Eraikuntza Teknikak: Estaldurak eta Itsasketa Prozedurak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,37 KB

Zabaltze Lanak eta Estaldura Teknikak

Teknika ugari daude eraikitzen ari garen elementuaren arabera. Material amorfoak obran jartzeko teknika bat da: euskarri baten gainean material geruza meheak zabalduz lortzen da.

Teknikaren Zailtasuna

Ez da molderik erabiltzen, eta euskarria bertikala edo horizontala izan daiteke.

Trinkotzeko Baliabideak

  1. Materiala presio bidez gainazalaren kontra estutu.
  2. Geruza finak egin, grabitatearen eraginez ez erortzeko.

Betebeharrak

Estaldurek honako betebeharrak izan behar dituzte: kohesioa, plastikotasuna, akabera eta itsaskortasuna.

Morteroaren Osagaiak

Osagai orokorrak: ura, harea eta aglomeratzailea (zementua, igeltsua, karea).

Konbinazioak eta Nahasketak

  1. Pastak: Aglomeratzailea + Ura.
  2. Morteroak: Aglomeratzailea + Ura + Harea.

Obra Prozedura: Estaldura Jarraiak

  1. Euskarriaren prestaketa.
  2. Mortero edo pasta prestaketa.
  3. Estaldura jarraiak aplikatzea:
    • Zarpiatua: Zementu morteroarekin edo kare morteroarekin egindako lehen geruza.
    • Entokatua: Zarpiatuaren gainean, zementu edo kare morteroarekin egiten den akabera geruza.
    • Estukatua: Porlan zementuz edo fabrika-obrarako zementuz, hareaz eta kare hidratuz egindako materiala.
    • Emokadura: Estaldura jarrai batean igeltsu pastaz egindako lehenengo geruza.
    • Luzitua: Kare edo igeltsu morteroarekin egindako akabera geruza.
    • Monokapa: Produktu komertziala, nahasketa egina dator.

Itsasketa eta Baldosen Kokapena

Dimentsio txikiko piezak edo elementuak gainazal batera itsasten dira material aglomeratzaile baten bidez. Elementu txikiez osatua dagoenez, nortasuna galtzen dute. Teknika atzeraezina da, eta elementu horizontal nahiz bertikaletan erabil daiteke.

Bi Osagai Nagusi

  • Gainestaldura materiala.
  • Itsaspen materiala.

Gainestaldura Materialak

Pieza estandarizatuak izaten dira, obran molda daitezke eta dimentsio ezberdinak dituzte materialen arabera.

Motak

  • Harri xaflak: Naturalak, 2-3 cm-ko lodiera. Zoruetan eta hormetan jar daitezke.
  • Baldosa zeramikoa: Artifiziala (buztina + gehigarriak). Sailkapena (estruitua edo prentsatua). Ura xurgatzeko gaitasuna. Akabera (esmaltatu gabea, esmaltatua, leundua).
    1. Azulejua: Pasta zuriz ekoiztua + lehorrean prentsatua + esmaltatua (kanpoaldean ez da jartzen).
    2. Gres baldosa: Rustikoa (kanpoan eta barnean), esmaltatua (kanpoan eta barnean), portzelanikoa (kanpoan eta barnean).
  • Gresitea: Beira da, kristalizatuta dago.
  • Hormigoi aurrekoitzia: Molde eta prentsa bidez ekoitzia. Forma eta itxura asko daude. Erresistentzia handia du (kanpoaldean jartzen da).
  • Terrazoa: Zementu eta legarrez osatua, dardara eta presioaren eraginez eraikia (kanpoan eta barnean).

Itsaspen Materialak

  1. Aglomeratzaileak (Konglomeratuak): Ura behar da aldaketa kimikoa emateko (erabilienak).
  2. Aglomeranteak: Ekoizle bakoitzak bere erabilera du.

Obra Prozedura: Itsasketa

  1. Gainazala prestatu: Garbitu eta busti. Laua eta nibelduta egongo da, eta erresistentzia nahikoa izango du.
  2. Zuinketa egin: Pieza modulatuak jarri aurretik neurtu eta diseinatu. Kontuan hartu junta horizontalak eta bertikalak.
  3. Morteroa prestatu eta eman: Normalean eskuz nahastuz prestatu. Kokatzeko bi modu:
    • Geruza mehea: Teknika berriena. Oinarria ondo bukatuta egotea beharrezkoa da (irregularitateak saihesteko). Itsaskortasun handia du eta porositate gutxiko piezetan erabil daiteke. Erabilpen erraza.
    • Geruza lodia: Betiko teknika. Zuzenean oinarriaren gainean kokatzen da eta lautasun arazoak konpontzea ahalbidetzen du. Pieza ezberdinen xurgapena %10 baino handiagoa denean erabil daiteke.
  4. Baldosen kokapena: Junturak berdinduz eta nibelatuz.
  5. Junturak bete.
  6. Garbitu.

Entradas relacionadas: