Erizaintzaren eta Osasun Sistemaren Gida Osoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,79 KB
Erizaintzaren Eboluzio Historikoa
Nork eta non egiten zuen gaixoen arreta historiako aro desberdinetan?
- Historiaurrean: emakumeak.
- Antzinaroan: Egipto, zibilizazio grekoa eta Erroma. Medikuak eta emaginak.
- Erdi Aroan: Monastegietan. Medikuak eta erizainak.
- Aro Modernoan: Ospitale eta elizetan. Erizainak, emaginak eta odol-ateratzaileak.
- Aro Garaikidean: Alemanian. Florence Nightingale. Erizainak.
Zeintzuk izan ziren erromatarrek osasun eremura egindako ekarpenak?
Grekoen ezaugarriak aprobetxatu eta jarraitu zituzten, osasun publikoa bultzatu zuten (hirietara ubideak eraman zituzten) eta ospitale militarrak sortu zituzten.
Zein zen ospitaleen funtzioa Aro Modernoan?
Gaixoak zaintzea, erizainen prestakuntza eta medikuntza unibertsitarioaren prestakuntza jasotzen zituzten.
Nor da Florence Nightingale? Zer egin zuen?
Erizain profesional eta ez-erlijiosoaren figura sortu zuen (1836). Erizainen prestakuntza arautua ezarri zuen, lehen eskola sortuz. Alemanian higiene eta nutrizioari buruzko prestakuntza jaso zuen (1860). Lehen eskola sortu zuen eta 1863an Gurutze Gorriaren sorreran parte hartu zuen. Gaur egungo erizaintzaren oinarriak finkatu zituen.
Nola aldatzen dira ospitaleak XIX. mendearen amaieran?
Baliabiderik gabeko pertsonentzako aterpe izatetik (gaixoentzako), arreta sanitarioa emateko zentro espezializatu bihurtu ziren, gero eta baliabide material gehiago eta gero eta kalifikazio hobea zuten mediku eta erizaintzako profesionalekin.
Erizaintzaren inguruko Legediaren Eboluzioa Espainian
XX. mendearen hasieran nork betetzen zuen erizaintza arloa?
Praktikanteek, emaginek eta zaintzaile edo erizainek (emakumezkoak ziren).
Noiz sortu zen Laguntzaile Tekniko Sanitarioaren figura?
1952an.
Zer da DUE? Noiz sortu zen?
“Diplomado Universitario en Enfermería” (DUE) 1977an sortu zen.
2010. urtetik aurrera nolako titulazioa da Erizaintzakoa?
Gradu Unibertsitarioa, 4 urteko prestakuntzarekin.
Zein urtetan onartzen da ofizialki Erizaintzako Zaintza Osagarriak Lanbide Heziketako Erdi Mailako ziklo moduan?
1995ean.
Erizaintzaren Arreta Prozesua (PAE)
Kasu praktikoa:
Traumatologiako solairuan larrialdietatik etorri berri den paziente bat dugu. 85 urteko gizona da. Behaketa eta elkarrizketaren ondoren, hauek dira jaso ditugun datuak:
- Eskuineko aldakaren haustura du, ohetik ezin da altxatu.
- Kontziente dago, bai denbora bai espazio aldetik orientatuta, kolaborazio eskasa du.
- Itxura: ilea zikina, azala zikina eta azazkal luzeak.
- Jangartsu (jateko gogorik ez), hortzak egoera txarrean, kontrol fekala, aldizkako gernu-inkontinentzia.
- Tristura handia. Emaztearen heriotzatik bakarrik bizi da, nahiz eta seme-alabek maiz bisitatzen duten.
Paziente honen beharrizanak zehaztu itzazu. Horretarako, jarraian duzun fitxa bete. Ondoren, fase bakoitzean emango diren urratsak zehaztu.
Osasun Sistema
Pertsonen, kolektibitateen eta ingurunearen osasuna sustatzea, babestea eta berreskuratzea du helburu.
Osatzen dute:
- Erakundeak
- Ekipamendua
- Lankidegoa
Sistema sanitario horri “Sistema Nacional de Salud” deritzo, eta estatuak koordinatzen dituen autonomia-erkidegoetako Osasun Zerbitzuek osatzen dute.
Estatu espainiarreko osasun sistemaren historia (Sistema sanitarioaren hastapenak)
1900etik aurrera, sektore desberdinetako aseguruak sortzen dira.
1919an INP (Instituto Nacional de Previsión) sortu zen, aseguru guztien kudeaketaz arduratzen zena.
1942an “Ley del Seguro Obligatorio de Enfermedad (SOE)” izenekoa onartu zen, langile eta pentsiodun guztiak eta beren familiak babesten zituena.
1974an, “Ley General de Seguridad Social” onartu zen, ondorengo ezaugarri hauek zituena: mediku, pediatra eta ginekologoaren hautaketa librea, osasun-erakundeen interkonektibitatea, teknologia, ospitale handietan inbertsioak...
Osasun Sistema Motak
1. Eredu liberala edo merkatu librearena
Ezaugarriak:
- Osasuna kontsumo-gaia da.
- Kudeaketa orokorra zerbitzuagatik ordaintzea da.
- Eskaintza-eskaera legean oinarritzen da.
- Estatuaren ekarpena osasun-arretan eskasa da.
- Estatuak eskaintzen duen arreta apurraren onuradunak honako hauek izango dira: txiroak eta baliabide gutxiko pertsonak urgentzia kasuetan; amak eta haurrak. Adibidez: Estatu Batuak.
2. Eredu sozialista
Ezaugarriak:
- Estatuak finantzatzen du osasun sistema bere osotasunean.
- Doako estaldura unibertsala eskaintzen du.
- Berdina da populazio osoarentzat. Adibidez: Kuba.
3. Eredu mistoak (osasun publikoa eta pribatua elkarrekin bizi dira)
3.1 Bismarck eredua:
Estatua da osasun-autoritatea, berdina da populazio osoarentzat, osasun-prestazioak bermatzen ditu kuoten ordainetan. Adibidez: Frantzia.
3.2 Beveridge eredua:
Estatuak osasun publikoa finantzatzen du, berdina da populazio osoarentzat. Adibidez: Espainia, Portugal.
Osasun Sistemaren Finantziazioa
Autonomia-erkidegoen esku dago.
Zergen bidez lortzen dute dirua.
BEZ, PFEZ, hidrokarburoen gaineko zerga, alkohola eta tabakoarena.
Sistema Sanitarioaren Kontzeptua
Sistema sanitarioa pertsona, talde eta ingurumenaren osasuna sustatzeko, babesteko eta berreskuratzeko erabiltzen diren instituzioen, langile espezializatuen eta ekipamenduaren bilduma da. Gurea Osasun Sistema Nazionala deitzen da eta autonomia-erkidegoetako Osasun Zerbitzuek osatzen dute, Estatuak koordinatzen du. Administrazio Publikoek instituzio pribatu batzuekin ere hitzarmenak dituzte zerbitzu batzuk emateko. Horregatik esaten dugu eredu mistoa dela.
INSS, INSERSO eta INSALUD
INSALUD (Instituto Nacional de la Salud / Osasun Institutu Nazionala):
Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitario publikoak kudeatzen zituen, transferentziarik gabeko erkidegoetan. Baina 2002an, INSALUD INGESA (Osasun Kudeaketarako Institutu Nazionala) bihurtu zen Ceutan eta Melillan Gizarte Segurantza kudeatzeko, izan ere, beste erkidegoetan eskumenak transferitu egin ziren. Espainiako Gobernuko Osasun eta Kontsumo Ministerioaren menpe dago.
INSS (Instituto Nacional de la Seguridad Social / Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala):
Gizarte Segurantzako prestazio ekonomikoen administrazioaz eta kudeaketaz arduratzen da: indemnizazioak, bajak, minusbaliotasunak, jubilazioa, amatasuna.
INSERSO (Instituto Nacional de Servicios Sociales / Gizarte Zerbitzuetako Institutu Nazionala):
Gizarte-zerbitzu osagarriak zuzendu eta pentsioak kudeatzen ditu. Adinekoen, ezintasunen bat duten taldeen eta populazio marginatuen prestazioen kudeaketaz arduratzen da.
Erizaintzako Laguntzailearen Zereginak eta Jarduerak
Aipatu erizaintzako laguntzailearen berezko zazpi zeregin eta egin ezin dituen hiru jarduera.
7 Zeregin:
- Gaixoak garbitzea, langile sanitario tituludunei lagunduz gaixoaren egoerak hala eskatzen duenean.
- Gaixoei pixontziak eramatea eta kentzea, horiek garbi edukitzeaz arduratuz.
- Sendaketetarako orgak eta bertako materiala garbitzea.
- Janari-orgak hartzea eta janaria banatzea.
- Gaixoei janaria zerbitzatzea, erretiluak, mahai-tresnak eta ontziak arretaz utziz eta kenduz.
- Jaten ematea beren kabuz jan ezin duten gaixoei, zaintza bereziak behar dituzten kasuetan izan ezik.
- Solairuko arropa zuria sailkatzea eta ordenatzea, arropa berriak jartzeko.
Egin ezin dituen 3 jarduera:
- Medikuei ebakuntza kirurgikoak egiten lagundu.
- Medikuari zuzenean lagundu kanpoko kontsultetan.
- Sendagairen bat ez den beste edozein tratamendu eman.