Erliebearen Formak eta Hidrosfera: Azalpen Zehatza
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 18,83 KB
INGURUNE FISIKOAREN OINARRIZKO OSAGAIAK (II). ERLIEBEAREN FORMAK
2.1 Azaleratutako lurren erliebea
- Ordokia: Eremu lau zabalak edo zertxobait ondulatuak, itsas mailaren gainetik 200 metrotik beherako altitudean.
- Goi-ordokiak: 200 metrotik gorako altitudean dauden ordokiak dira.
- Mendiak: Lurrean dauden goragune handiak dira; malda esanguratsuak dituzten eta 600 metrotik gorako altitudea dute. Batzuk zaharrak dira, beste batzuk, berriz, gazteak eta zorrotzak. Mendiak multzotan sailka daitezke; mendizerra eta mendikateetan.
- Sakonuneak: Hondoratutako eremuak dira, lurrazaleko bloke bat hondoratzearen ondorioz sortutakoak. Ibaiak horietatik igarotzen dira, eta sakonune luzeak zulatzen dituzte (haran deiturikoak).
2.2 Urperatutako lurren erliebea
- Plataforma kontinentala: Itsasoko uren azpian kontinenteak luzatzen dituen malda leuna da.
- Ordoki abisala: Itsas hondoek osatzen dute, eta 4000-5000 metroko sakoneran daude. Erliebe laua du, baina era berean, malkartsua da ozeano-dortsalak eta itsas-fosak dituelako.
2.3 Kostako erliebea
Kostak kontinenteen eta ozeano eta itsasoen arteko ukitze-zonak dira. Hainbat erliebe-forma izan ditzakete:
- Hondartzak: Itsasoaren ertzeko azalera lauak, sedimentuak pilatzean sortuak.
- Lurmuturrak: Kostaren sarguneak itsasoan; golkoak, itsasoaren sarguneak kostan.
- Itsasadarrak eta fiordoak: Itsasoak hartutako ibai-edo glaziar-haranak, hurrenez hurren.
- Penintsulak: Alde guztietatik urez inguratutako lur-hedadurak.
ERLIEBEA ETA URA
- Glaziarra: Eremu hotzetan pilatzen den izotza.
- Fiordoa: Urpean geratutako harana, haran glaziar baten azken zatian itsasoa sartzearen ondorioz sortutakoa.
- Istmoa: Bi kontinente edo penintsula bat kontinente batekin lotzen dituen lurraren zatia.
- Ozeano-dortsala: Itsaspeko mendikatea.
- Ordoki abisala: 4000 edo 5000 metroko sakonerako lurralde zabalek eraturiko itsas hondoak.
- Mendia: Lurzoruaren goraguneak, malda handia eta 600 metrotik gorako altitudea dutenak.
- Ibaia: Etenik gabeko ur-lasterrak.
- Lurmuturra: Itsasoan barneratzen den kostaren zatia.
- Uhartea: Urez inguratutako lur zatia.
- Itsas-fosa: Itsaspeko sakonune estua eta luzanga.
- Kontinente-ezponda: Plataforma kontinentalaren eta itsas hondoaren artean dagoen malda bortitza.
- Ordokia: Hedadura laua edo gutxi ondulatutakoa.
- Antzira: Sakonunea duen eremu batean pilatutako ura.
- Itsasadarra: Urpean geratutako harana.
- Sakonunea: Lurrazalean hondoratutako eremua.
- Golkoa: Itsasoaren sarguneak kostan.
- Delta: Ibai baten ahoko sedimentuen pilaketak eratutako kostako irtengunea.
3.2 Erliebearen sorrera eta eragileak
Erliebea Lurraren barneko indarren edo barne-eragileen ekintzaren ondorioz sortzen da. Oinarrizko formak edo erliebearen egitura osatzen dute blokeak edo sedimentuak altxatuz. Erliebearen barne-eragile nagusiak:
- Orogenesia: Mendiak sortzeko prozesua. Litosferako bi plakak talka egin edo banatzean gertatzen da.
- Lurrikarak: Seismo ere esaten zaie; lurzoruaren astindu bortitzak dira.
- Sumendiak: Lurrazalaren pitzadurak dira. Magma eta Lurraren barnealdetik datozen gasak ateratzen dira horietatik.
3.3 Erliebearen aldaketa eta eragileak
Erliebea aldatu egiten da kanpoko indar edo eragileen ekintzaren ondorioz. Erliebearen formak higatu edo desgastatu egiten dira, higatutako materialak garraiatzen dira, eta eremu jakin batzuetan sedimentatu edo pilatzen dira.
- Atmosferaren elementuak: Tenperaturaren aldaketa bortitzak dauden lekuetan (beroak eta hotzak), harkaitzak handitu eta uzkurtu egiten dira. Prezipitazioak, forma likidoan, harkaitzen pitzaduretatik sartzen dira. Haizeak, bestalde, harkaitzak higatzen ditu, zati txikietan desegiten du, eta hare gisa garraiatu eta sedimentatzen ditu.
- Ura: Egoera likido edo solidoan, harkaitzen osagai jakin batzuk desegiten ditu: erliebea higatzen du.
- Izaki biziak: Landareek eta animaliek poliki-poliki, erliebea aldatzen dute, sustraiekin edo mugimenduekin harkaitzak hautsiz.
HIDROSFERA
4.1 Lurreko ura
- Hidrosfera: Lurreko ur guztiaren multzoa da. Lurraren inguruko geruza fluidoetako bat da.
- Itsasoko urak: Planetako ur guztiaren % 97,5 baino gehixeago dira. Ozeano eta itsasoetan daude.
- Kontinenteko urak: Gezak izaten dira, eta planetako uren % 2,5 baino ez dute osatzen. Ibaietan, aintziretan, glaziarretan eta lurpeko uretan biltzen dira.
4.2 Uraren zikloa
Ura Lurrean etengabe ari da mugitzen, etengabe zirkuitu bat eginez; uraren zikloa. Bi prozesu ematen dira:
- Lurrunketa: Eguzkiaren energia erabiliz ura egoera likidotik gas-egoerara igarotzeko urratsa da. Lurrun-formako urak gora egiten duenean, hoztu, kondentsatu eta hodeiak osatzen ditu, eta kontinenteen gaineko haizeak eramaten ditu.
- Prezipitazioa: Ura lurraren azalera euri, elur edo txingor bihurtuta jausteari esaten zaio.
Lurraren gainean jausten den uraren zati bat landareek aprobetxatzen dute bizirauteko; beste bat, lurpean iragazten da, eta akuiferoak edo lur azpiko pilaketak sortzen ditu.
Taula: Olatuak, Itsasaldia eta Itsas-korronteak
ZER DIRA? | ZERGATIK SORTZEN DIRA? | |
OLATUAK | Itsasoaren azalerako uhinak dira. Haizeak sortzen ditu eta mugimendu zirkularra eta goitik beherakoa egiten dute. | Mugitzen ari den airearen eta uraren artean sortzen den marruskaduraren ondorioz, airearen mugimendua ur azalera iristen da. |
ITSASALDIAK | Ilargiaren eta eguzkiaren grabitatearen eraginez itsas mailaren gorabehera erritmikoa da. Itsas mailak txandaka iristen ditu maila goreneko unea (itsasgora) eta maila gutxienekoa (itsasbehera); batetik besterako tartea sei ordu eta 15 minutukoa da. | Ilargia lurraren puntu jakin baten gainean dagoenean, urarekiko erakarpen indarra eragiten du, uraren maila igotzen. Ilargitik urrunen dagoen puntuan ere igotzen da uraren maila. Bitartean, beste puntuetan, itsas maila baxua da. |
ITSAS-KORRONTEAK | Ur-masa handiek ozeanoetara egiten dituzten mugimenduak dira. Korrente beroak edo hotzak izan daitezke. |
Taula: Tenperatura eta Prezipitazioa
Tenperatura | Prezipitazioa | |
Definizioa | Tenperatura airearen bero-kantitatea da. | Prezipitazioa hodeietatik lurrazalera erortzen den ura da. Euria edo elur edo txingor eran eror daiteke. |
Tresna-neurtu | Termometroa | Plubiometroaren bidez neur daiteke |
Neurtzeko unitatea | Gradu zentigraduak (ºC) | Milimetrotan (mm) edo metroko karratuko litrotan (l/m2) adierazten dira. |
Eragileak | Latitudea, altitudea, itsasorako distantzia | Latitudea, altitudea eta erliebea, itsasorako distantzia |
Lurraren banaketa | Latitudeko hainbat zona termiko bereiz daitezke: bat beroa, bi epel eta bi hotz. | Oso ugariak, ugariak, moderatuak, urriak eta oso urriak. |
Taula: Presioa eta Haizea
Presioa | Haizea | |
Definizioa | Aireak leku baten duen pisua da. | . Mugimendu horizontala duen airea da. |
Tresna-neurtu | Barometroa erabiltzen da | Anemometroaren bidez neurtzen da |
Neurtzeko unitatea | Milibaretan (mb) | . Orduko kilometrotan (km/h) edo segunduko metrotan (m/s) |
Eragileak | Altitudea, airearen tenperatura | Presio-diferentziak dira. |
Lurraren banaketa | Goi- eta behe-presioen eremuak daude. Ekuatorearen gainean, behe presio iraunkorrak daude; tropiko eta poloetan, goi-presio iraunkorrak, eta zona epeletan, goi eta behe-presioak tartekatzen dira. | Aire beroa hotzetara eta alderantziz daramaten haize konstanteak daude: aliso Haizea, mendebaldekoak eta polarrak. Urtaroetako haizeak ere badaude, montzoiak, baita eguneko haizeak. |
5. UNITATEA: LURRAREN MULTZO BIOKLIMATIKO HANDIAK
KLIMA EKUATORIALA
Klima ekuatorialak ekuatorearen iparraldeko eta hegoaldeko zerrenda estu bat hartzen du. Tenperatura altuak, 25ºC ingurukoak, urte osoan konstanteak dira. Prezipitazioak urtean 1500 mm-tik gorakoak dira, eta urtean zehar era erregularrean banatzen dira. Landaredi bereizgarria oihana da. Asian, jungla esaten zaio.
KLIMA TROPIKALA
Klima tropikala klima ekuatorialaren mugetatik tropikoen inguruetaraino zabaltzen da. Tenperaturak ez dira 18º C-tik jaisten. Prezipitazioak ugariak dira, urtean 750-1500 mm bitartekoak, baina irregularrak dira. Bi azpimota bereizten dira: klima tropikal hezea, hiru hilabete edo gutxiago irauten duena, eta klima tropikal lehorra edo sabanakoa, hiru hilabetetik gora irauten duena. Ibaiek aldaketa handiak izaten dituzte. Landaredia nagusia prezipitazioen araberakoa da. Zona hezeetan, baso tropikala dago. Lehorte luzeagoak dauden eremuetan, sabana da nagusi.
KLIMA MEDITERRANEOA
Klima mediterranearra Itsaso Mediterraneoaren inguruan eta Amerikako, Afrikako eta Australiako mendebaldeko zonetan dago. Klimak ez du kontraste handiko tenperaturarik. Negu epelak eta uda beroak izaten ditu. Prezipitazio apalak eta irregularrak izaten dira. Baso mediterranearra da bertako landaredia.
KLIMA OZEANIKOA
Klima ozeanikoa kontinenteen mendebaldeko itsasaldeetan dago. Klimak, itsasoaren eragina dela eta, tenperatura-kontraste arinak ditu. Neguak oso hotzak dira eta uda, hotzak. Prezipitazio ugariak eta erregularrak ditu. Ez dago hilabete lehorrik. Ibaiak, emari-tsuak eta erregularrak dira. Baso hostoerorkorra da landaredia bereizgarriena.
KLIMA KONTINENTALA
Klima kontinentala kontinenteen barnealdean dago. Kontraste handiko tenperaturak ditu, itsasoaren eraginik ez duelako. Negua oso hotza eta uda, beroa. Prezipitazio moderatuak daude. Ibaiak izoztu egiten dira neguan, udaberrian, hazi egiten dira, izotza urtu egiten delako, eta udan izaten du emari gehien. Landaredia aldatu egiten da, latitudearen eta prezipitazioen arabera.
KLIMA BASAMORTUA
Klima basamortuarra planetako zona bero eta epeletan zehar hedatzen da, eta azaleratutako lurren % 30 inguru hartzen du.
KLIMA POLARRA
Oso tenperatura baxuak ditu. Prezipitazioak normalean elur eran erortzen dira. Oso urriak izaten dira. Klima polarrak zirkulu polarren eta horiei dagozkien Ipar eta Hego poloen artean daude. Hotz gogorra, argi gutxi eta prezipitazio gutxi. Bi zona bereizten dira:
- Glaziarren mendekoa: Polo kaskekin bat egiten dute. 75 paraleloaren eta Ipar eta Hego poloen artean hedatzen da.
- Periglaziarren mendekoa: Zirkulu polarraren eta 75 paraleloaren artean dago.