Erlijioa, Pentsamendu Kritikoa eta Gizartearen Eraldaketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,9 KB
1. Zertarako balio dute erlijioek?
Erlijioa gizateriaren historian zehar eragin handia izan duen erakundea da. Gai konplexua, alde askotarikoa, eztabaida sutsu eta sakonak eragin dituena filosofo, soziologo eta antropologoen artean. Ez diote denek esanahi edo izaera berdina eman, ondoren azalduko dudan bezala. Beraz, zentzua du honako galderak egiteak: Zertarako balio dute erlijioek? Nire aburuz...
Erlijioaren kritika filosofikoa
Nietzsche: Moralaren gainbehera
Nietzschek kritika garratza egin zion kristautasunari, moralaren eta kulturaren gainbeheraren arrazoi nagusietako bat dela argudiatuz. Kristautasunak goratzen dituen baloreek ahulezia eta arrunkeria sustatzen dituzte, bizitzaren aurka eraso bortitza eginez. Hau morroien morala da, ahulezia, menekotasuna eta bizitzaren ukapena bultzatzen dituena. Herritar xeheak sortua, erresuminagatik, bizitzari aurre egiteko gai direnen gainetik jartzeko, jatorrizko bertuteak gaiztotuz, balore transmutazioa eraginez. Jainkoaren heriotzarekin kultura dekadente horren botere nahitik sortuak. Bizitzari aurre eginez, amaiera ekarriko dio nihilismoaren ostean gaingizonak bere balio propioak sortuko dituenean.
Marx: Alienazioa eta opioa
Marxentzat, erlijioa botere harremanak justifikatzeko tresna da, alienazio ekonomikoaren ondorioa. Sistema kapitalistan langileria zapalduta bizi da, eta erlijioak injustizia sozialak naturalizatu egiten ditu, lege burgesak legitimatu egiten ditu, jainkozko legeak bailiran. Klase menperatuak zapalkuntza etsipenaz onartu behar du, haraindian saritua izango delakoan. Sistema kapitalistaren tresna da, kontzientzia hartzea geldiarazten duena. Horregatik esan zuen: "Erlijioa herriaren opioa da". Marxen filosofia praktiko eta iraultzaileak kontzientzia sortu nahi du, jabetzarik gabeko gizarte komunista erdietsiz, non berdintasunean oinarriturik, erlijioaren gainbehera emango den.
Erlijioaren funtzio sozialak
- Kontrol soziala: Historian zehar kontrol sozial tresna gisa erabili da erlijioa, portaera indibiduala eta kolektiboa erregulatzen duten arauak ezarriz. Erakunde erlijiosoek botere handia izan dute maiz gizartean, politika, kultura eta ekonomia mailan eragin handia.
- Boterea legitimatzea: Agintarien eta botere politikoen boterea legitimatzeko erabilia izan da erlijioa. Boterea Jainko batetik datorrela aitortzen da, horrela liderren autoritatea indartzen du erlijioak, eta agintzeko duten eskubidea legitimatzen du.
Zerk ordezkatu du erlijioa?
Erlijioak bete dituen hutsuneak betetzeko, hainbat alternatiba sortu dira:
- Zientzia eta arrazionalismoa: Fenomeno naturalen azalpenetan eta bizitzaren jatorriari buruzko galderei erantzuteko zientziak gero eta pisu handiagoa du. Baina zientziak ezin du arazo existentzialei eta moralei buruzko erantzunik eman.
- Filosofiak: Ikuspegi etiko eta existentzial ezberdinak, bizitzari zentzua ematen diotenak erlijiora jo gabe (adibidez, humanismoa, existentzialismoa).
- Ideologia politikoak: Sozialismoa, komunismoa, nazionalismoa askotan erlijioaren tokia bete dute gizarte antolaketan eta balioetan.
- Teknologia eta komunikazioak: Internetek eta sare sozialek elizak ematen zituen komunitate sentsazioa ordezkatu dute neurri batean.
2. Zertarako balio du pentsamendu kritikoak?
Kant: Heldugabetasunetik irteera
Immanuel Kantek argi adierazi zuen Ilustrazioaren definizioan: "Ilustrazioa da gizakiaren irteera bere erru propioz jasandako heldugabetasunetik". Hau da, Kantentzat pentsamendu kritikoa norbere kabuz pentsatzeko adorea hartzea da: "Ausartu zaitez zure adimena erabiltzen!" Pentsamendu kritikoa gizabanakoaren askapenerako giltza da, norbera iritzi propioak osatzera eta autoritateei itsu-itsuan jarraitzeari uko egitera eramaten duena.
Arendt: Banalitatearen gaitzaren aurka
Hannah Arendtek, berriz, pentsamendu kritikoaren garrantzia beste ikuspegi batetik aztertu zuen, batez ere totalitarismoaren testuinguruan. Arendtentzat, pentsatzeko gaitasunaren gabeziak —ez adimen eskasiak, baizik eta pentsatzeari uko egiteak— bide eman zien XX. mendeko hondamendirik handienei. Bere ustez, pentsamendu kritikoa ez da soilik egia bilatzeko tresna bat, baizik eta norbanakoari bere ekintzen ondorio moralak aztertzeko aukera ematen dion ahalmena. Horregatik, Arendtek "banalitatearen gaitza" deitu zuen hori: pentsatzen ez duten pertsonak, euren ekintzak aztertu gabe, gaizkia egiteko gai izatea.
Ondorioa
Kant eta Arendten arabera, pentsamendu kritikoak balio du gizakia autonomo bihurtzeko eta, gainera, gizarte bidezkoagoa eta arduratsuagoa eraikitzeko. Pentsatzea ez da soilik eskubide bat: betebehar etiko bat da, gure ekintzen eta munduaren erantzukizuna hartzeko.