Eraginkortasuna, Printzipio Didaktikoak eta Irakaskuntza Estrategiak GHn
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,87 KB
Zer da Eraginkorra Izatea?
Eraginkortasuna ditugun baliabideen erabilera gorenarekin lotzen da. Denbora eta ikasketa mailak hartu behar dira kontuan.
- Barneratze maila altua duenean.
- Denborarekiko ekonomikoa denean.
- Pertsona askorengan eragiten duenean: indibidualizazio eta inklusio printzipioak.
Oinarri Hezitzaile Orokorrak
- Norbere burua ezagutzeko irakaskuntza: GHk gure muga eta gaitasunei buruzko informazioa eskaintzen digu, eta horren arabera joka dezakegu.
- Irakaskuntza aktiboa: Ikasle pasiboaren aldean, irtenbide eta emaitzen bila aktibo izatea.
- Irakaskuntza emantzipatzailea: Ikasleari, bere nortasun, maila ebolutibo eta materiaren ezagutzaren arabera, erabakitze eta ardura gaitasunak ematen zaizkio.
Printzipio Didaktikoak
- Sistematizazioa:
- Ezagunetik ezezagunera
- Sinpletik konplexura
- Gutxitik askora
- Argitik abstraktura
- Orokorretik zehatzera
- Indibidualizazioa
- Jarraikortasuna
- Egokitzapena
- Askatasuna
- Parte hartze aktiboa
Irakaskuntza Ereduen Konparaketak
Benilde Vázquez-en arabera
Jarduera fisikoko saioa eta gelako saioaren arteko konparaketa:
- Ikaslearen jarduera sustatu / Irakaslearen jarduera
- Ikaslearen autonomia / Menpekotasuna
- Autokontrola / Kanpo kontrola
- Sormena / Errutina
- Jarduerarekiko interesa / Pasibotasuna
- Indibidualizazioa / Masifikazioa
- Gizarteratzea / Isolamendua
- Jolasa / Lana
Sánchez Bañuelos-en arabera
Jarduera fisikoko saioa eta gelako saioaren arteko konparaketa:
- Izaera ludikoa / Lana
- Behatu daitekeen jarduera / Jarduera ez agerikoa
- Erraz behatu eta baloratu daitezkeen emaitzen berehalako ezagutza / Emaitzen ezagutza gerora
- Emaitza txarrak begi bistakoak. Publikoan agertzeko beldurra / Emaitza txarrak ez dira ikusten
- Parte hartze edo ez hartzea begi bistakoa / Arreta ez da hain argi antzematen gelan
- Elementuen argitasuna, konparagarria / Ez dago berehala alderatzeko aukerarik
- Birdoitze mekanismo eraginkorrak; berehalako feed-back-a / Ez dago berehalako egokitzapenik
- Ikasleak gaitasun nabarmena / Lehia ezkutuan gera daiteke.
Soinketa Eskolak (Eredu Historikoak)
- Eskola Frantsesa: Francisco Amorós. Soinketa militar eta akrobatikoa.
- Eskola Alemana: Guts Muts. Helburu hezitzailea duten ariketa naturala.
- Kirol Eredu Ingelesa: Thomas Arnold. Joko eta kiroletako arau eta lehiaketak.
- Eskola Suediarra: H. Ling. Soinketa analitikoa: ikuspegi terapeutikoa eta soinketa taulak.
GHko Arloak (Gaur egun)
- Jolasa
- Kirola
- Gorputz adierazpena
- Oinarrizko trebetasun motrizak
- Natura
- Dantzak
- Psikomotrizitatea
- Osasunerako jarduera fisikoa
- Dinamizazio programak
- Aisialdiaren gizartea
Irakaskuntza Prozesuko Plangintza eta Programazioa
- Helburuak finkatu
- Edukiak hautatu
- Baliabideak hautatu
- Entrenamendua burutu
- Emaitzen eta entrenamendu prozesuaren ebaluaketa
Irakaskuntza Estrategiak (2 mota)
- Orokorra: Eginkizuna bere osotasunean aurkeztu eta gauzatzen da.
- Analitikoa: Ariketa ataletan banatzen da eta atal bakoitza bananduta irakasten da.
Normalean, estrategia orokorrak eginkizun sinpleetarako erabiltzen dira, eta estrategia analitikoak eginkizun zail eta konplexuetarako.
Estrategia Orokorraren 3 Azpitaldeak
- Orokor Garbia: Ariketa osoa egiten da. Adibidez: itzulipurdia aurreraka.
- Orokorra, arreta keinu zehatz batean jarriz: Aurrekoa bezala, baina eginkizunaren ezaugarri batean arreta jarriz. Adibidez: itzulipurdia, baina arreta hasierako bultzadan jarriz.
- Orokorra egoera erreala aldatuz: Eginkizuna berdin gauzatzen da, baina baldintzaren bat aldatuz ariketaren ikasketa errazteko. Adibidez: itzulipurdia beherantzako plano batean.
Irakaskuntza Estiloak
- Tradizionalak:
- Agindu zuzena
- Eginkizunen esleipena
- Parte hartzea ahalbidetzen dutenak:
- Elkarrekiko irakaskuntza
- Talde txikiak
- Gizarteratzea ahalbidetzen dutenak
- GHko indibidualizazioa sustatzen dutenak:
- Mailen araberako taldeak
- Programa indibidualizatuak
- Sormena sustatzen dutenak
- Adimenaren parte hartzea dutenak:
- Aurkikuntza gidatua
- Arazoen ebazpena
Metodo Tradizional eta Aktiboaren arteko Desberdintasunak
- Metodo Tradizionala (MT):
- Irakaslea protagonista.
- Irakaslea jakituna.
- Ikaskuntza pasiboa.
- Irakaskuntza masiboa.
- Gauzatzeak garrantzia.
- Irakaskuntzatik abiatuta.
- Ikuspuntu instruktibista.
- Metodo Aktiboa (MA):
- Ikaslea protagonista.
- Irakaslea bidelaguna.
- Ikaskuntza aktiboa.
- Irakaskuntza indibidualizatua.
- Pertzeptzioek eta erabakitze prozesuek garrantzia.
- Ikaskuntzatik abiatuta.
- Ikuspuntu eraikitzailea.
Mailaren araberako Taldeak
Ikasleak, eginkizun jakin bat egiteko duten trebetasunaren arabera banatzen dira. Eginkizunak, talde bakoitzak dituen aukeren araberako mailetan antolatzen dira. Horretarako, irakasleak zeregina aurrera eraman baino lehen ikasle bakoitzaren gaitasuna aztertzen du, taldetan banatu ahal izateko.