Eraikuntzako Materialak: Konglomeratzaileak eta Konglomeratuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB

Oinarrizko Kontzeptuak

- Konglomeratzailea: Beste material batzuk lotzeko gai den material ligantea da, erreakzio kimiko baten bidez gogortzen dena (adibidez: zementua, karea, igeltsua).

- Konglomeratua: Konglomeratzaile baten bidez elkartuta dauden materialen multzoa da. Adibide nagusiak hormigoia eta morteroak dira.

Osagaiak

  • Zementua: Zementua, ura, harea eta legarra.
  • Hormigoia: Zementua, ura, harea, legarra edo harria.

Konglomeratuen propietateak

Erresistentzia mekanikoa, iraunkortasuna, moldagarritasuna (freskoa), trinkotasuna eta suarekiko portaera ona.

Estaldurak eta Akaberak

Estaldura motak

  • Jarraituak: Luzitua, emokadura, zarpiatua.
  • Ez-jarraituak: Azulejuak, adreilu bistakoa, harrizko plakak.

Zarpiatua eta akaberak

Azalera zakarra sortzeko ematen den mortero geruza mehea da, ondorengo estaldurak hobeto itsasteko. Zarpiatuaren 3 akaberak: luzitua, emokadura, pintura.

Igeltsua: Ezaugarriak eta Erabilera

Propietateak: Azkar fraguatzen du, suarekiko erresistentea, arina, moldagarria eta isolamendu akustiko ona du. Kristalizazio-urari esker, suaren aurrean portaera bikaina du.

Igeltsu motak: Igeltsu beltza, igeltsu zuria, proiektatzeko igeltsua.

Erabilerak: Barruko estaldurak, sabai aizunak, moldurak, banaketa-hormak.

Gogortze Faseak

  1. Uztartzea (Fraguado): Masa egoera likidotik solidora pasatzen da. Materialak forma mantentzen du, baina oraindik ez du erresistentzia mekanikorik.
  2. Gogortzea (Endurecimiento): Prozesu kimiko luzea da (urteak iraun ditzake). Fase honetan, masak erresistentzia mekanikoa hartzen du.

Sailkapena eta Talde Nagusiak

Konglomeratzaileen sailkapena

  • Airezkoak: Airean bakarrik uztartzen dira (adib. igeltsua, airezko karea).
  • Hidraulikoak: Airean eta ur azpian gogortzen dira (adib. zementua, kare hidraulikoa).
  • Puzolanikoak: Material aktibatzaile bat behar dute (adib. puzolanak, errauts hegalariak).

Beste talde batzuk

  • Aglomeratzaile hidrokarbonatuak: Material bituminosoak (asfaltoa, emultsioak). Errepideetan erabiltzen dira.
  • Substantzia makromolekularrak: Material plastikoak (naturalak edo sintetikoak), hala nola kolak, margoak eta silikonak.

Entradas relacionadas: