Erradiologia eta Argazkigintza: Pazientearen Egitura Anatomikoaren Azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,2 KB

Proba Osagarriak

Beste esplorazioak egin ondoren, informazio gehiago behar denean egiten diren probak dira. Hainbat proba osagarri daude: Erradiologia. Argazkigintza. Pazientearen egitura anatomiko desberdinei argazkiak ateratzea. Helburuak: 1. Diagnostikorako datuak jaso. 2. Gaixotasun baten eboluzioa aztertzea. 3. Tratamenduaren emaitza aztertzea, argazkiak ateraz tratatu aurretik eta tratatu ondoren. 3. Helburu legalak. 4. Irakaskuntza helburuak. 5. Ikerkuntza helburuak. Gehienbat ortodontzian erabili, baina diagnostiko eta tratamendu plan egokiak egiteko ere erabiltzen da. Ortodontzian maloklusioak aztertzeko erabiltzen dira, baita maloklusio horiek pazientearen aurpegiko estetikari eta irribarreari eragiten dizkieten kalteak ikusteko. Argazki mota: 1. Ahoz kanpoko argazkiak: pazienteak ezpainak erlaxaturik eduki eta entzumen koduktutik zulo infraorbitarioara etabi pupiletatik pasatzen den lerroa lurrarekiko paralelo egon behar dira. Argazki mota hauek egin ohi dira: - Aurretik: argazki bat ezpainak erlaxaturik eta beste bat irribarre eginez. - Alboetatik: profil bakoitzean 2, bat ezpainak erlaxaturik eta beste bat irribarrez. - Hiru laurdeneko argazkiak; bat ezpainak erlaxaturik eta beste bat irribarre eginez. 2. Ahoz barneko argazkiak: honako argazki hauek egin behar dira: - Goikoa eta behekoa. - Ahoa itxita, 3 argazki: aurretik ikusita, eskubitik ikusita eta ezkerretik ikusita. Argazki horiek guztiak modu egokian egin ahal izateko tresna batzuk behar dira: 1. Argazki kamera, eta argazki kameran jartzeko dispositiboak (Eraztun-flasha: kameraren objektiboaren inguruan jartzen da. Makro objektiboa: honen bidez kamera oso distantzia laburretara enfokatzeko gai da). 2. Ahoz barneko ispilu bereziak: beharrezkoak dira baldintza normaletan ikusteko zailak diren egiturei argazkiak atera ahal izateko (adibidez, atzeko hortzak edo goiko arkada). 3. Ezpain erretraktoreak edo ahoa irekitzeko dispositiboak eta mihi banatzaileak. 4. Listu-xurgatzailea: egiturak lehor mantendu, distirak ekiditeko. 5. Kontrasteak: fotografiatuko diren ehunen atzean kokatzen diren dispositibo beltzak dira. Bestelako proba osagarriak Hortz ereduak. Azterketa mikrobiologikoak. Biopsiak.

Black-en Sailkapena

Klase I: Hagin eta haginaurrekoen surko, hobi eta fisuretan, eta baita aurreko hortzetako zinguluetan ere kokatzen denean. Klase II: Hagin eta haginaurrekoen aurpegi interproximaletan (mesial edo/eta distal) kokatzen denean. Klase III: Aurreko hortzen (ebakortz eta betortz) aurpegi interproximaletan (mesial edo/eta distal) kokatzen denean. Klase IV: Aurreko hortzetako angelu intzisaletan kokatzen denean. Klase V: Hortz guztietako heren gingibalean kokatu. Anamnesia. Pazienterai egiten zaion galdeketa/elkarrizketa bere informazio edota datuak lortzeko, hau historia klinikoaren parte. 2 modu: profesional pazienteri galdetu edo pazienteak formulario bat bete. Atalak: 1. Afilazio datuak: izenabizenak, bizilekua, jatorria, adina, generoa... 2. Kontsultaren arrazoia eta egungo gaixotasuna: Arrazoia: arrazoi periodontalak, atm arazoak, oklusioaren arazoak... Egungo gaixotasuna: kontsultaren arrazoia osatzeko balio du. Mina baldin badu, minaren ezaugarriei buruzko informazioa eskatu pazienteari (kokapena...) 3. Aurrekariak: - Familia aurrekariak: hereditarioak diren gaixotasunak, gaixotasun batzuk eragina aparatu estomatikoan. - Aurrekari pertsonalak: bizitzan zehar edukitako gaixotasunak, alergiak, bizi ohiturak, hauek ere eragina aparatu estomatikoan. 4. Aho eta hortzen higienearekiko jarrera eta ezagutza. Esplorazioa. Esplorazioa egitean lortzen diren datuak historia klinikako parte. Esplorazioaren helburua pazientearen zeinu anormalak biltzea. Esplorazioa egiteko metodoak: 1. Ikuskapena: ikusmen bidezko azterketa. 2. Haztapen: eskuen bidezko azterketa (ehundura, formak... aztertu) 3. Auskultazioa: organismoak sortutako soinuen azterketa. 4. Perkusioa: ehunak jo eta hauek sortutako soinuak aztertu. Tresneria: 3 zati: 1. Heldulekua: tresna heltzeko. 2. Tailoa: heldu lekua eta zat aktiboa lotzen duen zatia. 3. Zati aktiboa: bere forma tresnaren funtzioaren araberakoa. Tresneria: betaurrekoak, eskularruak, mozorroa, ispilua: ikusmen ez zuzena egiteko eta ehun biguinak erretraitzeko erabil. Hortzen perkusioa ere egin. Esplorazio zunda: hortzetako esplorazioa, zunda periodontala: periodontoaren esplorazioa egiteko erabil. Hau, hortzoia eta hortzaren artean sartuz erabili, funtzio nagusiena: surko gingibalaren sakonera neurtu. Nabers zunda: furka lesioen esplorazioa egiteko. Zati aktiboa kurbatua da. Argi indartsua: transiluminazioa egiteko. Pintzak. Gasak: mihiaren esplorazioa. Mihi-depresorea: eztarriaren esplorazioa. Proba Osagarriak Egiteko Tresneria: Erradiologia plakak. Posizionadoreak (urdina aurreko hortzetako, horia atzeko hortzak eta gorriak aleta de mordida).

1. Esplorazio

Orokorren Bitartez Ikusi: Nutrizio arazoen presnetzia, egoera fisikoa eta mugikortasun arazoen presentzia. 2. Zeinu Bitalak: Pultsua: pazientearen eskumuturrean neurtu. Arnas maiztasuna: asa, erreakzio alergikoak, ansiedad... Temperatura: aho edo hortzetako infekzioak eduki ditzaketen pazienteen esplorazioetan sukarra sortu. Tentsio arteriala: bihotzeko gaixotasunak dituzten pazienteen esplorazioan. 3. Ahoz Kanpoko Esplorazioa: Pazientea eserta dagoenean ikuskapena eta haztapenaren bidez egin. Orden bat jarraitzea garrantzitsua. Ahoz Kanpoko Ikuskapena Azala. Aurpegia: simetria, forma, profila aztertu behar dira. Ezpainak: simetria, forma, ehundura, kolorea, ohiturak eta funtzioa aztertu behar dira. Lepoa: simetria aztertu. Ahoz Kanpoko Haztapena Bi aldetakoa izan behar du (bilateral), bi aldeetako egiturak elkarren artean konparatu eta anomaliak modu errazean aurkitu ahal izateko. Haztapenaren bitartez hezurrak, muskuluak, guruinak, gongoilak... aztertuko dira. Haztapena egiteko jarraitu beharreko ordena: 1. Kokotseko muskulatura. 2. Barailaren aurreko ertza (asimetrien detekzioa). 3. Artikulazio tenporomandibularra (ATM): ezinbestekoa da bi aldetako haztapena, baita funtzioaren haztapena ere (ireki eta itxi); horrela, irekitzeko eta ixteko ibilbidean desbideratzeen presentzia esploratu ahal izango da. 4. Parotida listu guruina. 5. Muskuluak: Maseteroa, Tenporala... 6. Barailaren azpiko eremua eta eremu horretako listu-guruinak. 7. Lepoa: Esternokleidomastoideo muskulua. Lepoko gongoil linfatikoak. Tiroide-guruina. Laringea. 4. Ahoz Barneko Esplorazioa: 4.1 Ehun Bigunen Esplorazioa. Ezpainak. Ezpainenko mukosak eta frenuluak. Masaileko mukosa. Aho zorua. Ahosabaila. Eztarria. Mihia. Eremu retromolarra. Gandor albeolarra. 4.2 Hortzen Esplorazioa. Hortz Ikuskapena: Zenbakia (ZBT hortz adina kontuan hartuta), tamaina, posizioa (angle klaseak: i. Goiko lehenengo haginaren surko bestibularrekin artikulatu. ii Klasea: Beheko lehengo hagineko surbo bestibularra goiko lehenengo haginaren kuspide mesio-bestibularra baino distalago. ii Klasea: Beheko lehenengo hagineko surko bestibularra goiko lehenengo hagineko kuspide mesio.bestibularra baino mesialago), forma, hortzen arteko loturak, kolorea. Hortz Haztapena: Esplorazio zundarekin egin. Arazo batzuen presentzia esploratzeko erabili. Hortz-Perkusioa: Arazo periodontalen edo periapikalen susmoa dagoenean egin.

4.3. Periodontoaren Esplorazioa:

Ehun periodontalen ikuskapena egin, hortzoiaren 5 ezaugarri kliniko nagusietan arreta jarri: kolorea, konsistentzia, tamaina, ehundura eta forma; ezaugarri horiek mantentzen direla ikusi behar da. Ondoren, zunda periodontalaren bidezko esplorazioa egin. Zundaren erabilera honakoa da: - Zunda surko gingibalean sartzen da hortzaren ardatz bertikalarekiko paralelo. - Hortz bakoitzeko aurpegi bestibular eta lingual/palatinoan 3 puntutako parametroak jasoko dira. Parametro hhoriekauek esploratu eta neurtuko dira zunda periodontalaren bidez: 1. Zundaketaren sakontasuna: surko gingibalaren ertz gingibalera arte egiten da. 2. Erretrakzio gingibala: lotura amelozementariotik ertz gingibalera arte egiten da. 3. Intsertzio galera: surko gingibalaren lotura amelozementariora arte egiten da. 4. Zundaketaren ondoriozko odol-jarioa: inflamazio gingibala dagoela esan nahi du. 5. Zundaketaren ondoriozko zorne-jarioa: abzesu periodontala dagoela esan nahi du. 6. Plaka eta kalkulu subgingibalaren presentzia. 7. Mugikortasuna: intsertzio galeraren ondorioz hortzak mugitzen diren ala ez aztertu behar da. Mugikortasuna neurtzeko tresnen heldulekuak erabiltzen dira. Mugikortasun gradu desberdinak aurki ditzakegu: I. Gradua: Hortza zentzu bestibulo-palatinoan 1 mm baino gutxiago mugitu. II. Gradua: Hortza zentzu bestibulo-palatinoan 1 mm baino gehiago mugitu. III. Gradua: Hortza zentzu bestibulo-palatinoan eta zentzu apikalean mugitu. 8. Furka lesioen presentzia: Ehun periodontalen galeraren ondorioz furkak agerian geratzen dira. Hauek Nabers zundaren bidez esploratzen dira. Furka lesioak 3 gradutakoak izan daitezke: I. Gradua: Hezur galera zentzu bestibulo-lingualean furkaren herena baino txikiago. II. Gradua: Hezur galera zentzu bestibulo-lingualean furkaren herena baino handiagoa. III. Gradua: Furka irekia denean (zunda alde batetik bestera pasatzen da). Intsertzio Galera, zundaketaren sakontasuna eta erretrakzio gingibalaren batura da. Erretrakzio Gingibalak dauden kasuetan zundaketaren sakontasuna intsertzio galera baino txikiagoa. Baina, Hipertrofia Gingibala dagoen kasuetan, zundaketaren sakontasuna intsertzio galera baino handiagoa izango da. Azkenik, zundaketaren sakontasuna eta intsertzio galera berdinak izango dira, ertz gingibala eta UAC-a maila berdinean daudenean.

Entradas relacionadas: