Erlijioa eta Fedea: Oinarrizko Kontzeptuak eta Baloreak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,19 KB
Erlijio-fenomenoa: Sinesteko Beharra
Gizakiak jaiotzetik daukan sinesteko beharra da, bere bizitzari zentzua emateko eta galdera transzendentalei erantzuteko.
Erlijioa: Definizioa
Gizakiak beraren gainetik dagoen goi-errealitatea aitortu eta bere borondatez goi-errealitate horri bere burua ematea oinarri duen giza errealitatea da.
Erlijioaren Hiru Elementu Nagusiak
- Jainkoa: Errealitate nagusi batengan sinestea funtsezkoa da. Gizakiak betidanik bilatu du bere galdera existentzialentzako erantzuna eta Jainkoarengan aurkitu du. Izaki Gorena ezagutzera iristeko, beharrezkoa da harekin topaketa egitea. Ez dago esklabo izan beharrik salbamen-nahia izateko; fededunarentzat salbamena Izaki Gorenarekin topo egitea da, hori da salbamen-esperientzia.
- Sakratua: Pertsona Jainkoarekin harremanetan jartzen duen guztia dugu sakratua. Elementu horiek bitarteko bihurtzen dira. Sakratuaren azalpen mota guztiari hierofania deitzen zaio (mitoak, erritoak, arau moralak, otoitza).
- Pertsona erlijiosoaren jarrera: Jainkoa badela onartzen duen pertsona batek berarekin harremanetan jartzea erabakitzen du, erlijio-jarrera baikorra erakutsiz. Pertsona erlijiosoak deskubritzen du bera ez dela unibertsoaren gunea, ezta guztiaren neurria ere.
Erlijio-konpromisoa eta Askatasuna
Erlijio-sistema guztiek mundua interpretatzeko era jakin bat eskaintzen dute. Konpromisoa honetan datza: erlijio horren baloreak zureak egitea, dakartzaten ondorio guztiekin.
Konpromiso horrek baldintzaren bat bete behar al du? Bai: pentsamendu-askatasuna. Bakoitzak balore-sistema sortu eta ezartzeko askatasuna dauka, bere bizitza-egitasmoa osatuz. Erlijio guztiek askatasun zati bat eskaini behar dute, eta uneoro askatasun-ekintza eginez aukeratzen dela, iritziaz aldatzeko aukera onarturik.
Erlijioaren Baloreak eta Ekarpenak
- Erlijioek pertsonak tradizioekin lotzen dituzte.
- Erlijioek salbamena eskaintzen dute.
- Erlijioak zentzua ematen du.
- Erlijioa giza duintasunaren gotorlekua da.
- Erlijioak askatasuna, ardura eta elkartasunaren alde egiten du.
- Erlijioak gauzak eta pertsonak beste era batez ikusteko hezten gaitu.
Mitoa: Narrazio Sinbolikoa
Giza existentziari zentzua argitzen dion narrazio sinbolikoa da. Kontuan izan behar dugu ez ditugula mitoak hitzez hitz ulertu behar, jakina baita gauzak ez zirela horrela gertatu.
Erritoa: Adierazpen eta Bitarteko Sakratua
Gizon-emakumeak gauza dira pentsatzen eta sentitzen dutena adierazteko, keinu edo erritoen bidez. Erritoak, beraz, gertakari salbagarri baten irudikapena dira, sakratu denarekin harremanetan jartzeko bitarteko bat.
Arau Moralak: Zoriontasunerako Bidea
Gorenarekin topo egiteak fededunaren bizitza osoa lotzen duen eta era zehatz batez jokarazten dion harremana dakar. Beraz, ongi egiteak zoriontasuna dakar.
Otoitza: Jainkoarekiko Elkarrizketa Zuzena
Otoitzaren bidez, pentsamendua, bihotza eta pertsona osoa Jainkoaren aurrean agertzen dira, goraipatu, erregutu edota eskerrak emateko elkarrizketa zuzena eginez. Pertsonak barruan sentitzen du Jainkoaren presentzia.