Erdi Aroko Literatura eta Gizartea: Trobadoreak, Dante eta Boccaccio

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,77 KB

Erdi Aroa: Gizartea eta Kultura

Erdi Aroa: Erromatar Inperioaren amaieratik Amerikaren aurkikuntzara arteko epea izan zen. Demografikoki hiru kulturetan banatzen zen: Islama, Bizantzio eta Europa kristaua.

Erdi Aroko sistema politiko nagusia feudalismoa zen. Horretan, jaunek eta haien mendeko basailuek elkarrenganako betebeharrak zituzten. Basailuaren betebeharra leialtasun militarra eta politikoa ematea zen. Horren trukean, jaunak basailuari mantenua eman behar zion. Enperadoreak, erregeak eta printzeak ez ziren tokian tokiko jaunen gainean euren boterea ezartzeko gai. Hori zela eta, aurrez aurreko harremana nagusitu zen, elkarrenganako mesederakoak ziren eskubideak eta betebeharrak eratuz. Horrela, piramide bat osatu zen, non gailurrean erregea zegoen. Haren azpian, zehazki kokatuta, gainerako nobleak garrantziaren arabera, eta herri xehea, burges, artisau eta merkatariekin.

Erdi Aroko literatura ahoz aho transmititzen zen, eta antzerkia beti erlijioarekin lotuta zegoen.

Trobadoreak eta Juglareak: Ahozko Literatura

Trobadoreak eta Juglareak: Egile ezezagunen lanak ahoz aho errezitatzen zituzten, musikaz baliatuz. Maila sozial eta kultural altuagoko jendeen esanetara zeuden hasieran, iraganeko ekintza gogoangarriak zabalduz, baina geroago trobadoreen maitasun kantak abesten hasi ziren. Gazteluetan lan egin zuten, baina kale eta azoketan ere beraien eszenatokiak izan ziren. Hori dela eta, herri xehea asetzen saiatzen ziren; hori zen beraien helburua. Lekuan lekuko hizkuntzan mintzo ziren, hizkuntza erromaniko edo bestelakoetan, beti ere latinetik gero eta desberdinagoak ziren hizkuntzetan.

Juglariak baino jantziagoak ziren trobadoreak, eta juglareak ez bezala, ez zuten jende aurrean abesten. Beraien ideala ez zen gerlariarena ere; balioak finduago bilakatzen ari ziren, eta kortesiak prestigioa irabazi zuen gorteko bizimoduetan. Eta giro hori trobadoreek islatzen zuten.

Gorte Maitasuna: Ezaugarriak eta Eragina

Gorte Maitasuna: Trobadoreek erabili zuten gai nagusia maitasuna zen, eta poema horietan asko zabaldu zen munduan zehar maitasunaren sentikortasun berri bat: Gorte Maitasuna. Hauek ziren ezaugarriak:

  • Feudalismoari guztiz lotuta dagoen kontzeptua da, dama izaki gorena delako eta maitemindua damaren basailua delako.
  • Maitasun espirituala izaten da nagusiki, baina askotan haragizko ordainsariaren arteko sentimendu nahasiz gauzatzen denez, sentsualtasuna eta erotismoa ere azaltzen dira poesian.
  • Damak ezkonduta egoten ziren. Urrunak izaten dira, eta horrek min ematen dio poetari.
  • Trobadoreen poesian emakumearen edertasun fisikoa tipifikatua dago: azal zuria, ile horia eta begi urdinak.

Dante Alighieri: Dolce Stil Novo eta Jainkotiar Komedia

Dante: Dolce Stil Novo poesia estiloaren pertsonaia garrantzitsua da, eta bere Bizitza Berria obrari esker literatur mugimendu horrek izena hartu zuen. Florentzian jaio zen. Beatriz izeneko 9 urte besterik ez zituen neska ezagutu zuen, eta haren inguruan hainbat obra idatzi zituen. 36 urterekin, politika liskarrak zirela eta, Florentzia betiko utzi behar izan zuen. Bere liburuak prosa eta poesia tartekatzen ditu. Dantek Erdi Aroko mundu-ikuspegi kritikora egokitu zituen mundu klasikoko pentsamendua, filosofia eta kultura.

Jainkotiar Komedia: Egitura eta Gida

Jainkotiar Komedia: Bere ibilbidea hirutan banatzen da: Infernua, Purgatorioa eta Paradisua. Virgilio infernuaren gidari du Dantek, eta Purgatorioa eta handik aurrera Beatriz, emakume aingerua. Esaten zuen infernuak 9 zirkulu zituela, eta zenbat eta beherago, larrialdi handiagoan zeudela adierazten zuen.

Giovanni Boccaccio: Dekamerona eta Giza Komedia

Boccaccio: Toskanar merkatari baten semea zen. Emakume batez maiteminduta zegoen gaztetan, eta amodio hori izan zen bere obra askoren jatorria: neska hori ere maiteminduta zegoen berataz, baina desleiala izan zitzaion. Boccaccio Petrarca-ren laguna izan zen, eta berak itzuli zituen Dekameronaren hainbat ipuin latinerara. Oso idazle fina zen. Bere lan nagusien gaia maitasuna munduko eragile nagusia dela zen, adimen-argitasuna eta fortunaren eragina munduko gorabeheretan. Pertsonaiak Florentziako hamar pertsona dira, denak nobleak. Batzuk errealak eta beste batzuk asmatuak (gehienetan estereotipatuak).

Dekamerona: Egitura eta Gaiak

Dekamerona: Florentziako 10 gazte aberats eta noblek ihes egiten dute 10 egunez, eta han denbora ahalik eta egokien pasatzeko ipuinak kontatzen hasten dira. Egunero errege edo erregina bat hautatzen dute, eta batek erabakitzen du ipuinen gaia. Gai nagusia amodioa da, baina sentsualismoa eta eromena ere ukitzen ditu. Pertsonaiak gehienetan herri xehekoak izaten dira.

Entradas relacionadas: