Erdi Aro Berantiarra: Gaiak eta Gertaerak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,62 KB
Europako Monarkien Indartzea Erdi Aro Berantiarrean
Zein faktorek azaltzen dute zergatik indartu ziren Europako monarkiak Erdi Aroko azken mendeetan?
- Hirietako burgesak gero eta aberatsagoak eta ahaltsuagoak ziren.
- Aurrerapen ekonomikoari esker erregeek zergak jaso zitzaketen, eta horri esker, soldaduei eta funtzionarioei ordaintzeko baliabideak zituzten.
- Unibertsitateetan antzinako Erromatar Zuzenbidea irakasten hasi ziren eta herritarrek interes publikoaren benetako ordezkaria monarka zela barneratu zuten.
- Erregeek zenbait metodo erabili zituzten gero eta lur gehiagoren jabe izateko.
Biltzarrak edo Gorteak
Zer ziren biltzarrak edo gorteak? Nola zeuden osatuta?
Biltzarrak: aholku-emaile erakundeak ziren, hau da, ezin zuten legerik egin, erregeari iritzia baino ez zioten ematen.
Osaketa:
- Erregea buruan zegoen.
- Lehen estamentuan elizjendea zegoen.
- Bigarrenean noblezia.
- Hirugarren estamentuan hirietako ordezkariek osatzen zuten.
Ehun Urteetako Gerra
Zer arrazoik eragin zuten Ehun Urteetako Gerra? Nork jardun zuen borrokan?
Ehun Urteetako Gerra Ingalaterra eta Frantzia arteko borroka izan zen.
Arrazoiak:
- Mendeetan zehar, teorian Frantziaren mendekoak ziren lurren jabe izan ziren Ingalaterrako erregeak, eta horrek etengabeko lehia sortu zuen bi monarkien artean.
- Horrez gain, oinordetzaren auzia beste arrazoi bat izan zen, ingelesen eta frantziarren interes ekonomikoak bat ez zetozelako.
Mendebaldeko Zisma
Zer gertatu zen zisma horretan?
Aita Santuak krisi sakona jasan zuen; Aita Santuek alde egin zuten Erromatik eta Avignonen ezarri ziren. 1377an Aita Santua eta Kardinalak Erromara itzuli ziren, baina hurrengo urtean Aita Santua hil zen. Erromatarrak beldur ziren hurrengo Aita Santuak ere alde egingo ote zuen, horregatik eraso zuten konklabea egiteko erabiltzen zuten jauregia eta haien gustuko Aita Santua erabaki zuten. Kardinalek ez zuten baliozkotzat jo eta haiek beste bat hautatu zuten. Beraz, bi Aita Santu zeuden, bata Erroman eta beste bat Avignonen; horrela hasi zen Mendebaldeko Zisma.
Eskultura Gotikoaren Ezaugarriak
Aipatu eskultura gotikoaren ezaugarri orokorrak.
- Eskultura exentuak nabarmentzen dira.
- Erlijio gaiak garrantzi handia zuten (Ama Birjinarekin lotutakoak).
- Giza irudiek bolumen handiagoa dute eta jarrera naturala dute, pixka bat okertuta eta makurtuta.
- Elastikotasuna irudietan.
- Pertsonaien artean komunikazioa dago.
- Erretratua agertu zen.
Flandesko Eskola
Van Eyck anaiek sortu zuten XV. mendean.
Ezaugarriak:
- Xehetasunetan erreparatzen zuten.
- Olioa erabiltzen zuten.
- Perspektibarekiko interes handia zuten.
- Erretratuari eta eguneroko bizitzako xehetasunei garrantzi handia ematen zieten.
Musulmanen Berrikuntzak Nekazaritzan
Zer berrikuntza ekarri zituzten musulmanek nekazaritzara?
Laborantzan: zerealen, mahastien eta olibondoen laborantzan.
Ekoizpenean:
- Zenbait ureztatze-sistema hobetu zituzten (noria).
- Ekialdeko laborantza berriak sartu zituzten penintsulan (zenbait barazki, fruta-arbolak eta ehungintzarako landareak).
Hispaniako Marka
Azaldu zer zen Hispaniako Marka.
Musulmanak Frantziara iritsi ziren, baina frankoek irabazi egin zieten Poitiersen eta Iberiar Penintsulara itzuli ziren. VIII. mendetik, Inperio Karolingiarra bere muga babesten saiatu zen musulmanengandik, eta horretarako, Pirinioetako hainbat lurralde konkistatu zituen. Muga inguru horri Hispaniako Marka esaten zaio.
Lurraldea Birpopulatzeko Sistemak
Zein sistema erabili zituzten lurraldea birpopulatzeko?
- Presura bidezko birpopulatzea: okupazio naturala zen. Pertsona batek jenderik gabeko lurralde bat okupatzen zuen.
- Kontzeju bidezko birpopulatzea: Musulmanen erasoak jasaten zituzten eremuetan, errege-erreginek foruak ematen zizkieten lurralde horietan bizi nahi zutenei.
Leongo Erresuma
Non zegoen hiriburua hasieran? Nora eraman zuten geroago? Noraino hedatu zen Leongo erresuma?
X. mendearen hasieran, Asturiasko erregeek gorteak Oviedotik Leonera bidali zituzten, eta hortik aurrera, haren mendeko lurraldeari Leongo Erresuma esaten zioten. Orduan hasi ziren Duero Harana birpopulatzen. XI. eta XII. mendeetan, Leongo Erresuma Salamanca, Avila eta Portugaleko Konderria barnera hedatu zen.