Erlijio Alienazioa eta Nietzsche: Kritika eta Botere Nahia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,42 KB
Erlijio Alienazioa Karl Marxen pentsamendutik datorren ideia da, eta gizakiak bere esentzia eta indarra kanpoko entitate batean proiektatzea esan nahi du, gehienetan Jainko batean. Marxen ustez, erlijioa gizakien sufrimenduaren ondorioa da, eta zapalkuntza soziala justifikatzeko tresna bihurtzen da. Erlijioak jendeari itxaropen faltsua ematen dio, esanez benetako zoriona hurrengo bizitzan lortuko dela, eta horrek injustiziaren aurkako borroka galarazten du. Marxek zioen: "Erlijioa herriaren opioa da." Horrek adierazten du erlijioak sufrimendua arintzen duela, baina aldi berean, jendea lo mantentzen duela, bere egoera soziala eraldatzeko borondaterik gabe. Erlijioak gizakia bere ahalmen sortzaileetatik urruntzen du, eta norbere existentziaren kontrola galdu egiten da. Erlijio alienazioa gainditzeko, Marxen ustez, gizarteak kontzientzia hartu behar du bere egoera zapaltzaileaz eta mundu materiala aldatzeko ekin. Horrek suposatzen du erlijioaren menpekotasuna baztertu eta benetako askatasun soziala eta pertsonala lortzea. Erlijioa desagertzean, gizakia bere existentziaren jabe bihurtuko litzateke.
Kritika Kristautasunari, Jainkoaren Heriotza eta Supergizakia
Friedrich Nietzsche (1844-1900) alemaniar filosofo bat izan zen, mendebaldeko kulturaren balioak sakonki zalantzan jarri zituena, kristautasunean zentratu zen bere kritikaren parte handi batean. Haren arabera, moral kristauak menpekotasun eta ahulezia mentalitate bat sustatzen du, apaltasuna, errukia eta sakrifizioa bezalako balioak goratuz, esklaboen morala betikotzen dutenak. Nietzschek uste zuen moral horrek gizakiaren bizitza-instantzioak zapaltzen zituela eta bere sormen-potentziala oztopatzen zuela. "Jainkoaren heriotza" sinesmen tradizionalen kolapsoa eta ordena jainkotiar baten fede-galera adierazten du. Honela mintzatu zen Zaratustra/ zientzia alaian, Nietzschek "Jainkoa hil da" aldarrikatzen du, ez gertakari literal gisa, baizik eta modernitateak lehen gizakiaren morala eta existentzia orientatzen zituzten oinarri erlijiosoak desegin dituela egiaztatzen duen esaldi gisa. Horrek hutsune bat uzten du, balio berriak sortzeko beharra. Testuinguru horretan sortu "gain-gizona", balio tradizionalak gainditzen eta bere balio propioak sortzen dituen gizabanakoa irudikatzen duena, bizitzaren baieztapena, ausardia eta botere-nahia gidari dituela. Gain-gizona bere existentziaren ardura hartzen duen pertsona da, erlijioek edo kanpoko ideologiek ezarritako arauetatik independentea dena. Nietzschek uste zuen hori dela gizadi aske eta benetako baterako bidea, bere kontraesan guztiekin bizitza besarkatzeko gai dena.
Botere Nahia supergizakiaren ezaugarririk bikainena, bizitzeko gogoaren emaitza. Mundua menderatu nahitik, jaun izanatik. Balore sortzailerik garrantzitsuena da: bizitza osasuntsua, indartsua, petoa dakar, bizitza maila handiagoa eta hobea lortzea. Oldarkortasuna eta indarkeriaren goraipamena egiten du. Botere nahia ez da ahulak mende jartzea, baizik eta nork bere buruan duen uste sendoa, bizitzaren ahalbidean sinesteko joera. Bere buruarenganako sentikizun ziurra, sendoa eta boteretsua duenak nahi izaten du gainerakoek ere beren nahiak eta ekintza indartzea. Bestela gertatzen da ustez izpiritu sendoa duenarekin, bekaiztiekin eta harroputzekin, alegia. Gainerakoei botere esparrua galarazten diete, bereari eusteko; modu honetara, besteen beldurra eta mesfidantza, beren ahultasunaren adierazleak dira. Botere nahia duen gizaki berria Betiereko Itzuleran murgilduko da. Bizitza aintzakotzat hartzearen erakusgarri gorena. Bizitza bere horretan onartzen du gain-gizonarena. Etorkizuna nahi izatea iragana nahi izatea da: dena existitu da dagoeneko. Bizitza behin eta berriro etengabe errepikatuko da. Gain-gizona bizitza amaigabe batean biraka dabil noria batean balego. Betiereko itzuleraren teoriak Jainkoa ukatu egiten du, gertakizun berriak errepikapenak baitira. Mundua, betiereko itzuleraren ikuspuntutik ez dago beste mundura irekia. Mundua bere baitan duena besterik ez da, ez du haraindian inolako ihesbiderik. Nietzschek mundu hau onartzeko deia luzatzen du, bizitzaren hautabide guztiak bertan burutzeko. Bizitzari, mundu barruan den moduan onartu eta hobetze lanari kemenez heldu behar(dionisiakoak). Beraz, behin eta berriro zirkulu baten antzera errepikatzen da errealitatea, betiereko segida konstante batean, lerroaren antzerako errealitateari kontrajartzen zaio.