Erreakzio kimikoen etekina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,9 KB

ERREAKZIO KIMIKOAK

ZER DIRA? 
Aldaketa fisikoak: Substantzien konposizioa ez da aldatzen, eta ez dira beste substantzia batzuk eratzen.
Aldaketa kimikoak: Substantziak eraldatu egiten dira, eta beste substantzia batzuk eratzen dira, bestelako konposizioa eta propietateak dituztenak.
Erreakzioak kimiko deritxzen prozesuen bidez, hasierako substantzia bat edo batzuk (erreaktiboak) eraldatu egiten dira, eta beste substantzia batzuk sortzen dira (produktuak)
.
Ekuazio kimikoak erreakzio kimikoen adierazpen idatziak eta laburtuak dira: Erreaktiboak eta Produktuak.
ERREAKZIO KIMIKOEN MEKANISMOA
Talken teoriaren bidez azalduko dugu: Teoria horren arabera, erreakzio kimiko bat gertatzen denean, erreaktiboen molekulek talka egiten dute elkarren artean. Talka horietan trukatutako energiaren ondorioz, erreaktiboetan dauden loturak hautsi egiten dira, beste lotura batzuk ezartzen dira, eta erreakzioko produktuak eratzen dira.
Baina erreaktiboen arteko talka guztien ondorioz ez dira produktuak eratzen. Talka bat eraginkorra izan dadin, hau da, haren ondorioz produktuak era daitezen, bi baldintza bete behar ditu:
Behar besteko energia izatea, erreaktiboen atomoen arteko loturak hausteko.
Erreakzioa gertatzeko behar den gutxieneko energiari aktibazio-energia(Ea) deritzo
Orientazio egokia izatea, loturak hautsi ondoren libre gelditu diren atomoak berriro elkartzeko eta produktuak eratzeko.
EKUAZIO KIMIKOAK DOITZEN
Ekuazio kimiko bat doitzeko, osagai bakoitzaren formulari koefiziente estekiometriko egokia jarri behar zaio; horrela, elementu bakoitzaren atomo kopuru berbera  egongo da ekuazioaren bi ataletan.
MASAREN KONTSERBAZIOAREN LEGEA
Edozein erreakzio kimikotan, masaren kontserbazioaren edo Lavoisier-en legea betetzen da.
Erreaktiboen masen batura eta produktuen masen batura berdinak dira.
ERREAKZIO KIMIKOEN SAILKAPENA
SINTESI-ERREAKZIOAK: A+B=AB
Bi erreaktibo bakun edo gehiago konbinatu egiten dira, eta produktu konplexuago bat eratzen dute.
DESKONPOSIZI-ERREAKZIOAK: AB=A+B
Substantzia batetik abiatuta, bakunagoak eratzen dira.
DESPLAZAMENDU- EDO ORDEZKAPEN-ERREAKZIOAK: A+BC= AC+B
Konposatu batean, elementu batek beste elementu bat ordezten du.
DESPLAZAMENDU BIKOITZEKO ERREAKZIOAK: AB+CD=CB+AD
Bi atomo beren posizioak trukatzen dituzte, eta beste bi konposatu eratzen dira. 
PH ESKALA
0-tik 14-ra arteko erdia 7 da. PH7-ik ur distilatua sortzen du. PH= Neutro kimikoa. PH<7= Azidoa. PHneutro biologikoa= Gorputzeko azala.
ERREAKZIO KIMIKOEN ABIADURA.
Erreakzio batzuk milisegundotan gertatzen dira, hala nola leherketa eta pospolo bat piztea. Beste erreakzio batzuk , ordea, egun, hilabete edo urteen buruan hautematen dira, hala nola aire zabalean dauden metalen oxidazioa.
KALKULU ETEKIOMETRIKOAK
Mol bat substantzia kantitate bat da, eta bertyan dagoen partikula kopurua karbono- 12aren 0.012kg-tan dagoen atomo kopuruareb berdina den.
Partikula kopuru hori konstantea da, 6.022X10(23) eta Avogadro-ren konstantea (Na) esaten zaio.
-Mol bat atomo 6.022X10(23) atomoren baliokidea da.
-Mol bat molekula 6.022X10(23) molekularen baliokidea da.
- Masa molarra: Substantzia kantitatea ezin da zuzenean neurtu, ezinezkoa baita atomoak, molekulak, ioiak, etab. Zenbatzea. Baina, laborategian, substantzia jakin baten masa neur dezakegu balantzan, eta, ondoren, masa hori substantzia kantitatearekin erlazionatu.
Mola eta masa erlazionatzen dituen magnitudea masa molarra (M) da, eta mol bat substantziaren masa adierazten du.

Entradas relacionadas: