metafisika eraikitzean, ez du oinarria Munduan edo Jainkoan ezartzen, subjektuan baizik. Hasieran, konfidantza dauka aurrean agertzen zaion Mundua erreala dela, eta errealitate hori ere Jainkoari suposatzen diolarik, baina ziurtasunez baieztatu nahi duenez, bakarrik bere buruaren existentzia asumi dezake.
Nia edo subjektu hori sentimenen bitartez etortzen zaigu, "res cogitans", pentsatzen duen gauza, hain zuzen ere.
JAINKOAREN EXISTENTZIA: Hirurekin ideia mota desberdin: Eratorriak (ustezko kanpo errealitatetik datozkigu), Irudimenezkoak (subjektuak berak sortutakoak), Jatorrizkoak (arrazoiarekin bat datozenak, arrazoian daudenak).
Lehenengo biek ez dute balio, deduzitu behar dena suposatzen delako eta bigarrenak lehenengoan oinarritzen delako. Horrela, jatorrizkoak soilik geratzen dira. Berehala, jatorrizko ideiak ikertu eta gero, infinitutasunaren ideia Jainkoarenarekin identifikatzen du.
JAINKOAREN EXISTENTZIAREN FROGAK: Itxaropena Jainkoaren ideian jartzen du, subjektu pentsatzailearen errealitate eta Jainkoaren existentziaz aparte, munduaren errealitatea baita frogatuko du. Jainkoaren existentziak hiru froga mota desberdin: a priorizkoa, eta beste biak a posteriorizkoak.
1. Argumentu ontologikoa: Jainkoaren ideiak, ideia perfektuenak, koalitateen artean existentzia izan beharra dauka.
2. Perfekzioaren ideiaren bidezko froga: Ezin da subjektu pentsatzailea arrazoimenean daukan infinitutasunaren sortzailea izan, beraz, Jainkoa bakarrik izan daiteke.
3. Infinitutasunaren ideia duen izaki finitoaren kontingentziaren bidezko froga: Abiapuntua subjektu pentsatzailea delarik, bera ez da bere buruaren sortzaile, Jainkoak beraz, sortu duela aitortu beharra dago.
MUNDUAREN ERREALITATEA: Jainkoaren existentzia frogatu eta gero, munduaren errealitatea ebidentea dela, ideien kausa dena. Descartesek mundua onartzen du baina ez sentimenen bitartez baizik eta errealitate geometriko bat bezala, extensioz bakarrik ezaugarritutakoa. Mugimendu objektiboei: lehen mailako koalitateak, koalitate subjektiboei: bigarren mailakoak deitzen die.
METAFISIKA CARTESIARRAREN LABURPENA: 3 SUBTANTZIAK: 3 errealitate mota: 1. Substantzia Infinitoa (Jainkoa): benetazko substantzia bakarra. Beraren atributua: perfektasuna. 2. Substantzia finito pentsatzailea (arima): substantzia bat da. Jainkoaren menpean. Atributua pentsamendua da. 3. Substantzia finito hedaduna (materialak), goikoarekiko independentea da. Atributua hedadura. Modua: figurak.