Erreakzio Kimikoak eta Ingurunea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,63 KB
- TALKEN TEORIA. Erreakzio kimikoak nola gertatzen diren azaltzen du:
Erreaktiboen molekulak elkarrekin talka egin eta hausten dira. Askatutako atomoak berrantolatu egiten dira eta beste molekula batzuk eratzen dituzte.
Talka eraginkorra izateko molekulek:
- Orientazio egokia izan behar dute.
- Behar adineko abiadura izan behar dute.
Ez da aldatzen: - Atomo kopurua
- Masa
Aldatzen da: - Substantzien formula kimikoa
- Molekula kopurua (alda daiteke)
- Masaren kontserbazioaren legea (Lavoisieren legea):
Erreakzio kimiko batean materia ez da sortzen eta ez da deuseztatzen. Ondorioz, masa ez da aldatzen. Erreaktiboen masa totala produktuen masa totalaren berdina da.
EKUAZIO KIMIKOAK
Solido egoeran dagoen aluminioaren 2 atomok ur-disoluzioan dagoen azido klorhidrikoaren 6 molekularekin erreakzionatzen dute, eta disoluzioan dagoen aluminio kloruroaren 2 molekula eta hidrogeno gasaren 3 molekula ematen dituzte.
Euri azidoa
Errekuntzetan gas kantitate handiak isurtzen dira atmosferara: CO2, NO, SO2...
Atmosferako gune altuetan urarekin erreakzionatzen dute eta azido nitrikoa (HNO3), azido sulfurikoa (H2SO4) eta azido karbonikoa (H2CO3) eratzen dituzte. Horrela, euria egiten duenean euri hori azidoa da eta landarediari kalte handiak eragiten dizkio, basoak oso-osorik suntsitzeraino (beste kalte batzuen artean).
Berotegi-efektua
Eguzkiaren erradiazioa Lurrera iristean, argia eta beroa ematen dizkio, eta atmosferako gasek sortzen duten berotegi-efektuari esker Lurraren gainazalak tenperatura egokia mantentzen du.
Baina suteek eta erregai fosilen errekuntzak (autoetan, berogailuetan, fabriketan...) asko handitzen dute atmosferako CO2 kantitatea, eta horrek berotegi-efektua areagotzen du; ondorioz, igo egiten da lurrazaleko tenperatura eta kalte larriak eragin ditzake: kasko polarretako izotza urtzea, ur-maila igotzea eta klima-aldaketak sortzen dituen arazo guztiak.
Ozono-geruza suntsitzea
Estratosferan (atmosferaren geruzetako bat) ozono (O3) gasa dago. Ozonoak Eguzkitik datorren eta izaki bizidunentzat kaltegarria den erradiazio ultramorearen zati bat xurgatzen du, azaleko minbizia eta beste arazo batzuk sortzen dituena. Baina ikertzaileak konturatzen hasi ziren ozono-geruza hori ez zela lehen bezain lodia: horri deitzen zaio ozono-geruzaren zuloa. Errudunak atmosferara isurtzen ziren hainbat gas, CFC deiturikoak, ziren. Horiek esprai eta hozte-sistemetan erabiltzen ziren. Herrialde askotan gas horien erabilera debekatu da eta ikus daiteke leheneratzen ari dela ozono-geruza.
Airearen kutsadura eta arazketa
Jarduera batzuek airearen konposizioa aldatzen dute; batzuetan jarduera naturalak dira (sumendien isuriak...), baina, beste batzuetan, giza jarduerak izaten dira: motordun ibilgailuetan, berogailuetan eta industria askotan egiten diren errekuntzak.
Jarduera horien ondorioz eragin kaltegarriak dituzten gasak iristen dira atmosferara. Hori ez gertatzeko, iragazkiak instalatzen dira gas-irteeretan.
Uraren kutsadura eta arazketa
Ura nekazaritzan, industrian eta beste giza jarduera askotan erabiltzen da, eta jarduera hauen ondorioz, substantzia kaltegarriak iristen zaizkio:
- Osagai solidoak
- Detergenteak
- Olioak...
- Tenperatura handian dagoen ura.
Ibaietara isuri aurretik arazketa-prozesu bat egiten zaie:
1. Ura putzuetan jarri giro-tenperatura lortzeko.
2. Putzuetan solidoak hondora joaten dira eta olioak azalera.
3. Urari substantzia batzuk erantsi azidotasuna zuzentzeko eta substantzia disolbatuak harrapatzeko.
4. Ura edangarri bihurtzeko mikroorganismo guztiak deuseztatu, kloroa erantsiz.