Erditze goiztiarra eta garapen kognitiboa: Gakoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,53 KB

Erditze goiztiarra eta heldu gabeko erditzea

Erditze goiztiarra: Haurdunaldiko 28. eta 29. asteen artean gertatzen diren erditzeak dira. Erditzeen % 5-10 inguru izaten dira. Erditze honetan haurra hiltzeko arrisku handiagoa dago; sistemak heldu gabe daudenez, gaixotasunak izateko aukera dute edota garuneko odoljarioak izateko arriskua. Jaioko den haurtxoarentzat amaren umetokian jarraitzea jaiotzea baino arriskutsuagoa dela uste badute, erditzea eragindakoa izan daiteke.

Heldu gabeko erditzea: Haurra haurdunaldiko 20-28. asteetan jaiotzeari esaten zaio. Haurtxoak, seguruena, ez dira bi kilo pisatzera iristen; beraz, inkubagailuan igaro behar izaten dute denbora bat. Erditze goiztiarren ondorio berberak izaten dituzte hazkunderako.

Ondorioak eta jarraipena

Erditzea haurdunaldiko 20. astea igaro baino lehen gertatzen bada, nekez izango du haurtxoak bizirik irauteko aukera, eta abortua izango da. Haur goiztiarren garuneko eremu batzuk txikiagoak direla ikusi da; jaio eta zortzi urtera oraindik garuneko kortexaren hainbat eremu haur arruntek baino txikiagoak dituztela ikusi da.

Adi egon behar gara: behaketa zorrotza eta erregistroak objektiboki egin behar dira, baina interpretazioak eta diagnostikoak inoiz ere ez. Ondorio ohikoenak defizit motorrak, ikusmen-defizitak edota entzumen-galerak dira. Ikasketetan, hizkuntzetan, matematiketan edota gatazkak konpontzeko momentuan zailtasunak izaten dituzte. Hauen jarraipena funtsezkoa da.

Hazkundearen iraupena eta gaitasun kognitiboak

Korrelazioa dago hazkunde-iraupena eta maila kognitibo eta gaitasun konplexuen artean. Preprogramatuta gaude gure hazkundea hain luzea izateko. Gure hazkunde-etapa hain luzea ez balitz, ez ginateke goi-mailako gaitasunetara iritsiko. Goi-mailako gaitasun hauek animalietatik desberdintzen gaituzte.

Esan daiteke gizakia bere kategoriako animalia-espezie bakarra dela, jaiotzen denean oraindik heldu gabe dago, babesik gabe dago ingurunean eta autonomia lorpen txikiekin autonomo izatea lortu arte, norbaitek bere ardura izan behar du eta bere beharrak ase behar ditu.

Osasun-faktoreak eta garapena

Giza biologia

Gizakiak, herentzia biologiari esker, hornidura genetiko jakin bat jasotzen du gurasoengandik, bere gorpuzkeran eta nortasunean eragina duena. Arrazoi exogenoengatik (kanpokoak) ez balitz, gizaki bakoitzak bizi-aukera jakin bat izango luke eta bere bizitzaren azkenera ia erabat osasuntsu iritsi beharko luke; hala ere, gizakiok ahalmen berezia dugu gure ingurura egokitzeko, eta inguruneak ere mugatzen gaitu.

Bizi-estiloak eta ingurunea

Osasun fisikoa eta psikikoa eta hauei lotutako bizi-kalitatea ez datoz guztiz geneetan grabatuta; pertsona bakoitzaren uneko eta iraganeko portaeren araberakoa izaten da. Haur baten garunaren % 50 genetikoki zedarrituta dago, beste % 50 ingurunearen arabera garatuko da. Hau da, dena ez dago genetikoki idatzita; jaio ondoren egongo den inguruneak garrantzi handia du: familiak, ohiturak edota elikadurak (bai, elikadura ere ingurunea da).

Esan dezakegu jaio eta hil artean gure neurona-kopurua ez dela handitzen, baina garunaren pisua bai. Haurra jaiotzen denean bere garunak gerora pisatuko duenaren % 23 pisatuko du; 0 eta 6-8 urte bitartean % 80a, nerabezaroa falta delako, hor % 100a pisatuko du. Garunak plastizitate handiena 0 eta 6 urte bitartean dauka. Plastizitate neuronala gerta dadin, sinapsia eta mielinizazioa beharrezko oinarriak dira eta hauek inguruneko estimuluen mende daude.

Entradas relacionadas: