Erliebe motak, klima eta erakundeak: glosario geografikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,42 KB

Erliebe motak

Mendigune zaharra

Aro paleozoikoan Hertziniar orogeniak sortutako erliebea, higadurarengatik aldaketa handia jasan duten materialez osatua (kuartzita, granitoa, arbela...). Alpetar orogeniak, Aro Tertziarioan, altxatu eta gaztetu zuena. Adibidez: Leongo mendiak, Sistema Zentrala.

Tolestura mendikatea

Mendikate gazteak dira, Aro tertziarioan Orogenia Alpetarraren mugimendu orogenikoek sortutakoak, geosinklinal batean. Sekundarioan zehar pilatutako sedimentuak (malguak) tolestatzean. Material plastikoak izaten dira eta sinklinalak eta antiklinalak dituzte.

Jalkitze arroa/Arro sedimentarioa

Bardeak zonalde hondoratua (gainazaleko bloke bat hondoratzeagatik), inguruko erliebeetatik higadurak sortutako sedimentoz betetzen doana. Higatutako, garraiatutako eta metatutako materialez osaturiko esparrua da eta hareharria, ikatza, buztina eta igeltsua dira ohikoenak.

Padura

Lur behere eta lokaztua, itsasaldietan itsasoko urak edo ibai-hazialdietan ibaiko urak estaltzen duena. Behe badietan sortzen dira eta zeharkatzen dituzten ibaiek eta itsasoek jalkitako sedimentuez betetzen dira.

Klima eta landaredia

Desertifikazioa edo basamortutzea

Kausa desberdinengatik (higadura, landarediaren desagertzea eta giza eragin kaltegarriak) toki bat basamortu-ezaugarriak izatera eramaten duen prozesua. Faktore garrantzitsuena basoen gutxitzea edo desagerpena da. Penintsulan basamortutze prozesua handia da, bereziki hego-ekialdean eta Ebroko haranean.

Modelatu karstikoa (Karst erliebea)

Kareharrizko inguruetan aurkitzen dugu. Aro sekundarioko sedimentuak dauden lekuetan tokatzen ditugu, gero Aro tertziarioan Alpetar orogeniaren ondorioz tolestu egin zirenak. Kareharria kaltzio-karbonato proportzio handia duen harri sedimentarioa da, eta erraz disolbatzen da gas karbonikoz kargatutako uretan (euria). Erliebe-forma nagusiak hauek dira:

  • Lapiazak: arrakalez osatutako ingurua.
  • Arroilak (kainoiak): horma malkartsuek inguratutako haran estu eta sakonak.
  • Poljeak: hondo horizontaleko sakonuneak.
  • Dolinak: ura geratzen den lekuetan eratutako barrunbeak.
  • Lur azpiko formak: kobak eta leizeak.

Kareharria

Arestian aipatu denez, kaltzio-karbonato proportzio handia duen harri sedimentarioa da. Bestetik, konposatu kimiko hau erraz disolbatzen da gas karbonikoz kargatutako uretan, honela, uraren erasoak eragin nabarmena du kareharria higatu eta modelatu egiten baita disoluzioaren ondorioz.

Föhen efektua

Aire masek akzidente orografiko bat zeharkatzerakoan igo behar dute, hori dela eta hoztu egiten dira eta prezipitazioak haizealdean (barlovento) botatzen dituzte. Tontorretik pasatzerakoan haize hori haizebetarantz (sotavento) pasatzen da sikua eta berotua (prozesu adiabatikoa).

Akzio gunea (Borraska eta antizikloia)

Akzio guneak motelki mugitzen diren presio altuen (antizikloiak) edo baxuen (behe presioak) sistema handiak dira. Akzio guneak eguraldi mota ezberdinen arduradunak dira.

Antizikloia (goi presioa)

Inguruetakoa baino presio handiagoa (1013 milibaretik gora) duen eskualde atmosferikoa da. Airea erlojuaren orratzen norabide berean mugitzen da ipar-hemisferioan. Egonkortasuna eta eguraldi ona ekarri ohi du.

Borraska (behe presioa)

Depresioa edo zikloia presio handiko guneek inguratuta dagoen presio txikiko gunea da. Normalean 1013 milibaretik behera duen presio gunea da eta haizea bere inguruan biraka dabil, erlojuaren orratzen kontrako norantzan. Atmosferaren goiko geruzetarantz jotzen du. Gori ezegonkorra ekarri ohi du, hodeitsua eta euritsua sarri askotan, Fronte Polarrarekin datorrena. Depresioek, batez ere, kontinenteen mendebaldeko fatxadan izaten dute eragina.

Hidrografia

Ibai arroa

Ibai batek elikatzen duen espazio geografikoa da, ibai horretara espazio geografiko horren ibai eta errekatxo guztiek euren ura eramaten dute. Beste modu batean esanda, ibai batek bere sare hidrografikoarekin, prezipitazioen uraz drainatzen duen espazio geografikoa.

Uren banalerroa

Ibai arroak mugatzen dituen gailur garrantzitsuenetik pasatzen den uztezko marra da, arro horiek bereiztuz. Gailur horietan erortzen diren prezipitazioak, batzuk arro batera joango dira, beste batzuk kontrako isurialdera, beste arrora.

Landaretza potentziala

Lurralde baten gizakiaren inolako jarduerarik gabe garatutako landaretzari esaten zaio. Landaretza potentzial hori, funtsean, klimagatik baldintzatuta dago, batez ere prezipitazioen eta tenperaturen erregimenagatik, eta bigarren lekuan lurzoruaren ezaugarriengatik.

Erakundeak

Europar Batasuna

Europar Batasuna (EB) Europako 27 estatuek osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da. 1993an sortu zen. Estatuz kanpoko erakunde bat da, eta bere estatu-kideen arteko lotura ekonomikoa eta lankidetza sendotzeaz gain, bere helburua politikoa eta soziala ere bada.

Autonomia erkidegoa

Espainiako antolamendu konstituzionalaren barnean dagoen lurralde-entitatea. Estatuaren banaketa administratiboa.

Erromako Ituna

1957. urtean sinatutako EB-ren bi hitzarmenetako bat da. Lehenak Europar Amankomuneko Merkatua ezarri zuen eta bigarrenak Energia Atomikoaren Europar Elkartea sortu zuen. Herrialde sinatzaileak hauexek izan ziren: Mendebaldeko Alemania, Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburgo eta Herbeherak. Europan, lehenengo nazioz gaindiko erakundeak izan ziren.

Entradas relacionadas: