Erdi Aroko Hiriak eta Gizartea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB
Burgua: Erdi Aroan gotorleku baten inguruan sortutako hirigunea.
Judutegi: Juduak bizi ziren Erdi Aroko hiri batzuetako auzoak.
Gremioa: Hiri bateko lanbide bereko artisauek osatutako elkartea (monopolioa zeukaten eta produktuen prezioa eta lan-baldintzak jartzen zituzten).
Ikastun: Erdi Aroko gremioen garaian lanbide-prestakuntza umetatik edo gaztetatik egiten zuena.
Ofizial: Erdi Aroko gremioen garaian lanbide-prestakuntza egin ondoren lortzen zen maila.
Maisu: Erdi Aroko gremioen garaian lanbide-prestakuntza egin ondoren eta maisulan bat egin eta gero lor zitekeen maila.
Hansa: Urrutiko merkataritza egiteko Alemaniako merkatariek
sortutako gremio moduko elkartea.
Mailegu: Batek beste bati diru kopuru bat denbora jakin baterako utzi bion artean erabakitako interes baten truke.
Interesak: Mailegu baten ondorioz ordaindu beharreko diru kopurua.
Inbestiduren Eztabaida: XI eta XII. mendeetan Aita Santuek eta enperadoreek izandako tirabira (erabakitzeko nork zeukan eskumena Elizako apezpikuak izendatzeko).
Errepublika:Erregerik gabeko estatu bat. Estatuaren burua hiritarrek aukeratzen dute.
Estatu Jeneralak: Frantzian parlamentuari emandako izena.
Dieta: Alemanian parlamentuari emandako izena.
Prokuradoreak: Erresumetako parlamentu-biltzarretan parte hartzen zuten hirietako ordezkariak.
Izurri beltza: Europan XIV. mendearen erdialdean (1347-1350)
hedatu zen izurritea.
Ehun Urteetako Gerra: 1337. eta 1453. urteen artean Frantziak eta Ingalaterrak izandako lehia azken kapetarra gizonezko oinordekorik gabe hil zenean.
Joana Arc-ekoa: Ehun urteko gerran Frantziarren alde esku-hartu zuen gazte frantziarra (berari esker Frantziak garaipena lortu zuen).
Mendebaldeko Zisma: XIV. eta XV. mendeen artean eliza kristauaren barruan izandako arazoa Aita Santuen izendapena zela eta.
Kontzilioa (67): Elizak, arazo larria sortzen denean, egindako goi-mailako bilera.
Konklabea: Aita Santu bat aukeratu behar denean egiten den kardinalen arteko bilera.