Erdialdeko euskararen fonetika, morfologia eta lexikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,75 KB

Fonetika


Bokalak

Diptongoak eta hiatoak

Diptongoak (laburpena) eta hiatoak:

au = a (nauzu, nazu, aurkitu, arkitu); aa = ea / ie / ia (alabea, alabie, alabia)

ai = a (zait, zat); ea = ia eta oa = ua (semia, besua)

au = ab, eu = eb, ia = iya eta ua = uba (iturrya, buruba)

gaua–gaba hauek: abek, euri–ebi, euli–elbi.

Bokal txandakatzeak

e → a adibidez (baserri, basarri), (ederra, edarra)

e → i batzuetan (eseri, isiri), (ageri, agiri)

Kontsonanteak

Txustukariak

Ez dira erdialde osoan ahoskatzen (gehienetan s eta z ez dira bereizten).

Hasperena

Ez dago beti hasperenik. Hitz batzuetan bakarrik aurkitzen da: ago (aho), legortu (lehortu), iges (ihes)...

Patalizazioa edo bustidura

Patalizazio automatikoa:

  • in = ñ eta il = ll (eremu osoan egiten da). Adibidez: baina / baña, maila / malla.

  • s = x eta ts = tx (i eta beste bokal artean daudenean). Adibidez: isilik / ixilik, itsu / itxu.

  • it = tt (bakarrik leku konkretu batzuetan). Adibidez: ditu / dittu.

Beste fenomeno batzuk

Kontsonante txandaketak
  • d → r; edo → ero, edan → eran.

  • f → p; adibidez: afari → apari, Nafarroa → Naparroa.

J-ren ahoskera

"J" gaztelania moduan ahoskatzen da (erdialdean): jakin, jan, jo, josi…

Bokalarteko r eta g desagertzea

r eta g desagertzen dira: eraman → eaman; ari → ai; egin → ein...


Morfologia

Singularra eta plurala ez dira beti bereizten. Adibidez: sg: "Gizonak egin du" — pl: "Gizonak egin dute".

-ik eta -rik amaiera duten atzizkiak (nondik, norengatik) erdialdeko hizkeretan -ikan bihurtzen dira.

Menditikan ibili dira → Menditik.

Zuregatikan egin dut → Zuregatik.

Nekaturikan → Nekaturik.

Norantz: -(r)aka atzizkia erabiltzen da. Adibidez: Aurreraka joan da.

Zertaz eta norekin erabiltzeko joera dago. Adibidez: Etxia egurrakin egin du.

-a itsatsia askotan kentzen da → Ez daukat giltzik.

Aditzak

2. pertsonako plurala morfema -zute izaten da batzuetan → duzute (duzue).

Aginteran, ahalera eta subjuntiboan aditz partizipioa erabiltzen da → Etorri zaitez.

"Joan" aditzak forma bereziak ditu → nijoa (noa), dijoa (doa)...

Baldintzan, batzuetan hasieran -ke- eta beste batzuetan amaieran -n sartzen da.

Adibideak: Banintz → banintzake / banitzake... ; Banintz → banintza / banintzan…

Ahaleran, 'eduki/egin' egitura erabiltzen da → Badakat joatera? (joan naiteke?)


Sintaxia

  • Bai/ez galderetan "al" partikula erabiltzen da: Etorriko al zea?

  • Batzuetan perpauseko osagaien hurrenkera aldatzen da: Nola izena dezu?

Lexikoa

Aldaerak

apaiz (ez apez), bezela, bizki (biki), burni, ebi (euri), elbi (euli), eskubi (eskuin), igo (igon, igan), iltze, ipui, irentsi (iretsi), labana (nabala), osin (asun), pake (bake), parre / farra (barre), sapai (sabai), tximu (tximino), txindurri / txingurri (inurri), udara (uda).

Lexikoa (hitzen zerrenda)

apreta (espartina), aurren (lehenbiziko), babarrun (indaba), bailara (ibarra), basur (ihintza), behatz (hatz), belaze (landa), beta (astia), Erromako zubi (ostadar), eskumuinak (goraintziak), esnatu (iratzarri), faborez (mesedez), hots egin (deitu), iaio (trebea), ilbeltz (urtarrila), iritsi (heldu), isats (buztana), iskanbila (zalaparta), jator (zintzoa), jela (izotza), jipoi (astindua).

Entradas relacionadas: