Erliebe Unitate Morfoestrukturalak: Goi-Lautada eta Inguruko Mendiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,81 KB
Erliebe Unitate Morfoestruktural Handiak
Goi-Lautada
600-800m-ko altueran. Aro Primarioan sortu, Tertziarioan deformatu eta suntsitu zen alpetar orogenesian.
Antzinako Zokalo Paleozoikoa
Material silizeo primarioak agerian daude: granitoa, arbela eta kuartzita. Erliebea penilautadek osatzen dute eta bertan harri gogorragoek eratutako uharte-mendiak ageri dira.
Barruko Mendilerroak
Tertziarioan sortu. Harri primarioak daude (granitoa, arbela, gneisa) eta forma biribilduak eta tontor lauak dituzte. Mendikate Zentrala garaiagoa da eta goi-lautada erditik zatitzen du. Toledoko Mendiak baxuagoak dira eta hego goi-lautada bitan zatitzen dute.
Barruko Arro Sedimentarioak
Tertziarioan, materialak horizontalean kokatu ziren, beheko aldean estratu biguna, goian gogorrak. Paramoak kareharrizko estratu gogorrek eratutako azalera estruktural lau eta garaiak dira. Ibaien higadurak U itxurako haranak sortu ditu. Landazabalak modu leunean uhindutako eta ibaiek zeharkatutako lautada baxuak dira. Buztinal eta mangak azaleratzen dira. Mendixkak ohikoak dira.
Ipar goi-lautadako arroa garaiagoa eta uniformeagoa da (88-850m).
Hego goi-lautadako arroa baxuagoa da (500-700m).
Goi-Lautadaren Inguruko Mendiak
a) Galiziako eta Leoneko mendigunea
Tertziarioan sortu. Goi-lautadaren zokaloko ipar-mendebaldeko angelua alpetar orogenesian altxatzean, material paleozoikoak dira. Segundera, Cabrera, Los Ancales dira.
b) Kantabriar mendikateak
Bi sektore:
Mendebaldeko sektorea, Asturiaseko mendigunea
Tertziarioan sortu. GLko zokaloaren sektore hau alpetar orogenesian altxatu zelako, materialak paleozoikoak. Erliebe appalachea sortu da. Ekialdeko muturrean kareharri primario ugari daude, horiek Picos de Europa eratzen dute.
Mendikatearen erdialdeko sektorea, Kantabriar mendia
Tertziarioan sortu itsasoak GLren ertzean jailkitako material sekundarioak tolestean. Batez ere, materiala kareharria da.
c) Iberiar mendikatea
Mendikate ertaina da, tertziarioan sortu itsasoak GLren zokaloko ekialdeko ertzean jailkitako material sekundarioak tolestean. Materiala kareharria. Sektore batzuetan harri paleozoikoak eta harri buztintsuak. IMendikatearen egituran, bi sektore:
Iparraldean, mendikate altuenak (Urbion mendiak), mendilerroak (Demanda, Moncayo).
Soriaren hego-ekialdetik, IMendikatea bi adarretan zatitzen da: barruko adarra eta kanpokoa. Bien artean fosa tektonikoa dago, material tertziarioz beteta.
d) Sierra Morena
Ez da mendikatea berez, GL eta Guadalquivir harana banatzen dituen maila bortitza da. Faila erraldoi modura interpretatu da. Tertziarioan sortu. Harri paleozoikoa nagusi. Mendilerroak (Madrona, Pedroches, Aracena).