Eremu grabitatorioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,58 KB

Kepler izeneko astronomo alemanak planeten higiduren legeak ondorioztatu zituen 1600. Eta 1620. Urteen bitartean.

1 legea

Planeta guztiak orbita eliptikoetan higitzen dira, eta Eguzkia elipsearen fokuetako batean dago.

2. Legea

Planeta eta Eguzkia lotzen dituen lerro zuzenak azalera berdinak zapaltzen ditu denbora-tarte berdinetan. Lege hau ondorioztatzen da planeten momentu angeluarraren modulua kontserbatu egiten delako.

3. Legea

Planeta baten higiduraren periodoaren karratua zuzenki proportzionala da planetatik Eguzkiraino dagoen batez besteko distantziaren kuboarekiko

. T2=CR3


Newtonen legea


Bi partikula materialek elkar erakarri egiten duten, bere masen biderkaduraren zuzenki proportzionala eta beren arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala den indar batez.

Indar grabitatorioen ezaugarriak


-Indar-bektorearen norabide eta noranzkoa bi masak elkartzen dituen zuzenarena da. Indarraren adierazpenean ageri den minus zeinuak adierazten duenez, F12 eta u1 bektoreek elkarren aurkako noranzkoak dituzte. Hau da, indar grabitatorioak beti dira erakarleak.
-

Distantziarako indarrak dira

Hots, urrunera eragiten dutenak. Ez da beharrezkoa inolako ingurune materialik masen artean. -Beti ageri dira binaka. Bi indarrak modulu berekoak eta norabide berekoak dira, baina aurkako noranzkokoak. Akzio- eta erreakzio-indarrak dira: F12=-F21 -Grabitazio unibertsalaren konstantearen, G, balio izugarri txikia denez, erakarpen-indarra hautemanezina da, bi masetako bat ikaragarri handia izan ezean.

Eremua:


espazioaren benetako edo irudizko perturbazioa da, eta puntu bakoitzarimagnitude baten balioa esleituz zehatz daiteke.

Indar eremuak:

espazioko eskualde batean indar-eremu bat dago, baldin etaeskualde horretan probako gorputz bat jartzean gorputz horrek indar bat jasaten badu.

Eremu grabitatorioa

Gorputz batek, masa duelako, bere bere inguruko espazioan sortzen duen perturbazioari eremu grabitatorioa deritzo. Espazioko eskualde horretan kokatutako beste edozein masak elkarrekintza du eremuarekin eta indar grabitatorioa jasaten du. Espazioko puntu bateko eremu grabitatorioaren intentsitatea (g), berriz, puntu horretan kokaturiko masa-unitetaeak jasango lukeen indarra da.

Masa puntual baten eremu grabitatorioak honako propietate hauek ditu:-Erradiala  da  eta  distantziaren  karratuaren  arabera  txikiagotzen  da. 

Eremu

Grabitatorioa eremu zentrala da. - g bektorea beti da eremua sortzen duen partikularanzkoa. Hau da, indar grabitatorioak beti dira erakarleak.

Lurraren eremu grabitatorioalurrak bere inguruko espazioan eragiten duen asalduraedo perturbazioa da, masa izate hutsagatik eragiten duena.



Fuerzas/Ley de gravitación universal:


Ecuacion  ó Ecuacion ||| EcuacionIntensidad de campo: Ecuacion
 ||| Ecuacion Energía potencial (2 puntos):
Ecuacion ||| Ecuacion Potencial (1 punto):
||| EcuacionTeorema de Gauss: Ecuacion
 

Velocidad de escape:Tercera ley de Kepler:

Trabajo para poner en orbita un satelite:


Entradas relacionadas: