Erdi Aroko eta Errenazimentuko Musika Lanen Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Música
Escrito el  en 
vasco con un tamaño de 3,86 KB
DIES IRAE
Garaia: Erdi Aroa
Estiloa: Gregorianoa (VIII. mendea)
Musika: Anonimoa, Tomas de Celano
Sekuentzia errimatua: Tropo mota bat.
Hildakoen otoitzarako erabiltzen zen, gero requiem mezan sartu zuten.
Ezaugarriak:
- Monofonikoa
 - Ez neurtua: Letraren azentuazioak markatzen du.
 - Doinua silabikoa, salto gutxikoa.
 - A capella
 - Latinez: Elizako hizkuntza ofiziala.
 - Modala: Protus autentikoa (I. modua, Dorikoa).
 - Forma zehatza (errimarekin): AABBCC. Testuak markatzen du.
 
AY SANTA MARIA
Garaia: Erdi Aroa, XIII. mendea
Egilea: Anonimoa
Estiloa: Monodia profanoa (Ama Birjinari eskaintzeko kantak).
Alfontso X. Jakitunaren izenean egina.
Ezaugarriak:
- Trobalarien estiloa jarraitzen du.
 - Galaikoportugesa (hizkuntza erromantzea).
 - Donejakue Bidearekin erlazionatua.
 - Monofonikoa
 - Erritmo neurtua.
 - Ez dago idatzita.
 - Modala.
 
VIDERUNT OMNES
Garaia: Erdi Aroa, Ars Antiqua (XIII. mendea). Notre-Dameko eskola (Paris).
Egilea: Pérotin
Mezaren zati propioa: Egun zehatz baterako egina.
Organum quadruplum: Lau ahotsetako genero erlijiosoa.
Tenorra: Beheko ahotsa, jatorrizko gregoriar ahotsa. Erritmo neurtugabea.
Ezaugarriak:
- Gainontzeko ahotsak: duplum, triplum, quadruplum. Erritmo neurtua.
 - Modu erritmikoetan oinarrituak (trokeo, yanbo, daktilo...). Antzinako Greziako oin metrikoetan oinarrituak. Erritmo hirutarra daramate, balio labur eta luzeen konbinaketa dago.
 - Neurtuak dauden ahotsak tesitura berbera dute. Honek motiboak behin eta berriz errepikatzen diren sentsazioa ematen digu. Tenorra eremu grabeago batean dago, ongi bereizten da.
 - Doinua: Salto gutxikoa.
 - Hizkuntza modala: Modu gregoriarrean oinarritua.
 - Polifonia bakarlariaren zatian jartzeko da. Koruak abesten duenean gregoriar estiloa mantentzen da.
 
PAVANA
Autorea: Luis de Milán (XVI. mendea), bihuela-jotzailea.
Estiloa: Errenazimentua.
Generoa: Dantza mota bat.
Ezaugarriak:
- Hizkuntza modala.
 - Ehundura polifonikoa.
 - Doinua herrikoia, konplikaziorik gabekoa. Harmonia mantentzen da obra osoan zehar.
 - Pavana, Gallardarekin batera doan dantza da, baina Pavana dantza lasaia da eta Gallarda azkarra.
 
TAEDENT ANIMAN MEAM
Egilea: Tomás Luis de Victoria.
Garaia: XVI. mendea.
Estiloa: Errenazimentua.
Generoa: Erlijiosoa (norbait hiltzen denean).
Ezaugarriak:
- Oreka polifonikoa (omofonia).
 - Katolikoek omofonia gustuko dute, letra hobeto ulertzeko.
 - Harmonia: Oraindik modala, baina kontsonantzia inperfektuaren erabilera.
 - Sentikorrak erabiltzen hasten dira.
 - Erritmoa: Neurtua, zehatza eta kontsonantea.
 - Melodia: Leuna.
 - Hizkuntza: Latina.
 
LA BOMBA
Egilea: Mateo Flecha Zaharra.
Garaia: XVI. mendea.
Estiloa: Errenazimentua.
Ezaugarriak:
- Profanoa (villancico), gaztelaniaz delako, baina ez da villancicoa, ez delako homofonikoa.
 - Antzeztu egiten dute, entsalada bat da, nahasketa bat delako.
 - Musika orekatsua da. Polifonikoa da, kasu honetan kontrapuntu imitatiboa.
 - Entsaladak helburu didaktiko eta moralizatzailea dute. Latina ere sartzen dute.
 - Erritmoa erregularra da, baina entsalada denez konpas aldaketa asko daude.
 - Sistema modala.