Erdi Aroko Gizartea, Ekonomia eta Artea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,11 KB
Gremioen sorrera
XIII. mendetik aurrera, eskulangintzako produktuen eskaera areagotu egin zen. Produktu hauek lantegi txikietan egiten ziren. Lanbide berean aritzen zirenak gremioak osatzen zituzten, elkarri laguntzeko eta lanbiderako gaitasuna erakutsi ez zutenekin lehiatzeko. Gremio bakoitzak bere estatutua zuen, eta bertan, lanbidearen arauak eta gremioko lankideei laguntzeko sistema jasotzen ziren.
Unibertsitateen sorrera
XI. mendetik XIII. mendera, monasterioek kulturaren monopolioa galdu ondoren, eta monarkek eta burgesiak ondo prestatutako jendea behar zutenez, hiri-eskolak sortu ziren. Bi eskola mota bereizten ziren:
- Katedraleko eskolak edo eskola kapitularrak.
- Udal-eskolak.
Erdi Aroko merkataritza
Erdi Aroan, bi bide nagusitu ziren merkataritzan:
- Mediterraneoko bidea
- Atlantiko eta Baltikoko bidea
Erromanikoa
Arkitektura
Arte erromanikoak lotura estua izan zuen erlijioarekin. Elizak, katedralak eta monasterioak izan ziren eraikuntza esanguratsuenak. Eraikin handiak eta harrizkoak ziren, eta haiek estaltzeko harrizko sabai pisutsuak behar zituzten. Sabai arinagoak egiteko, ordea, kanoi- eta ertz-gangak eta kupulak erabiltzen zituzten.
- Estalkiei erdi-puntuko arkuek, zutabe handiek eta pilareek eusten zieten.
- Hormak kontrahormekin indartzen zituzten.
- Leiho gutxi eta txikiak zituzten.
- Gurutze latindarreko oinplanoa zuten. Beso luzea, absidean amaitzen ziren nabe batez edo batzuez osatuta egon zitekeen.
Eskultura
Eskultura erromanikoak funtzio didaktiko eta erlijiosoa zuen nagusiki. Ezaugarri hauek zituen:
- Arkitekturara moldatzen ziren.
- Giza irudiak eskematikoak izaten ziren.
- Polikromatuak ziren.
Eskultura gehienak zizelkatutako erliebeak ziren, batez ere kapiteletan eta portadetan agertzen zirenak. Baina, XI. mendetik aurrera, zurean zizelkatutako eskultura exentuak ere garrantzia hartu zuten.
Pintura
Tenplu erromaniko gehienak horma-freskoz dekoratuta zeuden. Hauek ziren ezaugarriak:
- Arkitekturaren mende zeuden.
- Funtzio didaktiko eta erlijiosoa zuten.
- Pertsonaiak hierarkizatuta ageri ziren eta irudiak eskematikoak ziren.
- Figuren ingerada lerro beltz lodiz azpimarratzen zen.
Gotikoa, hiriko artea
XII. mendeko bigarren erditik aurrera, estilo gotikoa sortu zen Frantzian, eta laster zabaldu zen Europan.
- Gotikoan eraikin zibilak altxatu ziren: udaletxeak, merkatuak eta jauregiak. Baina, nagusiki, katedrala izan zen eraikin esanguratsuena.
- Eraikin gotikoen ezaugarriak:
- Murruak edo horma altuak eta finak ziren, leiho handiak zituzten, argia sartzeko. Arrosa-leihoa nabarmentzen zen.
- Ojiba-arkuak edo arku zorrotzak erabili zituzten, bai eta gurutze-gangak ere.
- Kanpoko pilareak sendotzeko, kontrahormak eta arbotanteak ezarri ziren.
- Elizen oinplanoak aldatu ziren, habearte nagusia alboko habearteak baino askoz zabalago eta garaiagoak izaten.
Eskultura eta pintura arte gotikoan
Nola aldatu zen eskultura?
Arte erromanikoko hieratikotasuna alde batera utzi, eta errealitate-sentipena helarazten eta irudiak humanizatzen saiatu zen.
- Pertsonaiak elkarrekin erlazionatzen ziren. Lehen erretratuak egiten hasi ziren.
- Eskulturak polikromatu egiten zituzten.
- Lerro kurbatuak erabiltzen hasi ziren.
- Batez ere, erlijio-gaiak erabili ziren, funtzio didaktiko batez.
- Eskultura arkitekturara moldatzen zen oraindik, baina eskultura exentuak ere indarra hartu zuen.
Pintura gotikoaren ezaugarriak
- Gai gehienak erlijiosoak izan arren, nobleziako eta burgesiako kideen erretratuek garrantzia hartu zuten.
- Artistek errealismoa eta mugimendua adierazi nahi zuten.
- Kolore-aberastasun handikoak ziren.
- Hondoko paisaiak xumeak sartu ziren.
- Pertsonaiek sentimenduak adierazten zituzten.
- Horma-pinturak garrantzia galdu zuen.
- XV. mendean, Flandrian, olio-pintura izeneko teknika bat garatu zen.