Erliebea eta prozesu geologikoak: meteorizazioa eta agenteak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,44 KB

Erliebea eta prozesu geologikoak

Prozesu geologikoak

Prozesu geologikoak: Erliebea modelatzen duten aldaketak dira; aldaketa horiek gertatzeko energia beharrezkoa da.

Energia iturriak

  • Eguzki-energia: Eguzkiaren energia atmosferaren zirkulazioa eta uraren zikloa sorrarazten ditu.
  • Grabitazio-indarra: Lurrak eragiten duen erakarpen-indarra da.

Mota nagusiak

Meteorizazioa: Higiduraren aurretik gertatzen da. Meteorizazioa kanpoko eragile geologikoen eraginez harria hautsi edo disgregatzea da. Sortutako harri zatiei klastoak deritze.

Garraioa: Agente geologikoek materialak kokaleku batetik bestera eramatea da.

Higadura: Garraioan materialak mugitzean sortzen den higadura edo desgastea da; bai harri zatietan, bai haien ukitzen dituzten gainazaletan.

Sedimentazioa: Garraio prozesua amaitutakoan higatutako materialak metatzearen prozesua da.

Meteorizazioaren modalitateak

  • Meteorizazio kimikoa: Mineralen osaera kimikoan eragiten duten aldaketak (herdoildu, hidratatu edo disolbatu). Harriaren gogortasuna murriztu eta bigunago bihurtzen da.
  • Meteorizazio fisiko edo mekanikoa: Materialak hausten ditu, konposizio kimikoa aldatu gabe.
  • Termoklastia: Tenperatura-aldaketek eragindako dilatazio eta uzkurdura jarraiek sortutako apurketa.
  • Krioklastia: Harrien arrailetan ura izoztzeak bolumena handitzea eragiten duen apurketa. Gelifrakzioa ere deitzen zaio.
  • Haloklastia: Ur gaziaren kristalek arroka zatitzen dutenean sortzen den apurketa; gatzezko kristalek eragiten dute.
  • Meteorizazio biologikoa: Izaki bizidunek eragindako apurketa; bai kimikoa, bai mekanikoa izan daiteke.

Agente geologikoak

Agente geologikoak: Erliebea modelatzen duten eragileak dira. Nagusiak honako hauek dira:

  • Ur-basak
  • Uharrak
  • Ibaiak
  • Glaziarrak
  • Itsasoa
  • Lur azpiko urak
  • Haizea

Ur-basak

Ur-basak: Lurraren gainazaletik ibilgu jakinik gabe eta aske doazen urak dira. Prozesu geologiko nagusia: Higadura. Erliebe-formak: Karkabak, Maitagarrien tximinia eta Bad Lands.

Uharrak

Uharrak: Ur ibilgu laburrak dira, urte-sasoikoak. Aldapa handiko mendigunetan agertzen dira. Uharraren atalak:

  • Harrera arroa: Urak metatzen diren tokiak — Higadura.
  • Isurbide kanala: Mendi hegaletan ibiltzean urak sortzen duen ebakidura — Garraioa.
  • Alubioi konoa: Garraiatutako material gustiatsuak metatzen diren lekua — Sedimentazioa.

Ibaiak

Ibaiak: Ibaia ubide naturala da; normalean euritik edo elurraren urtzetik dator, goiko lurretatik behekoetara, eta itsasora, aintzirara edo beste ibai batera isurtzen da.

Ibaiaren zonak eta prozesuak: Goi-ibilgua > Higadura, Erdi-ibilgua > Garraioa, Behe-ibilgua > Sedimentazioa.

Goi-ibilgua

Ibaiak ur-emari txikia izan dezake; desnibel zorrotzak igaro behar dituenez, ura abiadura handia hartzen du eta materialen higadura eta garraioa nagusitzen dira. Erliebe-formak: ur-lasterrak, ur-jauziak, arroilak, V itxurako haranak eta jentilen lapikoak.

Erdi-ibilgua

Ibaiak ur gehiago bilduz doa; aldapa apalagoa da eta indar higatzailea txikiagoa. Goi-ibilguan higatutako materialen garraioa gailentzen da. Erliebe-formak: meandroak eta lautada alubiala. Meandroa: ibaiaren bihurgunea.

Behe-ibilgua

Ia ez dago aldaparik; ura oso motel doa eta meandroak sortzen dira. Hemen sedimentazioa da nagusi, eta eremu zabalez emankorrak sortzen dira. Erliebe-formak: deltak, estuarioak eta lautada alubiala.

Delta eta estuarioak

Delta: Ibai bokaletan sedimentuak metatzean sortzen diren formak; itsasoan barneratzen diren lur-mihiak dira. Estuarioak: Ibai bokaletan sedimentuak metatzean sortzen diren guneak; sedimentuak kostaldera iritsi baino lehen metatzen dira.

Glaziarrak

Glaziarrak: Lurraren gainean zehar higitzen den izotz-masa da. Erliebe-formak: V itxurako haranak, hormak, zirkua, morrenak eta harri ildaskatuak. Glaziarren mugimenduek zonalde desberdinetan higadura, garraioa eta sedimentazioa eragiten dituzte.

Itsasoa

Itsasoa — Higadura: Olatuen indarrak kostaldea higatzen du eta itsaslabarra modelatzen du. Garraioa eta sedimentazioa: Ibaiek eta itsaslabarrek sortutako materialak olatuek garraiatzen dituzte eta sedimentatzen dira.

Erliebe-formak (kostaldea):

  • Abrasio-plataforma: Olatuen higadurak itsaslabarra atzeratzen du, zonalde laua sortuz.
  • Tonboloa: Sedimentazio uharte baten eta kostaren arteko espazioa betetzean sortzen den hegal edo isleta.
  • Badia: Itsasoa lurrean sartzean sortzen den gunea.
  • Fiordoa: Glaziarrek kostaldean eratutako harana itsasoko urez betetzen denean sortzen den harana.

Entradas relacionadas: