Erdi Aroko Gizarte Feudala: Estamentuak eta Bizimodua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,09 KB

1. Zer dira estamentuak?

Estamentuak gizarte-talde txikiak ziren; jaiotzaz zehazten zen pertsona bakoitzaren estamentua. Estamentu bakoitzak eginbehar berezia zuen gizartean.

Pribilegiatuak

  • Noblezia: Nekazaritza-ustiapen handien jabe zen. Pribilegioak zituen:
  1. Armak izateko eskubidea.
  2. Errege-kontseiluko kide izatea.
  3. Zergak ordaindu beharrik ez izatea.
Kleroa: Otoitzen truke jendeak egindako dohaintzei esker lurrak zituen.

Pribilegiorik gabeak

Nekazariak ziren. Nekazari gehienak lurrak lantzeaz eta zergak ordaintzeaz arduratzen ziren, eta, lurrekin batera, nobleen ondarearen zati ziren.

2. Jaun feudalen ezaugarriak eta bizimodua

  • Lurraldearen eremua: Gazteluan jaunak bizi ziren, muino baten gainean eraikitako eraikinean. Harresi batek inguratzen zuen; harresiaren barnean jaunaren etxea zegoen, eta horren ondoan, zalditegiak, biltegiak eta abar.
  • Eremu jurisdikzionala: Erregeak eskubide jurisdikzionalak jaunen esku utzi zituen. Zergak jasotzeko eskubidea, txanponak egiteko boterea eta armadak sortzeko jendea biltzeko gaitasuna zuten.

3. Klero erregeladuna

Ordena erlijiosoetako partaideak ziren. Abadea zen horien burua eta monasterioetan bizi ziren.

4. Bizitza monasterioetan

Indarra hartu zuten heinean, garrantzi handia hartu zuten ekonomiaren, boterearen eta kulturaren ingurune gisa.

  • Monasterioek feudoek edo jaurerriek betetzen zuten antzeko funtzioa zuten.
  • Monasterioek kultura-garrantzi handia izan zuten arlo horretan.

5. Lurraren banaketaren azalpena

Gaztelua inguratzen zuten lur guztiek osatzen zuten feudoa. Jabetza handi horiek bi zatitan banatzen ziren: jaunaren erreserba eta mansoak.

Jaunaren erreserba

Bere onurako ustiatzen zuen lurra zen. Zati horrek hainbat inguru zituen:

  • Jaunaren bizitokia.
  • Nekazariek lantzen zituzten lurrak. Ezin zuten jaurerritik alde egin eta ez zuten lantzeko lur propiorik.
  • Abereentzako larreak.
  • Ehizatzeko basoak.
  • Ibaiak: bertan arrantza egiten zuten eta etxean erabiltzeko ura hartzen zuten.

Mansoak

Lur-sail txikiz osatuta, familia baten biziraupenerako egokiak ziren. Nekazariek nahi zutena egiten zuten lur horretan, nahiz eta lurrak jaunarenak izan.

Lur horiek erabiltzeko eskubidearen truke, honako hauek bete behar zituzten:

  • Jaunari errenta ordaindu behar zioten.
  • Urtean hainbat egunetan jaunaren erreserban doan lan egin behar zuten.
  • Ustiapenetako itxiturak eta harresiak konpondu behar zituzten.
  • Zaindari-lanak egin behar zituzten.
  • Jaunak eskatzen zienean edo bere lurrak bisitatzen zituenean, ostatua eta jatekoa eman behar zioten.

6. Arkitektura erromanikoaren ezaugarri nagusiak

Arkitektura erromanikoaren elementu nagusiak erdi-puntuko arkua, gurutze-itxurako pilarea eta kañoi-ganga dira. Eraikinak altuera gutxiagokoak ziren, horma sendoak eta kontrahormak zituzten kanpoko aldean. Tenplu erromanikoak sendoak dira.

7. Monasterioen garrantzia kultura babestean

Bai; liburu-kopiak egiten zituzten, guk orain jakiteko nola zen bizitza garai hartan.

8. Pintura erromanikoaren ezaugarri nagusiak

Apainduta daude eta dekorazioak helburu didaktikoa dauka: gauzak erakusteko balio du (adibidez, Kristoren bizitza). Pintura sinplea eta argia da.

9. Zer ziren harreman feudobasailatikoak?

Jaun feudalen arteko harremanei deitzen zitzaien horrela.

  • Alde batetik, noblea zegoen: erregeak eskatzen zionean zaldia, armak eta gizon armatuak gerra joateko konpromisoa hartzen zuen.
  • Bestetik, erregea zegoen: jasotako laguntzaren truke, nobleari feudo bat ematen zion, berak nahi zuen moduan erabiltzeko.

Gehienetan lur-zati bat izaten zen, baina kargu politiko bat edo elizako kargu bat ere izan zitekeen.

Entradas relacionadas: