Erliebea Baldintzatzen Dutena: Harri Mota, Klima, eta Topografia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,3 KB

  1. Erliebea baldintzatzen duten faktore hauek azaldu:

Harri mota: Harri mota bakoitzak erresistentzia maila desberdina dauka, horren arabera harri batzuk errazago meteorizatu edo higatu egingo dira besteak baino, eta honek erliebean eragina izango du.


- Harrien erresistentzia:


- Erraz higa daitezkeen harriak: Buztina, Kareharriak, Hareharriak, ...

- Harri gogorrak: Granitoa, Gneisa, Basaltoa, Kuartzita, …

Klima: Klimak bi oinarrizko faktore baldintzatzen ditu: Tenperatura eta hezetasuna


- Tenperatura


- Tenperatura altuek erreakzio kimikoak gertatzea eragiten dute giroa hezea eta ura badago, hots, meteorizazio kimikoak

- Tenperatura-aldaketa asko dagoenean erraz gertatzen dira meteorizazio mekanikoak


- Hezetasuna


- Giro hezeetan meteorizazio kimikoko erreakzioak gertatzen dira.

- Giro hezeetan eta beroetan meteorizazio kimikoa eta biologikoa gertatzen dira.

- Giro lehorretan eta hotzetan meteorizazio mekanikoa gertatzen da.


Topografia: Grabitatea Eragile Geologikoen Energia-Iturri Garrantzitsua


Haizea: Motak. Higadura, Garraio eta Sedimentazioa


- Higadura

Deflazioa: Haizeak hare partikulak garraiatzea. Urradura eolikoa / korrosioa: Haizeak garraiatutako hare aleek harrien kontra jo eta higadura eragiten dute. Harriak desgastatu egiten dituzte.


- Garraioa

Materialik meheenak garraiatzeko ahalmen handia du. Adibidez, Buztin partikulak garraia ditzake. Izan ere, oso gora eraman ditzake partikula horiek, eta lurrera erori aurretik, milaka kilometro egin ditzakete.


- Sedimentazioa

Dunak: Hareen metaketak.

Erg: Hareazko basamortua.

Reg: Harri-eremua, deflazioek sortutakoa.

Loess: Hautsen metaketak.

Entradas relacionadas: