Erakundeak eta Gizarte Zibila: Ikuspegi Teoriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,34 KB

Erakundeen Teoria

Teoria honek ulertu nahi du, beti ere berezitasun nazionalaren ikuspegiaren barruan, zergatik herri ezberdinetan erakunde ez-diru-irabazle mota asko agertzen diren. Funtsean, erakunde mota baten aukera sistema politikoari lotuta dago. Herri bakoitzaren ohitura eta ezaugarri politikoak hain dira propioak, non herri bakoitzaren egitura instituzionala soilik ulertu daitekeen bere historia eta kulturari so eginez. Herri gehienetan, zatiketa nahiko egonkorra dago sektore publiko, pribatu eta ez-diru-irabazlearen eginkizunen eta arduren inguruan. Erakundeak ohitura eta tradizioetan sustraituta daude, baita ere funtsezko arau konstituzional zein legedietan; horregatik, aldaketak oso mantxo gertatzen dira.

Kultura nazionalak kontuan hartzea lagungarria da aldaketak ulertzeko orduan. Alabaina, estilo nazionalak zailtasunak ditu aukera instituzionala azaltzeko. Ez du ezer esaten joera nagusiari buruz, hau da, zergatik zerbitzu publikoen ardura zuzenak murrizten diren, ohitura eta kultura ezberdinak egon arren. Halaber, ez dakigu nola herri guztietan erakundeak biderkatu eta dibertsifikatu diren, gizarte zerbitzuen eskaintza ugaritzeko. Modu guztiz, eskaintza publiko ala erdi-publiko horietan, aukera gutxi dago hautu instituzionalen artean, eskaeretan eta baliabideetan gertatzen diren aldaketei erantzuteko.

Teoria Komunitarioak

Indibidualismoaren eta politika neoliberalen aurrean, korronte kritiko batek harreman sozialetara eta komunitatera itzultzeko beharra azpimarratzen du, arazo sozialei aurre egiteko eta horiek konpontzeko modu gisa. Komunitarismo kritiko honek dio korronte neoliberalek eskubide indibidualetan eta autonomian gehiegi ekiten dutela, diskurtso herrizalearen gainbehera eraginez. Beraz, erakunde eskuzabalen izaera azaltzen dute pertsonen harreman-alderdien bidez, eta hartu-emanak, hautsi-mautsiak, ondasunak zein zerbitzuak partekatzeko beste modu batzuk bezala ulertzen ditu.

Talde horiek “harreman-ondasun kolektiboak“ elkartrukatzen eta partekatzen dituzte. Erlazionalak dira, ekoizleek eta erabiltzaileek une berean ekoizten eta erabiltzen baitituzte. Ondasun horiek merkatuan trukatu daitezkeen ondasun pribatuetatik eta Estatuak sortzen dituen ondasun publikoetatik bereizten dira. Pérez Díazek gizarte zibilera itzultzea gomendatzen du, erakunde eskuzabalek Estatuarekiko dituzten harremanen kokalekua beste joera sozialei irekiz. Une historiko bakoitzean, lehentasuna Estatuak ala gizarte zibilak dauka. 1970eko hamarkadaren amaieran, gizarte zibilera itzultzeko joera dago eta itxura berrietan agertzen da, botere publikoen, merkatuaren eta elkarteen artean apailaketa eta konponketa ezberdinak sortuz. Liberalismoaren orokortzeak, merkatuen irekidurak eta boluntario elkarteen biderkatzeak, Ongizate Estatuaren krisi testuinguru batean, gizarte zibilaren berragerpena adierazten du. Hala eta guztiz ere, gizarte zibil horrek zailtasunak ditu mantentzeko eta bere egoera oso hauskorra da, Estatuen eta enpresa handien hertsadurapean baitago.

Hari horri jarraituz, Luhmann-ek sektore eskuzabala zehazten du: parte-hartzearen, partekatuak diren helburu amankomunen, justiziaren eta berdintasunaren bidez ezaugarritzen diren harreman sozialen bitartez. Harreman sozialen alderdi komunitarioa sakontzen du. Feedback-ak, Estatuarekiko, lanarekiko, politikarekiko ala kulturarekiko harremanak

Entradas relacionadas: