Erdi Aroko Literatura: Boccaccio, Dante eta Narrazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,5 KB
Boccaccio eta Erdi Aroko prosazko narrazioa
Boccaccioren narrazioaren ezaugarri nagusiak
Nahiz eta lan bukolikoak ere izan, errealismoa da nagusi. Errelatu enmarkatuetan kontatutako istorioek gai bat eta errege bat izaten dute egunero. Narrazioa errealista da batzuetan; beste batzuetan, berriz, aspaldiko gaien bertsioak dira. Literaturari dagokionez, eliterari ez zaio gustatzen, baina burgesiari, aldiz, bai.
- Giroa: Garaikidea, Florentzian edo Napolin kokatua.
- Pertsonaiak: Benetakoak zein asmatuak.
- Gizarte-kritika: Ohiturak kritikatzen dira, eta zentzua zein zuhurtzia goraipatzen dira.
- Maitasuna: Sentsuala gehienetan; batzuetan eromenera darama, eta beste batzuetan, mirarira.
Erdi Aroko literatura-generoak
Mitoak, epika eta didaktika
a) Mitoak: Eddak, bertsoz eta prosaz idatziak.
b) Epika: Gesta kantak (epopeia laburrak) eta eskandinabiar sagak (prosazko epopeia laburren antzekoak). Adibidez: Errolan, Mio Cid eta Nibelungoak.
c) Didaktika:
- Adibideak (exempla): Irakaskuntza morala, erlijioaren eraginarekin.
- Fabula edo alegiak: Animalien bidezko didaktika, prosaz edo bertsoz, moralejarekin. Erdi Aroko Roman de Renart lana, ordea, ez da moralizatzailea, animaliak pertsonaiak izan arren (ironiko-sarkastikoa da).
- Apologoak: Prosazko pertsonen narrazio didaktikoa, askotan moralejarekin.
- Alegoriak: Metafora eta sinboloa testu osoan luzatzen denean; adibidez, Roman de la Rose.
- Hagiografia: Santu kristauen bizitzak, hauen ontasuna islatuz, batzuetan bildumetan jasoak.
Roman, laiak eta fabliaux-ak
Roman: Lehen nobelatzat har ditzakegu. Zaldun nobleak eta giza aristokratikoa ageri dira; esaterako, Chretien de Troyesek Arturo erregearen inguruan idatzitakoak. Hiru gai nagusi ditu: Britainiako gaia (Arturikoa), Frantziako gaia (Karlomagno eta Errolan) eta Erromako gaia (klasikoak).
Laiak: Maitasun eta zaldun-ipuin laburrak, bertsozkoak, Britainia eta Ingalaterrakoak, eragin zelta eta germanikoarekin. Sagen eranskin gisa agertzen dira.
Ironia eta errealismoa: Fabliaux-ak
Fabliaux: Bertsozko narrazioak dira, satirikoak eta barregarriak, helburu moralizatzailerik gabeak. Boccaccioren garaia baino lehen, mundu eredugarria erakusten zuten gerra-kanta gehienek; baina hiriburuetan eratzen ari ziren unibertsitario kultu eta bizizaleen giroan, satira, ikuspegi kritikoa eta umorea agertu ziren fabliaux izeneko narrazioen bidez. Ez dute helburu moralistarik, eta giro honek eragin handia izan zuen Boccacciorengan.
Errelatu enmarkatua eta bere aurrekariak
Mota honetako bildumei errelatu enmarkatua deritzo, marka edo esaera jakin baten barruan kontatzen direlako. Aspalditik landutako generoa da; Homeroren Ulises, adibidez, genero honetakoa da. Baina Ulises lanaz gain, genero hau beste testuinguru batzuetan ere landu da:
- Panchatantra: K.a. IV. mendeko Indiako liburua. Errege batek printzeen heziketarako ipuinak biltzeko eskatu zion lider erlijioso bati. Guztira 70 ipuin ditu bildumak, Esne-saltzailearen ipuina esaterako.
- Mila gau eta bat gehiago: Ali Baba, Aladino eta Sinbad marinelaren kontakizunak biltzen ditu. Sherezade erreginak, hil ez dezaten, erregea jakin-minez mantendu behar du ipuinen bitartez. Lehenengo jatorrizko bertsioa ondorengoak baino errealistagoa zen, eta bertako kontakizunak ipuinak baino gehiago, nobelak dira.
- Geoffrey Chaucer: Boccaccioren eragin zuzena jaso zuen. Hasieran Frantziako literaturaren eragina izan bazuen ere, Italian erromesaldia egin ondoren, hango eragina jaso zuen. Bere Canterburyko ipuinak errelatu enmarkatuaren adibide garbia dira.
Dante Alighieri: Jainkotar Komedia eta olerkiak
Jainkotar Komedia
- Poesia honetako bi protagonistak (Florentziakoak eta benetakoak) Dante bera eta Ugolino kontea dira.
- Poeman ikusten diren gai nagusiak: Mundu klasikoa, eternitatera zigortutakoak, Florentziako garaiko gertaerak eta poemaren "ni"-aren garapena.
Ene maitearen begiak
- Maitearen gaia: Maitasuna idealistagoa eta espiritualagoa da, ez da maitasun fisikoa. "Mirari" hitzak hori adierazten du: gauza espirituala dela.
- Gaiak: Maite errefinatu eta jainkotiarra, eta emakumearen neurriz gaineko idealizazioa.
Boccaccioren Decameron: Maisulana
Nahiz eta pasarte bukolikoak izan, errealismoa da nagusi. Boccaccioren garaiko Florentziako giroa islatzen du lan honetan, eta garaiko gizarte burgesaren miseriak kontatzen ditu (ustelkeria, grinak). Bertan fabliaux-en eragina nabari da.
Pertsonaiak errealak edo oso sinesgarriak dira, nahiz eta beste asko asmatuak izan. Gizarte-ohiturak kritikatzen dira eta zuhurtzia goraipatzen da.
Decameron-en argumentua: Florentziako izurritetik ihes egiten dute 3 gizonezkok eta 7 emakumezkok. Denbora pasatzeko, 10 egunetan zehar, egunean ipuin bana kontatu behar dute; beraz, 100 ipuinez osatuta dago maisulana.