Erdi Aroko Gizarte eta Ekonomiaren Eraldaketa Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,53 KB

1. Aldaketa Sozioekonomikoak

Gerrak gutxitu eta bakea eta egonkortasun politikoa nagusitu ziren. Uzta onak zirenez, jendearen elikadura hobetzen joan zen. Horren ondorioz, biztanleria igo zen, eta merkataritza eta hirietako bizitza berpizten hasi ziren.

1.1. Nekazaritzaren Garapena

Biztanleriaren hazkundearen ondorioz, laborantza-lur berriak bilatu eta nekazaritzako ekoizpena handitu behar izan zen, biztanle guztiak elikatzeko.

Laborantza-Metodoak

  • Hiru urtean behingo errotazioa: Laborantza lurra 3 taldetan banatu eta 3 zatiak txandaka lantzen ziren.
  • Golde gurpildunaren eta golde belarridunaren erabilera: Teknika horiei esker, laborantza errazago landu zen. Zaldiak edo idiak erabiltzen ziren gurdiak tiratzeko.
  • Tresna berriak: Erromatarren garaitik aitzurrak, igitaiak eta beste tresna batzuk erabiltzen ziren, baina hobetu eta burdina erabili zen, kalitate handiagoa lortuz.

2. Hirien Pizkundea

2.1. Hirien Sorrera

XI. mendetik aurrerako nekazarien hedapenak aberastasun ekonomiko handia sortu eta merkataritza-trukeak bultzatu zituen. Nekazariak merkataritza-gune horietara joaten ziren soberakinak saltzera (zerealak, frutak, okela...).

Apurka-apurka burgu izeneko azoka-guneak sortu ziren. Eskulangileak eta merkatariak, hiri horietako biztanleak, burgesak deituak izan ziren.

2.2. Hirietako Gobernua

Burgesek honako helburu hauek zituzten:

  • Hiriak antolatu eta gobernatu.
  • Jaun feudalen agintetik askatzea.
  • Bidaiatzeko, negozioak egiteko eta merkataritzan aritzeko askatasuna.
  • Ondasunak edukitzea, jarauntsi ahal izatea eta ezkontzeko askatasuna.

3. Hiria: Gune Ekonomikoa

XII. eta XIII. mendeetan hiriak merkataritzaren eta politikaren gune garrantzitsuak izan ziren. Gizarte harreman berriak sortu ziren hirietan, burgesiaren hazkundearen eraginez.

3.2. Eskulangileak eta Gremioak

Eskulangileek jendearen begien bistan lan egiten zuten, beren lantegietan (etxeak eta dendak ere baziren). Eskulangileak kale berean elkartzen ziren eta gremioak eratu zituzten. Erakunde hauek honako helburu hauek lortzeko eratu ziren: produktuen kalitatea bermatzea, lan egiteko metodoak kontrolatzea eta eskulangileei laguntzea.

Gremioen Arauak eta Mailak

Gremioek arau edo estatutu batzuk zehazten zituzten lanbidea arautzeko:

  • Soldatak, laneko arauak, jaiegunak eta produktua fabrikatzeko teknikak.
  • Salmenta-prezioak eta zenbat maisuk lan egin zezaketen lanbide bakoitzean.

Gremioak artisau mailetan banatu ziren:

IKASTUNAK
Eskulangileak txikitan hasten ziren lanbidea ikasten, lantegian.
OFIZIALAK
Ikastaldia bukatuan, lanbidea ondo ikasi ondoren soldata jasotzen zuten.
ESKULANGILE MAISUAK
Beren lantegi propioa eduki zezaketen. Maisua izateko azterketa gainditu eta maisulan bat egin behar zen.

3.3. Merkataritzaren Hedapena

Dendariak eta merkatariak aritzen ziren salerosketan, lonja izeneko eraikinetan. Aire zabaleko azokak eta feriak ere egiten ziren, non merkatariek produktuak salerosten zituzten.

Faktore hauek lagundu zuten merkataritzaren hedapenean:

  • Merkataritza-teknika berrien erabilera (txekeak edo truke-letrak), eta merkataritza-sozietateak sortu ziren.
  • Lurreko bideen segurtasuna, egonkortasun politikoari esker.
  • Itsas merkataritza gero eta garrantzitsuagoa izatea; ontzigintzak asko lagundu zuen.

4. Feudalismoaren Amaierantz

4.1. Erregearen Boterea Sendotzea

XIII. mendetik aurrera, kontratu feudalak pixkanaka-pixkanaka desagertu ziren. Erregeak gero eta kontrol handiagoa lortu zuen jendearen eta lurren gainean, erresuma bat sortzea helburu zuela.

Nobleziak eta Elizak eragin handia izan arren, monarkiak gero eta botere gehiago eskuratu zuen:

  • Gero eta lurralde gehiago eskuratu zituen.
  • Burgesiaren laguntza izan zuen. Erregeak ematen zizkion pribilegio-gutunen truke, burgesiak zergak ordaintzen zituen.
  • Erregeek erromatar zuzenbidea berreskuratu eta ezarri zuten.

4.2. Erakunde Berriak

Erakunde berriak sortu ziren:

  • Errege Kontseiluak: Erregearen kontseilari hurbilenek osatzen zituzten, erresuma gobernatzen eta administratzen laguntzeko.
  • Batzar Legegileak: Estamentu bakoitzak botoa ematen zuen (adibidez: Gorteak, Parlamentua, Estatu Orokorrak Frantzian eta Dieta Germaniar Inperioan).

5. Erdi Aroko Krisialdia

5.1. Nekazaritzaren eta Demografiaren Krisialdia

XIV. mendearen hasieran arazoak sortu ziren landa-eremuan. Uzta txarra zen, lehortearen eta eurite handien ondorioz, eta ez zegoen laborantza-lur berririk.

Gosea eta desnutrizioa ekarri zituen horrek. Higiene-baldintzak oso txarrak zirenez, gaixotasun eta epidemien arriskua oso handia zen. Egoera horretan Izurrite Beltza heldu zen. Gerrek ere krisia eragin zuten.

6. Hiria: Gune Kulturala

XII. eta XIII. mendeetan bultzada handia eman zitzaien pentsamenduari eta kulturari. Merkataritzaren hobekuntzaren ondorioz, burgesiak hezkuntza eta prestakuntza hobeak behar zituen bere negozioak aberasteko.

Hirietan hezkuntza-gune berriak sortu ziren: katedral-eskolak eta unibertsitateak.

6.1. Hezkuntza

Katedral-eskolak
Apezpikuak kontrolatzen zituen. Nobleen edo burgesen seme-alabek idazten eta irakurtzen ikasten zuten.
Unibertsitateak
Apezpikuaren edo udalaren boterearen menpe egon nahi ez zuten irakasle eta ikasleen elkarteak ziren.

6.3. Aurrerapen Zientifikoak eta Teknikoak

Zientziaren eta teknikaren arloko aurkikuntzak ekialdetik iritsi ziren Europara:

  • Zenbaki arabiarrak.
  • Bolbora.
  • XII. mendean paperaren erabilera.
  • Taula astronomikoak eta zeruaren mapak.
  • Itsasoan orientatzeko teknikak hobetu ziren.

7. Arkitektura Gotikoaren Ezaugarriak

Katedralek gurutze latindarreko oinplanoa eta gurutzadura laburra zituzten. Eraikinak garaiak eta arinak ziren, honako elementu hauei esker:

  • Arku zorrotza edo ojiba-arkua eta gurutze-ganga.
  • Gangen pisua arbotante eta horma-bularren artean banatzen da.
  • Leihateak: Leihate gehienak eraikin gotikoetan egin ziren, beirate apainduekin, barruan argitasuna emateko.

Entradas relacionadas: