Erlijio-eraldaketak Goi Erdi Aroan: Kristautasuna eta Islama
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,57 KB
Kristautasunaren eraldaketak Goi Erdi Aroan
Elizak Inperioan eragina irabazi arren, haren egiturak Inperioaren egitura ofizialekin lotuta zeuden. Horregatik, landa-inguruan eta Inperioaren mugetan ia ez zegoen presentziarik. Eraikin gehienak Inperioaren bihotzean zeuden, irla batzuk osatuz.
Santuak eta Hagiografia
- Santuak: Mirariak egiten dituztenak, jarrera eredugarria dutenak, zeruan daude. Gu bezalakoak, baina goratuak (elebatuak).
- Munduko gaitzak pairatu dituztenez, gurekin kontaktuan daude, Jainkoa baino hurbilago.
- Santu batzuk martirizatuak izan ziren (kristautasunagatik hil zirenak). Arrakasta handia lortu eta biderkatzen joan ziren.
- Haien presentziaz jabetzeko modua erlikiak ziren.
- Horren ondorioz, Hagiografia (santuen bizitzen idazketa) sortu zen.
Erlikien Kultua eta Garrantzia
- Erlikiak: Santuen aztarna materialak, haien gorputzak ere. Elizaren oinarri bat dira.
- Santuez fisikoki jabetzeko aukera ematen dute. Zubi magikoa dira lurreko munduaren eta zeruaren artean, osasuna ekarriz.
- Kultua goiz hasi zen (IV. mendean). Lehenengo erlikiak gauzak ziren.
- Agintariek balio sinbolikoa ikusi zuten. Erlikien pasioa izugarria izan zen.
- Botere politikoek erlikiak euren boterearekin lotzen zituzten (gerrara eraman, hiriak zaintzeko, lurperatzetik gertu kokatu...).
- Erlikiak trasladatu (traslato) eta publikoki ikusten ziren, arriskutsua zela eta.
- Erlikarioetan daude, kriptan edo deanbulatorioetatik irisgarri. Batzuetan elizak erlikiez beteta zeuden.
- Horrek Erromesaldiak (bidaiak) bultzatu zituen.
Monakatoaren Garapena
Monakatoa elementu zentral bilakatu zen. Erromatar garaian hasi, baina Goi Erdi Aroan (GEA) hedatu zen. Monjeek komunitatearen alde otoitz egiten zuten eta liburuak kopiatzen zituzten. Monasterio-sareak sortu ziren. Hasieran Ekialdean agertu zen, ermitau eta bakarti gisa, gero komunitatean bizitzera igaro zen.
Monakato Beneditarra
- Italian sortu zen V. mendean, Benito Nursikoak.
- Erregela idatzi zuen, komunitatea fundatu eta hedatu.
- Erregelak monjeen bizitza arautzen zuen, ordu guztietan eginbeharrak zehaztuz. Ordena ez zen oso gogorra.
- Karolingioen bultzadarekin, Benito Mendebaldeko Europako monakatoaren aitatzat hartu zen.
Monakato Irlandarra
- Irlandan sortu zen, Inperiotik kanpo (IV-V. mendeak).
- San Patrizio Bretainian jaio zen eta esklabo gisa eraman zuten Irlandara. Bera kristautu eta gero, fedea hedatu zuen.
- Tribuen artean arrakasta handia izan zuen, druiden papera hartuz.
- Oso erregela gogorra zen. Manifestazio artistiko eta literario oso onak sortu zituen.
- Frantzia aldean monasterio asko fundatu zituen. Sarea finkatu ahala, erregela ez zen hain gogorra izan.
- Notableei memoria eskaintzen zitzaien monasterio ondoan. Europan zehar bidaiatzea bultzatu zuten.
Monasterioen Funtzioak
- Memoria eskaintzea: Hildakoak erlikien ondoan lurperatu, haiengatik otoitz egin. Dohaintzak eman, elizak fundatzeko. (Oraindik ez zuten Ekialdeko Europako monasterioen funtzio bera).
- Leku zentralak sortzea: Erabaki guneak eta gizartearen puntu zentralak izan ziren XI-XII. mende arte.
Arkeologikoki ez dira asko ezagutzen, Karolingioak hauen gainean eraiki zutelako. Etxe multzoak ziren, erlikia askorekin eta hilobiak ondoan. Monastegiak rupestreak ziren batzuetan, non kopiaketak eta idazketak egiten ziren, kalitatezko materialak erabiliz.
Islamaren Sorrera eta Hedapena
Mahoma eta Arabiar Penintsulako Testuingurua
- Mahoma 632an hil zen. Testuingurua: Lonbardoak, Goi Erdi Aroko Mendebaldeko Europa, Iberiar Penintsula.
- Meka eta Medina: Eredu kosmopolita, merkataritza-bideak, komunitate judu handiak. Meka merkataritza-gunea zen, desoreka sozialak eta gizartearen ezinegona zegoen.
- Beduinoak: Basamortukoak, balio moralak, djinn-ak (jenioak) sinesten zituzten.
- Errebelazioa: Mahoma profeta da, Jainkoaren hitza zabaldu zuen (elkartasun tribala). Umma (fededunen komunitatea) sortu zuen, berdintasuna ardatz zuena, krisi garaian.
- Mahomak Mekan predikatu zuen, baina merkatariak kanporatu egin zuten 622an (Hegira). Fededunak atzetik joan ziren, txiroei lagundu zien, eta gero Mekara itzuli zen.
Hedapena eta Kalifato Ortodoxoa
- Islama erlijio abrahamikoa da (besteak politeistak ziren) eta erritualista (kristauentzat erakargarria).
- Mahoma hil ostean Kalifa Garaia hasi zen (profetaren ordezkaria). Hedakunde garaia hasi zen.
- Arabiar penintsula kontrolatu zuten, eta gerlari islamikoak Siria, Palestina, Persia eta Jerusalemera iritsi ziren.
- Musulmanak eskuzabalak ziren (autonomia errespetatu). Bizantzioko zapalduak zeudenak lagundu zituzten (paganoak eta babestuak).
- Kristauak hasiera batean pozik zeuden, ez zekitelako izango zuen hedapenaren tamaina.
- Kultura pertsiarrengatik miresmena zegoen (literatura, hizkuntza pertsiarra), Erroma eta Greziaren eraginarekin batera.
- Gune nagusiak: Egipto (Kairo) eta Al-Andalus (Kordoba). Mundu zaharra kontrolatu zuten hiru belaunalditan. Gerlarien eta merkataritzaren mundua zen.
- Kalifa ortodoxoen garaian Lehen Fitna gertatu zen (Ali vs. Omeia), Xiita eta Sunita adarrak sortuz.
Omeia Kalifatoa
- Lehen inperio arabiarra. Hiriburua: Damasko.
- Autokrazia eta dinastia ezarri zituzten. Arabiera hizkuntza ofiziala zen.
- Hirigintza eta merkataritza garatu ziren, txanpon kalitatea hobetuz.
- Meskita eredu klasikoa ezarri zuten.
Abbasidar Kalifatoa
- 720ko errebolta eta sarraskiaren ondoren sortu zen.
- Urrezko Aroa izan zen. X. mendera arte iraun zuen kalifatoak.
- Hiriburua: Bagdad. Arabiar jatorria ez zutenak integratu zituzten.
Islam Klasikoa
Islam klasikoaren oinarriak:
- Iturriak: Korana eta Sunna.
- Interpreteak: Ulemak.
- Gizarte estratifikazioa eragin zuen. Familia eredu klanikoa zen.
- Meskitak norabide zehatza zuen (Meka), komunitate munduarekin lotua.
- Hirien loraldia gertatu zen.