Erdi Aroko Arte Estiloak: Gotikoa, Erromanikoa eta Flandriarra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,16 KB

Gotikoa: Eskultura

Gotikoa erromanikoaren jarraipena izan zen, baina aldaketa garrantzitsu bat ekarri zuen eskulturan. Ezaugarri nagusia figura exentuen irudikapena zen (ez zituen unitate banaezinak osatzen multzo arkitektonikoarekin).

Materialak:

  • Harria
  • Egur polikromatua
  • Marmola
  • Alabastroa

Teknika eta Ezaugarriak:

  • Harria zizelaren bidez landu zen.
  • Intzisioak erromanikoan baino sakonagoak ziren.
  • Tolesdura naturalagoak zituzten arropetan.
  • Figuretan mugimendua nabarmentzen zen.
  • Eskulturek funtzio didaktikoa zuten.
  • Hieratismo eta geometrizaziotik naturalismora igaro zen.
  • Mundua irudikatu nahi zen.
  • Keinuen eta pertsonaien naturalizazioa ematen zen.
  • Naturalismoa eguneroko ekintzetan islatzen zen.
  • Keinuak eta jarrerak gizatiarrak ziren.
  • Irudi errealistagoak lortzeko polikromia erabiltzen zen.

Italo-Gotikoa edo Trezentista

Italian sortu zen XIII. eta XIV. mendeetan, eta Europara zabaldu zen.

Ezaugarri nagusiak:

  • Sakontasuna bilatu zen eta perspektiba ikasi zen.
  • Giza gorputzaren eta argiaren garrantzia koloreekin erlazionatu zen.
  • Frantziskotarren erlijiositate berriaren garapena.
  • Errenazimenduan iragarritako kezkak, interesak eta soluzioak aurkitzen saiatu ziren.
  • Perspektiba saiakerak egin ziren.
  • Giza irudiaren aurkezpen xeheago eta naturalagoa lortu zen.
  • Kolorea argiaren tonu eta bizitasunaren arabera bideratu zen, irudien bolumena nabarmenduz.

Italian Erroma, Siena eta Florentziako eskolak bereizten dira.

Flandriar Estiloa

XV. mende hasieran sortu zen, artearen garapenerako aukera burgesiaren ekonomiari esker.

Ezaugarriak:

  • Neurri txikiagoko lanak egiten ziren, etxeak apaintzeko.
  • Olio-pinturaren erabilera teknika berria izan zen.
  • Konposizioak detailez beteta zeuden, elementu txikienari ere garrantzia emanez.
  • Euskarria taula zen, eta triptikoak asko garatu ziren.
  • Gaiak erlijiosoak ziren, banakako zein talde erretratuak barne.
  • Zehaztasuna: hurbiletik ikusteko obrak.
  • Naturalismoa: errealitatearen adierazpen zehatza.
  • Paisarekiko maitasuna: mendiak, bideak, etab.
  • Eguneroko bizitzaren objektuak agertzea.

Erromanikoa: Pintura

Ezaugarriak:

  • Horma-pintura eta taula gaineko pintura.
  • Marrazki lodia zen.
  • Gai erlijiosoak zituen.
  • Kolore puruak erabiltzen ziren.
  • Pinturek ez zuten sakontasunik ezta perspektibarik ere, frontalismoa asko agertzen zen.
  • Pinturek ez zuten argi efekturik.
  • Funtzio didaktikoa zuten.
  • Arte antinaturala zen.
  • Gune nagusienak absideak eta gune preferenteak ziren.
  • Eskematizazioa zen nagusi.
  • Aurpegiak egitean, marren bidez mugatzen zen espazioa.

Gotikoa: Pintura

Horma-pintura desagertzeko joera zuen. Ohol eta taula gaineko pintura nagusitu zen.

Teknikak:

  • Olio-teknika: koloreak aglutinatzeko arrautzaren gorringoa edo kola erabiltzen zen (tenplea).
  • XV. mendetik aurrera olio-teknika erabiltzen hasi zen.

Arkitektura gotikoan, eraikinetako hormetan beirateek pinturak ordezkatu zituzten. Europan taula gaineko pintura zabaldu zen, batez ere erretaulen bidez.

Pinturaren Egitura (Erretaulak):

  • Erretaulak oinarri bat zuen behean.
  • Obra kale-tartez separatuta zegoen, eta gorputzak elementu horizontalen bidez antolatzen ziren.
  • Erdiko kalea besteak baino zabalagoa zen.
  • Erdiko kalearen goiko partean atikoa zegoen, eta bertan kalbarioa agertzen zen.
  • Kale eta gorputz artean, etxeak zeuden (eskulturak jartzeko).

Ezaugarriak:

  • Ikonografia gotikoa: santuak, apostoluak, Kristo, Birjinak, etab.
  • Naturalismo eta errealismorantz joera zegoen.
  • Perspektiba planoa lantzen zen.
  • Fondoaren irudikapena egiten zen: paisaiak, pertsonaiak, elementu arkitektonikoak.
  • Pertsonaia nagusiak eguneroko bizitzaren testuinguruan irudikatzen ziren.
  • Pintura narratiboa zen.
  • Eszenetako pertsonak benetako erretratuak ziren.

Erromanikoa: Eskultura

Ezaugarriak:

  • Erlijio-izaera zuen, eliza eta monasterioen arkitekturari lotuta.
  • Dekoratzeaz gain, irudi hauek izaera pedagogikoa zuten:
    • Irakurtzen eta idazten ez zekienari Bibliako mezua irakastea.
    • Jainkoaren beldur egon behar zuela erakustea (Kristo epaile gisa adierazita).
    • Mezu moralizatzailea agertzea, zigorra eta saria nabarmenduz.
  • Funtsezko arloa erliebea zen, hasieran planoak, sinpleak eta tolesdura paraleloekin.
  • Helburu didaktikoa zuten erliebeak.
  • Markoaren legera mugaturiko eskultura zen.
  • Agertzen ziren espazioaren mugetara moldatzen ziren.
  • Batzuetan figurak bihurritu egiten ziren edo bi gorputzentzako buru bakarra agertzen zen.
  • Irudia ez zen naturalista:
    • Proportziogabeak ziren.
    • Sakontasunik gabeak.
    • Simetrikoak.
  • Zurruntasuna nabarmentzen zen, aurpegien adierazpen eza eta frontalismoa.

Materiala:

  • Harria
  • Egurra

Kokalekua:

  • Portadak

Entradas relacionadas: