Erantzukizun politikoen legea testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,59 KB

17. TESTUA. ERANTZUKIZUN POLITIKOEN LEGEA (1939-02-09)

1. TESTUAREN AURKEZPENA ETA SAILKAPENA Lehen mailako testu historiko da,dokumentu juridikoa, Francok, egindako legearen zatia da. Testu publikoa, Boletín Oficial del Estado delakoan argitaratu baitzen 1939ko otsailaren 13an. Edukia politikoa eta dekretuaren izenburuak erreferentzia zehatza egiten dio “Erantzukizun Politikoaren Legeari”. Egilearen asmoa, behin gerra irabazita, “matxinada gorrian” parte hartu zuten horiei zigortzea. Espainiarrei zuzenduta, bereziki Fronte Poupularraren alde azaldu zirenei.

Legea

Francok sinatu zuen Burgosen. Legea, 1939ko otsailaren 9koa da, Francoren tropek Bartzelona okupatu zutenekoa, gerra bukatzear zegoela.

Francisco Francok (1892-1975), Toledoko infanteriako akademian ikasi zuen. Marokoko gerran parte hartu zuen general gradua lortuz. Lerrouxen gobernuak Asturiaseko iraultza erreprimitzera bidali zuen eta Azañaren gobernuak mesfidantzaz ikusten zuenez, Kanarietara bidali zuen, eta bera han zegoela, militarrak altxatu ziren errepublikaren aurka. Franco Kanarietatik Marokora joan zen, bertako tropen gidaritza hartzeko. 1936ko irailaren 29an, Burgoseko Defentsarako Batzordeak gobernuburu izendatu eta armadaren agintaritza gorena eman. Ahalmen horiekin sinatu zuen dekretu-lege hau.

2. TESTUAREN ANALISIA Sarrera eta hiru artikuluz osatutako testua da

1.
paragrafoan
, lege helburua:Francoren ustez, iritsi da matxinadaren arduradunak epaitzeko unea. Legea 1939ko otsailaren 9an sinatu zen; urtarrilaren 26an, Francoren tropak Bartzelonara sartu ziren.

2.Paragrafoan“Zigorrak ezartzean... Kideak“ zeintzuk izango diren zehazten ditu: armada ( aginteko militarrak), Magistratura (epaileak) eta Falange Española Tradicionalista y de las JONS-eko kideak.

Ondorengo 3 artikuluetan, legearen ebazpena zehazten da: 1.
artikuluan
, lege honengatik auzipetuak izango direnak bi multzotan sailkatuta agertzen dira: 1934ko urriaren 1etik 1936ko uztailaren 18ra bitartekoak, epealdi honetan “1934ko iraultza” eman zen eta dekretuak ekintza hauetan parte hartu zutenei ordena publikoa nahasmentzearen erantzukizuna leporatzen zaie; bestetik, 1936tik aurrera Mugimendu Nazionalaren aurka ari direnei, hauei ere, erantzule politiko deklaratzen zaie.

Azken 2 artikuluetan, deklarazioaren ondorioak agertzen dira: 2.Artikuluan, legez kanpo uzten ditu, 1936ko otsailaren 16an Fronte Popularreko koalizioan parte hartu zuten alderdi politiko guztiak eta Mugimendu Nazionalaren aurka Gerra Zibiliean aritu zirenak. 3.Artikuluan:ilegalizatutako alderdi eta erakundeak, eskubide eta ondasun guztiak galduko dituzte dio


Entradas relacionadas: