Erlatibismo morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,82 KB

Erlatibismo morala

Erlatibismo moralaren jatorria aspaldikoa da; Grezian sortu zen eta sofistak izan zituen aitzindari, ondorioztatu zuten ezinezkoa zela irizpide moral unibertsalak aurkitzea. Giza talde bakoitzak bere ohitura eta tradizioak dituela abiapuntu hartuta, bai eta pertsona bakoitzak bere iritzi moralak dituela ere, erlatibismoak ondorioztatzen du balio eta arau moral guztiak dagozkiela talderen bati, edo banako bakoitzari ezin dugula balio unibertsala duen printzipio moralik lortu. Etnozentrismoak dio ezinezkoa dela aukera baten ontasuna justifikatzea hizketakide edozein gizaki izanik. Etnozentristaren arabera, gure bizimolde berekoei baino ezin diegu erabaki justifikatu, haiek baino ezin baitute ulertu.


Hauek dira erlatibismoaren kontrazko zenbait argudio:

-Bai gizatalde baten, bai banako baten sinesmen eta praktikak moralki okerrak izan daitezke.

-Erlatibismoa zuzen balego, ez genuke norbera bizi den gizartearen indarrean dagoen kode morala kritikatzeko modurik izango.

-Erlatibismoa eta aurrebide morala bateraezinak dira. Ikusmolde horren arabera aldaketak sor lirateke, baina ez aurrerabide.

-Erlatibismo moralak benetan direna baino askoz handiagotzat ditu gizarte bateko eta besteko balio moralen arteko aldeak.


Morala, zuzenbidea eta erlijioa

Nahastea komeni ez zaigun esparruak dira esparru morala, juridikoa eta erlijiozkoa.


Antzekotasunak

Hiru esparruetan daude arauak, hots, aginduzko esakuneak; errealitatea deskribatu ez, baizik eta jokamoldeak agintzen dituzten esakuneak: Hiru esparruetan aurresuposatzen da pertsonek aukeramena dutela. Zenbait aginduzko eduki hiru esparruetan errepikatzen da.


Aldeak

Gainerakoan, bai moralak, bai zuzenbideak, bai erlijioak, bakoitzak bere modura zuzentzen dituzte gure jarrerak. Gainera, ez dira aginduzko eduki guztiak errepikatzen aztertzen ari garen hiru esparruetan. Moralak ekintza bideratzen duenean, xede ditu bai norberaren zoriontasuna, bai gizarte-justizia. Zuzenbideak ekintza zuzentzen du ordena publikoaren ikuspuntutik; horretarako baliatzen ditu estatuaren aginpearen zilegitasuna eta estatu horrek osoz aplika diezagukeen zigorraren mehatxua. Erlijioak ekintza zuzentzen du sinestunaren jarrera liburu santuetan oinarritzen den federa egokitzeko.


Eduki Moralak

Nire erabakia justifikatzen duten printzipioak, balioak, arauak eta bizi ereduak dira eduki moralak.
Erabaki horietako bakoitzak erreferente moral-sorta bat du atzean; hots, nire ekintza justifikatzen duten printzipioak, balioak, arauak eta bizi ereduak.



Entradas relacionadas: