Erdi Aroko eta Errenazimentuko Musika Formak eta Testurak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,49 KB

Polifonia Goiztiarra: Organumaren Garapena

Organuma

IX. mendean sortua. Kantu edo melodia gregoriano bat elkarren arteko distantzia mantenduz batera doazen bi ahotsek kantatzen dute. Distantzia hori laugarren edo bosgarren mailako bitarteak dira.

Organum Paralelo Triplum

(X. mendean paraleloa) Vox organalis-ari hirugarren ahots bat gehitzen zaio, zortzigarren mailako distantzian.

Organum Melismatikoa

Vox principalis-ek (hau da, melodia gregorianoak) nota luzeak erabiltzen ditu, eta horren gainean vox organalis-ek melismak kantatzen ditu.

Discantusa

Melodia gregorianoa kantatzen duen ahotzaren gainetik, aurkako norabidean doan beste ahots bat dugu.

Perotin Handikoa: Sederunt principes

Organum hau melismatikoa da. "SE" silaba minutu bat baino gehiago mantentzen da. Beste ahotsek bariazioak egiten dituzte silaba horren gainean, erritmo zehatz eta errepikakor batekin.

Parisko Eskola eta Berrikuntzak

Saint Marceleko (Limoges) organuma desagertu aurretik, beste berrikuntza batzuk sortu ziren Parisko Eskolaren inguruan. Ordezkari nagusiak Leonin eta Perotin dira.

Estilo Polifoniko Berriak

  • Klausura
  • Conductusa: Melodia nagusia ez da kantu gregorianoa, konpositoreak asmatutakoa baizik.

Motetea

Eskolako asmakizunik garrantzitsuena motetea da. Hau Saint Marceleko organumari goiko ahotsek kantatutakoari testu bat egokitu nahian sortu zen. Geroago, goiko ahotzari testu profanoa jarri zioten, eta ondoren moteteari hirugarren ahotsa gehitu zitzaion.

Ars Nova (XIV. Mendea)

Ars Nova izena Philippe de Vitry-k idatzi zuen. Izen honekin XIV. mendetik aurrera Frantzian erabiltzen ziren konposizio-teknika berriak adierazi nahi dira. Musika konplexuagoa egiten hasi zen, bai erritmoaren aldetik, bai ahotsaren aldetik, eta aldaketa horien neurrian konposizio-teknikak aldatu beharrean aurkitzen ziren.

Guillaume de Machaut

Arte berriaren egile nagusia Guillaume de Machaut dugu. Poeta izateaz gain, abesti, balada eta motete asko idatzi zituen; lanik famatuena Notre Dameko Meza da.

Ars Novako Berrikuntzak

  • Kantu gehienak anonimoak ziren.
  • Notazio musikala garatu egin zen.
  • Polifonia hirugarren eta seigarren bitarteetan oinarritzen da.
  • Ahotzen arteko imitazioa zabaldu zen.
  • Frantzian eta Ingalaterran hiru eta lau ahotzetarako polifonia idatzi zen.
  • Italian eta Frantzian madrigal eta caccia landuko dira.

Errenazimentuko Musikagileak eta Erreforma

XVI. Mendeko Musikagile Garrantzitsuenak

  • Giovani Pierluigi da Palestina (Italia)
  • Orlando di Lassus (Herbehereak)
  • William Byrd (Ingalaterra)
  • Tomás Luis de Victoria (Espainia)

Elizaren eta Musikaren arteko Banaketa

Erreformak musikan eragina izan zuen. Mugimendu hori Martin Lutherrek Alemanian hasi zuen. Berarentzat musika inportantea zen, eta korala izeneko himno batzuk sortu zituen. Herriak kantatzen zituen eta alemanez idatzita zeuden. Henrike VIII.ak ere anthema sortu zuen.

Eliza katolikoak Erreforma leuntzeko Kontrarreforma mugimendua 1540. urtean jarri zuen martxan. Hortik aurrera, musika korala musika-tresnarik gabe, a capella deitu zen.

Ahotsak Errenazimentuan

Ahots nagusiak: Soprano, kontratenor, tenor eta baxu. Garai honetan emakumeek ezin zutenez abestu, ahots akutuak haurrek edo falsetistek abesten zituzten.

Ahots Musika Profana

  • Chanson (Frantzia)
  • Frottola (Italia)
  • Madrigalak (Italia eta Ingalaterra)
  • Villancicoa (Espainia)

Musika Testuraren Definizioak

Melodia
Soinu desberdinekin egindako musika.
Monodia
Melodia bat bakarrik dagoenean.
Polifonia
Melodia bat baino gehiago dagoenean. Hiru mota nagusi:

Polifonia Motak

Homofonia
Erritmo berdina baina nota desberdinekin (hots, neurri berdina). Horregatik, musikak blokeka mugitzen dela ematen du.
Kontrapuntua
Neurri eta nota desberdinekin. Melodia batzuk aldi berean, bata bestearekiko independenteak dira, haien artean erantzunak zein imitazioak sortuz.
Melodia Lagundua
Homofonia mota bat. Melodia nagusi bat eta laguntza harmoniko bat.

Entradas relacionadas: