Erantzukizun Politikoen Legea: Azterketa Historikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,09 KB
1. Hurrengo lerroetan aztertuko dugun dokumentuan, Erantzukizun Politikoen Legearen zati bat dugu aztergai. Testu honek eduki politikoak ditu, eta formaren arabera, juridikoa da, lege baten aurrean gaudelako. Testuaren egileari dagokionez, legea Francoren gobernuak idatzi zuen, frankisten kontra egon zirenei zuzenduta, eta frankisten alde posizionatu ez zirenentzat. Dokumentuaren analisiarekin jarraituz, esan dezakegu nahiko subjektiboa dela, gobernu ilegitimo batek ateratako lege bat delako. Dokumentu osatugabe honetan, garaiko (Espainia, gerra zibil baten murgilduta zegoen, nazionalek emandako estatu kolpearen ondorioz) moldatu gabeko lege baten zati bat dago, beraz, lehen mailako testua da. Lege hau, otsaileko 9an idatzi zuten eta 13an argitaratu zuten erregimen frankistaren BOE-n, territorio frankistan, Burgosen agian. Amaitzeko, testu honen helburu nagusia, bai errepresioa legitimizatzea, hartuko zituen errepresaliez abisatzeko izan liteke.
2. Testuak osatugabe honek sarrera bat eta 3 artikulu ditu.
Hasieratik sarreran, gobernu frankistak errudunak identifikatzen ditu: bai frankisten kontra posizionatu zirenak, bai frankisten alde posizionatu ez zirenak “egite edo ez-egite” “matxinada gorria gorpuzten lagundu zutenek” eta zigorren iragarpena egiten du “erruak kitikatzeko”.
Lehenengo artikuluan, erantzule politikoak nortzuk diren zehazten da: 1934ko urriaren 1etik (data horretan, Fronte Popularrak Greba Orokor Iraultzailea antolatu zuen CEDA gobernuan sartzekoan zegoenean, (Asturiaseko Iraultza)), 1936ko uztailaren 18ra Espainiari asaldurak eragin zuten “pertsona fisikoak”, nahiz “juridikoak”: alderdi eta sindikatuetako buruzagiak, enpresaburuak, etab. Gainera, erantzule politikoak, noski Gerra Zibilean bando nazionalaren kontra zeudenak eta bando nazionalaren alde ez zeudenak ere ziren “beren ekintza batzuekin edo gelditasun larriarekin”.
Bigarren artikuluan, legez kanpo gelditzen dira Frente Popularra osatu duten alderdi eta sindikatuak “Frente popular sozialistak”.
Dokumentuaren azken artikuluan, legez kanpo geratu diren alderdiek eskubide eta ondasun guztiak galduko dituztela konfiskazioen bitartez azaltzen da “eskubideak eta ondasunak”.
3. II Errepublika garaian, 34ko hauteskundeak eskuindarrek irabazi zuten. Ondoren, 36an Frente Popularrak hauteskundeak irabazi zituen. F.F.B-ren zuzendaritzapenean armadaren zati batek estatu-kolpea ematea erabaki zuen arte, Afrikan uztailaren 17an eta 18an tropak penintsulara sartu, Gerra Zibilari emanez.
Frankismoa, Franco jeneralak Gerra Zibila irabazi ondoren ezarritako ia 40 urteko erregimena da. Hasieratik amaierara, erregimen frankista diktadura bat izan zen, zeinetan, Frankok aginte guztiak bere esku izan zituen. Gerra Zibila bukatuta, bakea ez zen heldu; izan ere, erregimenaren helburuetariko bat estatu berria garbitzea zen. Erregimenak errepresioa legitimizatzeko, hainbat lege atera zituen: Erantzukizun Politikoen Legea (1939).
Legeen aplikazioaren ondorioz, 300.000 errepublikar erbestera joan behar izan ziren, eta Espainian gelditutakoak susmagarritzat jo zituzten. 1940an 280.000 izan ziren espetxeratuak. Beste batzuk exekutatu zituzten; 50.000 inguru. Bazeuden ere Langile Bataloietara bidaliak izan zirenak, obra publikoetan lan egitera behartuz; zubiak, errepideak, “El Valle de los Caídos” eraikitzera.
Legearen ondorioak larriak izan ziren, Espainia mundutik, isolatuta geratu zen autarkia bide bakarra izanez. 46an ez zitzaion NBE-etan sartzen utzi; baina, Gerra Hotza hasi zenez, komeni zen Espainia bezalako aliatu antikomunista bat izatea. Horrela, 53an nazioarteko onespena izan zuen, eta Espainian merkataritza bezalako hitzarmenak sinatzen hasi zituzten.
Hala ere, 50eko hamarkadan jarritako irekitasun neurriak ez ziren nahikoak eta politika ekonomikoa aldatu beharra zegoen, autarkia betirako baztertuz. Ekonomia berritzeko teknokratak; eta 1959an egonkortze plana izeneko neurri ekonomiko lineralak aurkeztu zituzten: pezetaren debaluazioa, soldatak izoztea, kanpoko inbertsioei trabak kentzea… Eragindako ondorio negatiboak (kontsumo gaistea, langabezia…) emigrazioak eta turismoak hobetu zituzten, frankismoaren oparoaldi ekonomikoa ekarriz. Honek modernizazioa bultzatu zuen, frankismoaren amaieraren hasiera izanez, ideal modernoen eta frankismoaren ideal atzerakoien talkengatik.
1975. urtean Franco hiltzean Trantsizio demokratikoa hasi zen, sistema diktatoriala agortuta zegoela agerian utziz.
1. Aztergai dugun testua 1962ko ekainaren 7an eta 8an Munichen (AEF), Mendebaldeko Alemanian, Europar Mugimenduaren Kongresuak 118 ordezkari espainarrak idatzitako manifestuaren pasarte bat dugu. 60ko hamarkadan frankismoaren aldaketa esaguratzen, frankismoa salatzeko eta jakinaraztea zer baldintza bete behar zituzten Europako erakundeetan sartzeko helburuarekin. Oraingo honetan testu politiko-soziala dugu; erregimen frankistako oposizioak egindako kritika delako. Azkenik, lehen mailako testu publiko baten barnean gaude, hartzaileak espainolak, erregimena eta europarrak direlako.
Testu osatugabe honek sarrera bat, Espainia Europako erakundeetan izateko EMK-k eskatutako hainbat baldintza eta azken ondorio batzuk dauzka.
2. Sarreran, Europar Mugimenduaren Kongresuaren iritzia agertzen da, eta Europan sartu nahi izanez gero, “herrialde horrek erakunde demokratikoak izan beharko dituela” esaten du, oinarrizko baldintza demokratikoak argi utziz, ezinbesteko pauso bezala Europako Ekonomia Erkidegoak sartzeko.
1,2,4,5 puntuetan, Espainiak bereziki izango beharreko printzio demokratikoetaz hitz egiten du, demokrazia liberal europeoetan bermatuta zeuden eskubideak aintzat hartuz: “gobernua herritarren onespenean oinarrituta” “adierazpen eta askatasun eskubideak, zentsurarik gabe” “sindikatuak baliatzea”, “langileen eskubideak”, “greba eskubideak”, “alderdi politikoak antolatzeko eskubideak”. Honek suposatzen du frankismoaren legeak eta erakundeak bertan behera uztea; alderdi eta sindikatu bakarra zegoen, hauteskunde manipulatuak…
Hirugarren puntuan, onartu beharra zegoela nortasun berezia zuten komunitateak egotea Estatuaren barruan, “izaera bereziko komunitate naturalak” testuak dioen bezala (euskal lurraldeak, Katalunia…)
Amaieran, Espainia Europan sartuko den itxaropena erakusten du. Azkartasunez egin nahi da prozesua “prozesuan bertan nahiz prozesuaren ondoren bortxakeria aktibo nahiz pasiboari uko egiteko konpromisoarekin”, oposizioaren gehiengoak demokraziarako jauzia eta Europarekiko hurbilketa ezarri nahi izan zuela.
3. Mugimendu Europarrak 1962an egin zuen bileran, Francoren diktaduraren garaian, herritarrek zailtasunak izan zituzten, askatasun demokratikoen aldeko grebak eta ikasleen protestak izan baitziren nagusi, eta erregimenak ez zuen aldaketarik egin nahi.
Ekonomiari dagokionez, autarkiak porrot egin zuen, eta 1960ko hamarkadan Egonkortasun Plana eta Garapen Planak ezarri ziren, industria-hazkundea bultzatu eta Espainiako gizartea eraldatu zutenak.
Protestak eta oposizioaren gorakada gorabehera, erregimenak diktadura-izaerari eutsi zion eta edozein disidentzia zapaldu zuen, funtsezko aldaketarik egin gabe.
Nazioartean, Francok isolamendu politikotik atera nahi izan zuen, eta Estatu Batuekin aliatu zen Gerra Hotzaren testuinguruan.
Europako Merkatu Bateratuan sartzeko ahaleginak egin arren, Europako oposizio demokratikoak ez zuen Espainiaren parte-hartzea onartu, Francoren erregimena demokratizatu ez zelako.
Erregimenak Municheko Erabakiaren aurrean izan zuen erreakzioak neurri errepresiboak jaso zituen, hala nola Ordena Publikoko Auzitegia (TOP) sortzea, delitu politikoak arbitrarioki epaitzen zituena, demokrazia liberala ezartzeko asmorik eza agerian utziz.
4. Testua garrantzitsua da agerian uzteko, oposizioan, hasieratik frankismoaren aurka lerrokatu zirenak izateaz gain (komunistak, errepublikazaleak, nazionalistak), frankismoak hasieran haren alde lerrokatu zirenak ere zeuzkala (CEDA, monarkikoak…). Francoren erantzunak, bestetik, atxiloketak, erbesteratzeak, konfinazioak… erakusten dute Erregimena ez dagoela prest bere politika diktatoriala aldatzeko, nahiz eta europar erakundeetan sartzeko ahalegina egin.
1. Madrilen, Gorte frankistek idatzitako eta Francok inplikazio handiz sinatutako lege organikoaren hainbat artikulu. Franco hil eta gero erregimenak bizirauteko helburuarekin. Testu juridiko, legeak daudelako eta eduki politikoaren aurrean gaude. 1. mailako testu publikoa da exilioan daudenei zuzenduta dagoelako.
2. Oraingo honetan testua sarrera batez eta artikulu batzuez osatuta dago. Haren ideia nagusia, ordura arte, sei funtsezko legetan banatutako estatutaren legedia, lege bakarrean biltzea da, frankismoa instituzionalizatuz, eta etorkizuna prestatuz.
Sarreran, erregimenaren zehar “promulgatutako” legeei egiten zaie erreferentzia. “Estatu nazionala” legislatze ibilbidea “amaitzeko” dago. Gainera, nabari dezakegu Francoren inplikazioa “Xedatzen dut” hitzekin.
Lehenengo artikuluan aitortzen da Espainia “erresuma gisa eratuko” dela, 1947an ateratako Estatuko Buruzagitzaren Ondorengotza Legea baieztatuz.
Bigarren artikuluan, erregimena liberalismoaren aurka daudela adierazten da, boterea banaezina dela esanez; “Subiranotasun nazionala bakarra eta zatiezina da”. Izan ere, “botere batasunaren eta funtzio koordinazioaren printzipioetan oinarritzen da” estatua.
Hirugarren artikuluan oinarrizko xedeak ezartzen ditu: “batasunaren defentsa; nazioaren osotasuna, independentzia eta segurtasuna mantentzea” Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legean (1958) du inspirazioa.
Seigarren artikuluan “Erresumako Funtsezko Legeen arabera” Frankok bereganatutako botere guztiak aitortzen zaizkiola dio: Nazioaren ordezkari gorena zen, subiranotasun nazionalaren ordezkaria zen, botere guztien arduraduna zen, grazia-eskubidea zuen; “bere izenean asmisitratzen da justizia” “grazia eskubidea erabiltzen du” ….
Azken artikuluan, aipatzen den Erresumako kontseiluak “proposatutako hirukotetatik”, Francok duela azken hitza eta nola ez Espainarra izan behar dela dio. Lege honen arabera, Francok aukeratu ahal izango du bere boterearen parte bat delegatzeko, gobernuburu bilakatzeko, hain zuzen ere.
3. II. Errepublikan, eskuineko eta ezkerreko alderdien arteko txandakatzea egon zen gobernuan, baina 1936ko uztailaren 17ko Estatu Kolpeak Espainiako Gerra Zibila eragin zuen.
Botere guztiak bere gain hartu ondoren, Francok erregimen faxista ezarri zuen 1938tik aurrera. Erregimen horren ezaugarri nagusiak errepresioa eta nazioarteko isolamendua izan ziren, autarkia ekonomikoa eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europan estatu faxista gisa zuen status bakarra zirela.
50eko hamarkadan, autarkiaren irteera bultzatu zuten mobilizazioak sortu ziren, gobernuan teknokrata katolikoak sartzea bultzatuz. Horiek ekonomia erreformatzeko Egonkortze eta Garapen Planak ezarri zituzten.
60ko hamarkadan, frankismoa Oinarrizko Legeak bezalako legeen bidez instituzionalizatu zen, eta oposizioa, berriz, indartu egin zen, 1962an Munichen egindako adierazpena bezalako adierazpenekin, sistema antidemokratikoa salatu eta Francoren aurkako fronte komuna bilatzen zuena.
1967an, sei lege aldarrikatu ziren erregimen frankistari itxura demokratikoa emateko, eta Demokrazia Organikoa ezarri zen, familia, udala eta sindikatua bezalako erakundeen bitartez.
Benetako aldaketak 1969an gertatu ziren, Francok, bere osasun txarraren ondorioz, Juan Carlos Borboikoa izendatu zuenean oinordeko errege tituluarekin eta Carrero Blanco presidenteorde, demokraziarako trantsizio prozesuaren hasiera markatuz.
4. Idazkiak ez zuen eragin handirik izan; hala ere, Espainiako eta Europako ezkerreko eta eskuineko prentsetan zalaparta handia sorrarazi zuen. Erregimenetik demokraziara igarotzeko prozesuan kokatuko genuke, izan ere, ez zuten lortuko Franco hil arte.