Erdi Aroko eta Errenazimentuko Musika: Gida Orokorra

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,02 KB

Erdi Aroko Musika

Musika Gregoriarra (VII. mendea)

Gregorio Magnok sortu zuen. Hark ez zuen asmatu, baina ordura arte kantatzen zen musika antolatu eta doinu guztiak bateratu zituen. Kristautasuna hiru kultura horietatik sortu zen.

Ezaugarriak:

  • A capela da: Ez da musika tresnarik erabiltzen.
  • Monodikoa da: Abeslari guztiek melodia bakarra kantatzen dute.
  • Moduak: Izeneko zortzi eskalak berezi erabiltzen ditu, horregatik dira oso bereziak hotsak.
  • Latinez idazten da.
  • Testu erlijioso bati loturiko musika da, beraz, testu gabe ez du sentzurik.

Kantu Gizatiarra (Musika Profanoa)

Musika profanoaren jatorria herri bakoitzeko hizkuntzaren sorreran bilatu behar da. Musikaren bidez eguneroko nahiak eta helburuak adierazteko alegina egin zen, eta ez erlijiosoari loturiko gauzak bakarrik. XI eta XIII mendeen artean trobadoreak agertu ziren eta kantu profano kultura sortu zen. Trobadoreak olerkari mistikoak dira eta giza sentimendu guztiak kantatzen dituzte, batez ere, maitasuna.

Ezaugarriak:

  • Musika tresnak erabiltzen dituzte.
  • Gregoriarrak baino erritmo nabarmen eta anitzagoak.
  • Herriko hizkuntzak dituzte, eta ez latina.
  • Gai nagusia maitasuna da.

Errenazimentuko Musika

Polifonia

Aldi bereko ahotz batzuen kantua da. Etimologiari dagokionez, grekotik dator. Gutxi gorabehera 800. urtearen inguruan hasi zen garrantzia hartzen.

Errenazimenduko Polifonia

Errenazimenduko musikagileek hiru teknika erabiltzen zituzten musika egiteko: imitaziozko kontrapuntua, cantus firmus eta bariazioa. Imitaziozko kontrapuntua ahots batean doinu oso laburra azaltzean oinarritzen da. Gainontzekoek doinu berbera egin eta berriro errepikatzen dute.

Kantu Polifoniko Erlijiosoa

Bi formatan sortzen zuten batik bat: motetea eta mesa.

Kantu Polifoniko Profanoa: Madrigala

Madrigalaren ezaugarriak:

  • Bizipenak eta sentimenduak kontatzen ditu.
  • Gortean kantatzen da.
  • Musika hizkuntza oso zaila du.
  • Musika testua deskribatu eta imitatu nahi du.

Barrokoa (XVII. mendea)

Ahots Profanoa: Opera

Opera musika forma barrokoa, profanoa, narratzailea eta eszenikoa da. Eszenatokia, orkestra, korua eta bakarlariak behar ditu. Distraziorako eta entretenimendurako ikuskizuna da. Italian sortu zen eta bertan, izaera herrikoi eta aristokratikoan entretenimendua zen. Opera mota garrantzitsuenak opera serioa eta opera bufoa dira.

Opera Serioa

Izaera aristokratikoduna dauka.

Opera Bufoa

Izaera herrikoiduna dauka.

Konpositoreak

Italian: Vivaldi. Alemanian: Bach. Alemaniako Barrokoa Johann Sebastian Bach-ekin iritsi zen gailurrera. Lan gehienak erlijiorako egin zituen. George Frideric Handel, Hallen (Alemanian jaio zen, baina Ingalaterrako lagun batzuek bertara joateko konbentzitu zuten, eta bertan egin zituen bere lan guztiak.

Entradas relacionadas: