Erdi Aroko Gizartea eta Ekonomia: Antolaketa, Aldaketak eta Krisiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,12 KB
Karlomagnoren Inperioaren Antolaketa
Jauregiko maiordomoa: Karlomagnoren Inperioan, pixkanaka botere guztia beren esku izan zuten funtzionario nagusiak ziren.
Konderria: Normalean, hiri baten lurraldearekin bat zetorren, eta konde batek gobernatzen zuen.
Marka: Mugako lurraldeak ziren, eta markes baten agindupean zeuden.
Missi dominici: Enperadorearen izenean konde, markes eta gotzainik boteretsuenak zelatatzen zituzten ikuskatzaile moduko batzuk ziren.
Nola zegoen antolatuta Inperio Karolingioa?
Karlomagnok Akisgranen ezarri zuen Inperioko hiriburua, eta lurraldea konderritan eta markatan antolatu zuen.
Noiz sinatu zen Verdungo Ituna?
843. urtean sinatu zuten.
Zergatik sinatu zen Verdungo Ituna?
Itunean, Luis Errukitsuaren semeek Inperioaren banaketa onartu zuten.
Zer ondorio izan zuen Verdungo Itunak?
Ondorio nagusia Inperio Karolingioaren zatiketa izan zen.
Erdi Aroko Monarkien Ezaugarriak
Kuria: Monarkek gobernatze-lanetan laguntzeko izaten zuten taldea zen. Hauek osatzen zuten: legelariek, Elizako goi-dignatarioek, errege-jauregiko ofizialek, nobleziako kide garrantzitsuek eta gerrariek.
Gortea: Errege-erreginei beren joan-etorrietan laguntzen zien segizioa zen. Senide, gerrari eta aholkulariek osatzen zuten segizioa.
Zer ezaugarrik adierazten dute errege-erreginak ahulak zirela X. mendearen inguruan?
- Erresumen mugak maiz aldatzen ziren; esate baterako, monarka batek, hil ondoren, erresuma haren semeen artean banatzen zuenean.
- Nobleen armada pribatuen mende zeuden errege-erreginak, monarken armada oso txikia baitzen.
Zergatik ez zen bizi gortea leku finko batean garai hartan?
Erresumaren lurraldeak hobeto zaintzeko aldatzen zuten lekuz.
Zer funtzio betetzen zuen errege-kontseiluak Erdi Aroko monarkietan?
Errege-kontseiluak errege-erreginei laguntzen zien gobernatze-lanetan.
Zertarako eraiki zituzten errege-erreginek harreman pertsonalak nobleekin?
Nobleen fideltasuna ziurtatzeko eraiki zituzten.
Basailutza-ituna
Nobleek basailutza-itun bat egiten zuten monarkarekin: nobleak, omenaldi izeneko zeremonia batean, monarkaren basailu bihurtzen ziren. Trukean, monarkak feudo bat ematen zien.
Jaunaren erreserba eta mantsoak
Jaunaren erreserba jaunak ustiatzen zuen lurraldea zen, eta mantsoak, berriz, jaunak nekazariei utzitako lurrak ziren.
Erdi Aroko Gizartea
Gizarte estamentala
Erdi Aroko gizartean hiru estamentu zeuden, bakoitza bere funtzioarekin: noblezia, kleroa eta langileak. Nobleziaren eginkizuna gainerako biztanleak babestea zen. Kleroaren eginkizuna otoitz egitea zen, pertsonen salbazio espirituala lortzeko. Langileen funtzioa gizarteak behar zituen elikagaiak eta produktuak ekoiztea zen.
Erdi Aroko Ekonomia
Azoka: Azokak aldian behin (normalean urtean behin) herri batean egin ohi ziren merkatuak ziren.
Hansa: Hansa merkatari-elkarte bat zen, eta merkataritzaren bideak bere mende zituen Ipar itsasoan eta itsaso Baltikoan.
Zer aldaketa gertatu ziren XII. mendeko nekazaritzan?
Erromatar goldea alde batera utzi eta golde belarriduna ezarri zen, Mediterraneoko eskualdeetan sail ureztatuak hedatu ziren eta errotak hedatu ziren, hala haize-errotak nola ur-errotak.
Zein izan ziren merkataritza-bide nagusiak?
Hiru ziren: Mediterraneoko bidea, eta Atlantikoko eta Baltikoko bideak.
Zergatik emigratzen zuten nekazariek hirietara?
Nekazaritza-berrikuntzei esker, gero eta nekazari gutxiago behar izan ziren laborantzan. Horrek eta biztanleriaren hazkundeak nekazaritzako eskulanaren soberakin bat eragin zuten. Beraz, nekazari asko hirietara joan ziren, lan bila.
Non sortzen ziren hiri berriak?
Toki estrategikoetan sortu ziren, bidegurutzeetan, zubietan edota portuetan; eta ondo babestutako tokietan ere bai, gaztelu edota abadia baten alboan.
Erdi Aroko Hiriak
Burgua: Merkatariak eta eskulangileak bizi ziren hirietako auzoak ziren.
Burgesa: Hiriko biztanlea zen.
Forua: Hiriaren eskubideak eta pribilegioak, eta hura gobernatzeko modua jasotzen zituen dokumentua zen.
Erregidorea: Alkatearekin batera hiria gobernatzeaz arduratzen zen udal-agintaria zen.
Erdi Aroko hiriko biztanleen arteko ezberdintasunak
Elitea merkatari eta eskulangile garrantzitsuek eta hiriko goi-kleroak osatzen zuten. Biztanlerik gehienak eskulangileak eta dendari apalak ziren. Horien azpitik pobreak eta baztertuak zeuden.
Nork osatzen zuten kontzejua edo udala?
Epaile bat eta alkateak ziren kontzeju edo udalaren buru, eta erregidoreez osatuta zeuden.
Gremioak
Gremioa: Lanbide bereko eskulangileen elkartea zen.
Ikastuna: Lanbide bat ikasi nahi zuen gaztea zen.
Ofiziala: Prestakuntza jaso eta gero, ikastuna ofizial bihurtzen zen eta soldata jasotzen zuen lanaren truke.
Maisua: Ofizial bat norberarentzat lan egiten hasten zenean maisu bihurtzen zen.
Nola antolatzen zen eskulangintza-ekoizpena?
Eskulangileek eskuz egiten zituzten beren produktuak, lanabes gutxi batzuez baliatuta. Lantegi txikietan aritzen ziren lanean, maisuaren etxean bertan, eta honek lantegian bertan saltzen zituen produktuak.
Errege-Boterearen Indartzea
Zergatik handitu zen errege-erreginen boterea XII. mendetik aurrera?
Europako errege-erreginek beren boterea indartu zuten jaun feudalen gainetik (zerga gehiago bildu eta erresuma bakoitzak bere armada osatu ahal izan zuen).
Zer funtzio zituzten parlamentuek edo gorteek, nork deitzen zituen eta zergatik?
Parlamentuaren egiteko nagusiak zerga berriak ezartzea eta gastu bereziak onartzea ziren, gerrak ordaindu ahal izateko. Monarkiak deitzen zituenean soilik biltzen ziren parlamentuak.
Erdi Aroaren Amaierako Krisia
Zer kausa nagusirengatik sortzen ziren gerrak Erdi Aroaren amaieran?
Monarkien boterea sendotzearekin eta lehen armada egonkorrak eratzearekin, gatazkak asko ugaritu egin ziren.
Zer izan zen Mendebaldeko Zisma?
Mendebaldeko Zisma kristandadearen zatiketa izan zen.
Zer arazo izan zituen nekazaritzak XIV. mendean?
Bi izan ziren: alde batetik, euriteak ugaritu egin ziren; bestetik, nekazaritzako lurrak gehiegi ustiatu ziren.
Zer ondorio nagusi eragin zituen horrek?
Euriteen ondorioz, uzta asko galdu egin ziren, eta gehiegizko ustiapenaren ondorioz, prezioak asko garestitu ziren, janaria asko urritu zelako.
Zergatik gertatu ziren nekazarien matxinadak eta herri-matxinadak?
Jakiak garestitu eta zergak etengabe igotzearen ondorioz gertatu ziren.
Izurri Beltza
Izurri beltza munduan egon zen epidemia erraldoi bat izan zen, Txinan sortu zena.
Izurri Beltzaren Ondorioak
Ondorio asko izan zituen, baina nagusiena heriotza izan zen.