Erreakzio Kimikoak: Kontzeptuak, Azido-Baseak eta Oxidazioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,25 KB

Erreakzio Kimikoen Oinarriak

Erreakzio kimikoak: substantzia batzuk beste substantzia batzuk bihurtzen dituzten aldaketak edo prozesuak aldaketa kimikoak dira, eta erreakzio kimiko esaten zaie.

Ekuazio kimikoak: erreakzio kimikoen adierazpen sinbolikoak dira.

Masaren Kontserbazioa eta Aktibazio Energia

Masaren kontserbazioa: prozesu guztietan, bai fisikoetan, bai kimikoetan, materia-kantitateak aldaezin irauten du. Hortaz, erreakzio kimikoetan, erreaktiboen masa eta produktuena berdinak dira.

Aktibazio-energia: erreaktiboen loturak hausten dituen energia da. Ondorioz, atomoak berrantolatu eta erreakzioaren produktuak sortzen dira.

Erreakzioen Sailkapen Energetikoa

Erreakzio Exotermikoak eta Endotermikoak

  • Erreakzio exotermikoak: erreakzioa gertatzean energia askatzen duten erreakzioak dira. Erreaktiboak → Produktuak + Energia (kJ)
  • Erreakzio endotermikoak: erreakzioa gertatzeko energia xurgatzen dute. Erreaktiboak + Energia → Produktuak

Erreakzio baten Abiadura eta Eragileak

Erreakzio baten abiadura: denbora-unitatean erreakzionatzen duen edo eratzen den substantzietako baten kantitatea da.

Abiaduran eragina duten faktoreak

  • Tenperaturaren eragina: tenperatura altuagoarekin erreakzioa azkarragoa da, talka gehiago gertatzen baitira.
  • Zatiketa-mailaren eragina: solidoa txikituz gero, beste erreaktiboekiko ukipen-azala handitzen delako eta, ondorioz, erreakzio-abiadura ere areagotu egiten delako.
  • Kontzentrazioaren eragina: erreakzioko disoluzioen kontzentrazioa altua bada, handiak izango dira elkarren artean talka egingo duten partikula-kantitatea eta erreakzio-abiadura.
  • Katalizatzailearen eragina: katalizatzaileak erreakzioen abiadura areagotzen duten substantziak dira. Katalizatzaileen eraginpean, erreaktiboek energia gehiago hartzen dute loturak hautsi eta hasierako energia-barrera gainditzeko. Katalizatzaileak erreakzioaren amaieran berritu egiten dira.
  • Katalizatzaile biologikoak: entzimak dira prozesu biologikoetako katalizatzaile nagusiak. Gure organismoko erreakzioak bizkortzen dituzte, berez oso mantsoak diren erreakzioak.

Azidoak eta Baseak

Azidoen Ezaugarriak

Azidoa: disoziazio ionikoan H+ ioi kantitate handia sortzen delako definitzen da.

  • Disoluzioan daudenean elektrizitatearen eroaleak dira.
  • Metal ugariri erasotzen diote hidrogeno gasa (H2) askatuz.
  • Baseekin nahasten direnean neutralizatu egiten dira, hurrengo erreakzioaren arabera: Azidoa + Basea → Gatza + H2O.
  • Adierazleekin hurrengo erara aldatzen dute kolorea: tintaroia gorritu egiten dute, fenolftaleina koloregabe uzten dute.
  • Karbonato eta bikarbonatoekin erreakzionatzen dute eferbeszentzia (CO2) sortuz.

Baseen Ezaugarriak

Basea: disoluzio akuosoan hidroxido ioiak (OH-) ematen dituen edozein substantzia da.

  • Disoluzioan daudenean elektrizitatearen eroaleak dira.
  • Ez dute metalekin erreakzionatzen H2 askatuz.
  • Azidoekin nahasten direnean neutralizatu egiten dira.
  • Adierazleekin hurrengo erara aldatzen dute kolorea: tintaroia urdindu egiten dute, fenolftaleina gorritzen dute.
  • Ez dute eferbeszentziarik sortzen karbonato eta bikarbonatoekin.

pH-a: disoluzio baten azidotasuna eta basikotasuna disoluzioko hidrogeno ioien kontzentrazioa kalkulatuz neur daiteke.

Oxidazio-Erredukzio Prozesuak

Oxidazio-zenbakia: substantziak oxidatu egiten dira oxidazio-zenbakia handitzen bada, eta erreduzitu egiten dira oxidazio-zenbakia txikitzen bada.

  • Ikuspegi tradizionala: substantziak oxidatu egiten dira oxigenoarekin konbinatzen direnean; konposatuak erreduzitu egiten dira oxigenoa galtzean.
  • Ikuspegi elektronikoa: elektroiak galtzen dituen espezie kimikoa oxidatu egiten da, eta elektroiak irabazten dituena erreduzitu.

Entradas relacionadas: