Eremu Magnetikoak eta Indarrak: Lorentzen Legea eta Tresnak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,63 KB

Lorentzen Indarra eta Partikulen Higidura

v eta B bektoreek angelu bat sortzen dutenean, ibilbidea ez da laua izango. v abiadura-bektorea bi osagaitan banatuko dugu.

Lorentzen legearen arabera, abiaduraren osagai normalak zirkulua eginaraziko dio eta osagai tangentzialak eremu magnetikoaren norabidean eta norantzan mugiaraziko du.

Masa-espektrometroa

Bainbridgeren espektrometroa masa ezberdineko ioiak bereizten dituen aparatua da. Masa-espektrometroa tresna ezin egokiagoa da elementu kimiko jakin baten isotopoen existentzia determinatzeko eta baita isotopoek naturan duten ugaritasuna neurtzeko ere.

Ziklotroia

Ziklotroiak "D" letra izeneko bi ontzi metaliko erdizirkular (D1 eta D2) ditu, B eremu magnetiko uniformearekiko perpendikularki jarrita daudenak. Ziklotroiaren funtzionamenduaren funtsa honetan datza: B eremu magnetiko uniformean v abiaduraz higitzen ari den q kargaren ibilbidea zirkunferentzia bat da.

Indar Magnetikoa Eroale Linealetan

Korronte-elementu bat higitzen ari diren kargen multzoa da. Elementu hori eremu magnetiko baten barruan dagoenean indar bat jasaten du; eremu magnetikoak korrontea osatzen duten kargei egindako Lorentzen indar guztien erresultantea da indar hori. Bere adierazpena:

  • Modulua: ...
  • Norabidea: eremuarekiko eta hariarekiko perpendikularra.
  • Noranzkoa: torlojuaren arauaren arabera, l-tik B-ra.

Korronte Elektrikoen Arteko Indarrak

Indarren zergatia eta Biot-Savarten legea

Mugitzen ari den karga batek eremu magnetiko bat sortzen du, kargaren balioaren, abiaduraren eta distantziaren menpekoa dena (Biot-Savarten legea). Korronte elektriko batek ere eremu magnetiko bat sortzen du, korrontea higitzen ari diren karga elektrikoen multzoa baita. Bestalde, eremu magnetiko batek, higitzen ari den beste karga baten gainean indar jakin bat eragiten du, Fm edo Lorentzen indarra. Eremu magnetikoaren barruan korronte-elementu bat dagoenean, eremuak indar magnetikoa eragiten dio korronteari, higitzen ari diren karga-multzoa baita korronte hori.

Korronte paraleloen eta antiparaleloen arteko indarrak

Noranzko bereko bi korronte daudenean erakarpen-indarrak sortzen dira, eta aurkako noranzko bi korronte daudenean, aldaratze-indarrak.

Entradas relacionadas: