Erlazio Funtzioa eta Nerbio Sistema: Gida Osoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,44 KB
Erlazio Funtzioa
Erlazio funtzioari esker, informazioa hautematen dugu, bai gorputz barrukoa bai kanpokoa, informazio hori aztertzen dugu eta erantzun egokia prestatzen dugu. Faseak dira:
- Informazioa hautematea: zentzumen organoen bidez informazioa jasotzea: errezeptoreak edo hartzaileak. Zentzumenak aipatzen dira: entzumena, dastamena, usaimena, ukimena eta ikusmena. Baina badira argia, beroa, hotza, oreka… hautematen duten zentzumenak ere.
- Informazioa aztertzea: hautemandako estimuluak nerbio-sistemara iristen dira. Bertan informazioa aztertu eta osatzen da erreakzioa edo erantzuna.
- Erantzutea: Erantzunak edo erreakzioak lokomozio-aparatuaren edo sistema endokrinoaren zereginak dira, mugimendua edo organoen funtzionamendua erregulatzeko.
Gizakiaren Erlazioa eta Koordinazioa
Animalien osagaiek elkarrekin funtzionatzeko bi sistema dira garrantzitsuak: nerbio-sistema eta sistema endokrinoa.
Nerbio-sistemak kanpoko estimuluak jasotzen ditu, errezeptoreen edo sentimen-hartzaileen bidez (argi, bero, presio…), nerbio-bukaerak kitzikatuz. Nerbioek beren nerbio-zentroei ematen diete estimulu horien berri eta zentroetan estimulu horiek prozesatu eta erantzuna organo motorretara (muskuluetara) edo guruinetara bidaltzen dute. Sistema neuro-hormonala osatzen da, baina kasuaren arabera, nerbio-sistemak bakarka lan egin dezake. Erantzunak era askotakoak dira: mugimenduak, erreakzio kimikoak, jarioak …
Nerbio Sistema
Nerbio sistemaren oinarrizko osagaia neurona da:
- estimuluak jaso eta koordinazio zentroetara igorri;
- koordinazio zentroetatik jasotako erantzunak eta aginduak dagokien lekura bidali.
Neuronak hari finetan elkartzen dira, nerbio izenekoak, seinaleak garraiatzen dituztenak.
Ugaztunen nerbio-sistema osatzen da:
- nerbio-sistema zentrala: entzefaloak eta bizkarrezur muina;
- nerbio-sistema periferikoa.
Neuronaren Osagaiak
a.- Zelula gorputza: Bertan nukleoa dago, bai eta zelulako organulu gehienak ere.
b.- Dendritak: Zelula gorputzaren luzapen labur eta oso adarkatuak dira.
c.- Axoia: Zelularen gorputzetik abiatzen den luzapen luzea da. Zenbaitetan, bere muturraren bukaeran adarkatzen da. Neurona batzuen axoia mielina deritzon substantzia batez estalita dago: isolatzailea eta nerbio bulkada errazten duena.
Glia Zelulak
Glia zelulak neuronen artean daude tartekatuta. Glia zelula nagusiak astrozitoak eta Schwann zelulak dira.
Neuronak babestu, isolatu edo elikatzen dituzte. Astrozitoek neuronak elikatu eta Schwann zelulak neurona jakin batzuen axoian kiribiltzen dira eta mielinazko estalki isolatzailea osatzen dute.
Nerbio Bulkada
Neuronek seinaleak jaso eta igortzen dituzte. Seinaleok nerbio bulkadaren bitartez igortzen dira, neuronaren mintz plasmatikoak gertatzen diren aldaketa jakin batzuen ondorioz igorri ere. Nerbio bulkada beti noranzko batean mugitzen da. Dendrita batean sortzen da uhin elektriko gisa, neurona osoan ibiltzen da eta axoian zehar ateratzen da.
Sinapsia eta Neurotransmisoreak
Neuronek ez dute elkar ikutzen eta sinapsia deitzen zaion bereizketa-eremu bat dago haien artean. Sinapsiak, gehienetan, neuronaren axoiaren azken adarren eta beste neurona baten dendriten edo zelula-gorputzaren artean daude.
Neurotransmisoreak esaten zaien substantzia kimikoen bidez igortzen da nerbio bulkada sinapsian zehar. Nerbio bulkada axoiaren muturrera iristen denean, neurotransmisoreak eremu sinaptikoan askatzen dira. Han, hurrengo neuronaren dendritaren edo zelula gorputzaren mintzari lotzen zaizkio, eta horren ondorioz, azken neurona horrek beste nerbio-bulkada bat abiarazten du.
Beste zelulak ez bezala, neurona helduak ez dira bikoizten eta hondatu egiten dira istripuen edo substantzia kimikoen ondorioz.
Zientzilariak etengabe ari dira ikertzen nerbio sistemaren gaixotasunak, berak egiten dituen prozesuak: ikastea… neuronen arteko konexio berriak nola egiten diren.